Haur Hezkuntzako Graduak gaitasuna emango dizu 0-6 urte arteko haurren irakasle jarduteko. Nahiz eta ez den nahitaezkoa, ohikoa izaten da adin horretako haurrak eskolaratuta egotea. Graduaren helburua da testuinguru elebidunean irakaskuntza lana egingo duten profesional gaituak trebatzea.
Ikasketa planak Pedagogiako, Psikologiako, Soziologiako eta Berariazko didaktiketarako prestakuntza aurreikusten du. Halaber, nahitaezko kanpoko praktikak egingo dituzu. Eskola publiko zein itunpekoetan egiten dira, graduko bigarren, hirugarren eta laugarren mailetan.
Gainera, bost aipamen edo espezializazio hauek izango dituzu aukeran: Atzerriko Hizkuntza; Musika Hezkuntza; Curriculuma eta Baliabideak; Hizkuntza Aniztasuna Eskolan; eta Berrikuntza Haur Hezkuntzako Eskolan.
Ezinbestekoa da hizkuntza ofizialak ongi jakitea; izan ere, 30 kreditu egin beharko dituzu euskaraz.
Haur Hezkuntzako Graduak gaitu egiten zaitu Haur Hezkuntzako Irakasle lanbidean jarduteko.
COVID-19k sortutako salbuespenezko egoera eta, horren ondorioz, euskara mailak egiaztatzeko prozedurak atzeratzea dela eta, erabaki da 2021-2022 ikasturtera atzeratzea gradua lortzeko euskararen B2 maila egiaztatzeko baldintza.
Ezagutza arloa
Gizarte eta Lege Zientziak
Ikastegia
Campusa
Bizkaia
Harremanetarako
Iraupena
4 ikasturte
Kreditu kopurua
240 ECTS kreditu
Hizkuntzak
Euskara, Frantsesa, Gaztelania, Ingelesa
Irakaskuntza mota
Ikasgelako gradua
Kredituaren prezioa 1. matrikulan
14,39 €
Gutxieneko nota
9,014 ohiko deialdian (2020/21)
Eskainitako plazak
120 plaza
Dokumentua informazio gehigarriarekin:

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko
- Metodologia aktibo eta berritzaileak: problemak ebaztea, proiektuetan oinarritutako ikastea eta ikaste kooperatibo eta dinamikoa.
- Gizarte, hezkuntza eta lan errealitatea ezagutuko duzu, euskal hezkuntza sareko ikastetxeetan 3 praktika aldi eginda.
- Ikasketa plan berritzaileak darabiltzaten eskola eta ikastetxeekiko harreman zuzena: Montessori, Amara Berri, Eskola txikiak…
- Mugikortasun programak estatuko, Europako, Latinoamerikako eta AEBko unibertsitateekin.
Sarrera-profila
Irakaskuntza gustatzen bazaizu, gizarte erantzukizun handiko lanak motibatzen bazaitu, jendea ulertzeko gaitasuna eta interesa baduzu, sormena eta malgutasuna badira zure ezaugarriak, gainerakoentzat jarduteko prest baldin bazaude eta etengabe ikasteko jarrera baduzu, Haur Hezkuntzako Gradua da zure aukera.

Irteera profesionalak
Haur Hezkuntzako irakasleek hainbat arlotan jardun dezakete:
- Ikastetxeetako irakaskuntzan, 0-3 eta 3-6 urteko haurrekin
- Lehen haurtzaroari arreta eskaintzeko zerbitzu eta programetan, familiari laguntza emateko asmoz; aisia eta kultura zerbitzuetan, esaterako, ludoteketan eta haur liburutegietan
- Curriculum eta dibulgazio materialak osatzen
- Eskolari laguntza emateko hezkuntza zerbitzuetan
- Hezkuntza zerbitzu osagarrien eskaintzan