Menua Webgunearen menua ireki/itxi

XSLaren edukia

Ikasketa plana

Eskuratutako gaitasunak

Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:

  • Arrisku-egoerak prebenitu eta kudeatzea eta gatazka-egoerak bideratzea ahalbidetuko duen harremanetarako, lidergorako eta sormenerako gaitasuna garatzea.
  • Dauden eta sortzen ari diren fenomeno, errealitate eta arazo sozialak ezagutu eta ulertzea, eta haiei buruzko gogoeta kritikoa egitea, pertsona, talde, erakunde eta komunitateekin lan egiteko gaitasunak garatzeko.
  • Erakundeen gizarte-erantzukizuna eta etika profesionala sustatzea, eta kalitate-irizpideak eta lanbide-ikuskapeneko protokoloak aplikatzea.
  • Gizarte-baliabideak eta haien lege-esparrua esku-hartze profesionalerako oinarrizko tresna gisa ezagutzea, erakunde publikoen, entitate sozialen eta enpresen antolamendua, kudeaketa, zuzendaritza eta koordinazioa hobetzeko estrategiak sortzea ahalbidetuko duen gogoeta kritikoa sustatzeko.
  • Gizarte-lanaren funtsak, metodologia, ereduak eta teknikak eskuratu eta aplikatzea, egoerak/arazoak aztertzeko eta gizarte-lanaren jardunbidea pertsona, familia, talde eta komunitateekin diagnostikatu, planifikatu, egin eta ebaluatzeko.
  • Jardunaren maila, sektore eta eremu guztietan proiektu, programa, plan eta politika sozialak diseinatzen, ezartzen eta ebaluatzen jakitea, eta, era horretan, gizarte-ongizatea garatzen laguntzea.
  • Lanbide-jardunbideak ematen duen informazioa ikertu eta sistematizatzea (lanbide-estrategiak berritu eta hobetzeko eta gizarte-lanaren diziplina-garapenean aurrera egiteko) eta eskuratutako jakintzaren elkartrukea eta transmisioa sustatzea.
  • Lanbide-jardunerako beharrezkoak diren abileziak garatzea, eta, ildo horretan, kritika eta gogoetarako, azterketarako, komunikaziorako, harremanetarako, talde-lanerako eta sareko lanerako gaitasuna azpimarratzea eta generoaren, kulturartekotasunaren, landa-eremuaren eta abarren ikuspegiak txertatzea.
  • Pertsonak orientatzeko eta pertsonei laguntzeko jakintzak eta teknikak garatzea, herritar gisa dituzten eskubide eta betebeharren betetzea sustatzeko eta ahalduntzea, autonomia pertsonala lortzea eta herritarren ekimenak bultzatzea ahalbidetuko duten baldintzak sortzeko.
  • Pertsonekin batera lan egitea eta haien premiak eta zirkunstantziak balioestea, eta lanbide-harremanak esku-hartzearen baliabide nagusi bihurtzea.