Hezkuntzaren Psikologia25068

Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Titulazioa
Haur Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2019/20
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25068

Irakaskuntzatoggle-navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1218
Gelako p.4872

Irakaskuntza-gidatoggle-navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteatoggle-navigation

1.1.- Deskribapena
Oinarrizko kontzeptuak, ikerketa objektua, historia eta edukiak. Ikas-irakaskuntza prozesuaren ikuspegi teorikoak. Ezagutzaren eraikuntza. Eskolako ikasketa eta motibazioa. Irakasle eta ikasleen igurikapenak eta irudipenak eta hauek ikaskuntzan duten eragina. Autokontzeptua hezkuntza eremuan. Ikasgelako elkarreraginak. Ikaskuntzaren giza-dimentsioa eta dimentsio emozionala. Ikasgelarako aplikagarritasuna.


1.2.- Testuingurua
Hezkuntzaren Psikologia irakasgai Haur Hezkuntzako Irakasleen Graduko derrigorrezko irakasgaia da. Bigarren lauhilabetean eskaintzen da lehenengo kurtsoaren ikasketa plangintzan eta, ondorioz, diziplinarteko bigarren lan modularrekin erlazionatzen da. Irakasgai hau baino lehen, ikasleak Eskola Adineko Garapenaren Psikologia eta lehenengo lauhilabeteari dagokion diziplinarteko lan modularra izan du bere ikaskuntza prozesuan.
Irakasgai honen bidez, ikasleak ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan parte hartzen dituzten hainbat faktore ezagutuko ditu, pertsonaren barruko zein kanpoko faktoreak (hau da, faktore intrapertsonalak zein interpertsonalak) identifikatuz eta berain garrantziaz jabetuz. Ezagutza eta faktore hauek kontuak hartuz, ikasleak, indibidualki edota beste ikaskideekin batera, garapena sustatzeko hezkuntza-jarduerak aztertuko eta diseinatuko ditu, beti ere adin hauetako haurren ezaugarrietan oinarrituz.
Hori dela eta, Eskola Adineko Garapenaren Psikologia irakasgaian lortutako ezagutzak eta ikaskuntza-emaitzak irakasgai honetan aplikatzea ezinbestekoa izango da. Hezkuntzaren Psikologian landutako eduki teoriko-praktikoak eta lortutako ikaskuntza-emaitzak, bigarren kurtsoko Haurtzaroaren Psikologia irakasgaian sakontasun gehiagorekin landuko dira. Era berean, irakasgai hau Zailtasunak Garapenean eta Ikaskuntzan irakasgaiarekin erlazionatzen da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen Emaitzaktoggle-navigation

A) 0-6 urteko hezkuntza- eta ikaskuntza-prozesuak ulertzea, familia-, gizarte- eta eskola-inguruan, eta etapa horren nolakotasuna eta ezaugarriak aztertzea (psikomotrizitatea, ezaguera, komunikazioa, ezaugarri sozialak, eta afektibitatea).
B) Haurren garapeneko ezaugarrien ezagueran oinarritutako hezkuntza-jarduerak diseinatzea, bakarka edo taldean, haurren arteko eta haurren eta helduen arteko elkarrekintza sustatzeko eta ohiturak sustatzeko (autonomia, askatasuna, jakin-mina, behaketa, esperimentazioa, imitazioa, arauen eta mugen onarpena, eta jolas sinbolikoa eta heuristikoa).
C) Gizarte-trebetasunak izatea hezkuntza-egoerak ulertzeko eta bideratzeko testuinguru anitzetan, norberaren eginahalaz eta hausnarketarako gaitasunaz elkarlanerako ekarpena eginda.

Eduki teoriko-praktikoaktoggle-navigation

1. GAIA- Hezkuntzaren Psikologia
2. GAIA- Ikaskuntzari eta ezagutzaren eraikuntzari buruzko teoriak
3. GAIA- Eskola-ikaskuntza eta motibazioa
4. GAIA- Autokontzeptua eta autoestimua, eta beren harremana ikaskuntzarekin
5. GAIA- Pertsonen arteko harremana eskolako testuinguruan

Metodologiatoggle-navigation

Irakasgai honetan bi irakaskuntza modalitate erabiltzen dira: klase magistralak eta gelako praktikak. Klase magistralen helburu nagusia izango da irakasgaiaren eduki teoriko-praktikoak azaltzea. Horretarako irakaslearen azalpenak eta indibidualki zein taldeka egindako jarduerak gauzatuko dira modalitate honen ordu presentzialetan nondik norakoak azaltzea eta eduki teoriko-praktikoak argitzea. Gelako praktika saio presentzialetan eduki teoriko-praktikoak landuko dira hainbat egoera, kasu edo arazo ebazpenaren bidez. Jarduera hauek indibidualki zein taldeka antolatuko dira eta nahitaezkoa izango da ikasleen erantzukizuna eta partaidetza proposatuko diren zereginetan: irakurketak, laburpenak, eztabaidak, ahozko zein idatzizko azalpenak, besteak beste.

Ebaluazio-sistemaktoggle-navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 45
    • DIZIPLINARTEKO LAN MODULARRA (%): 15

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

1. ETENGABEKO EBALUAZIOA: Klasera etortzen diren ikasleentzat eta gutxienezko asistentzia (%75a) bete duenarentzat. Irakasgaiaren kalifikazio sistemarako ikasleak egindako hiru zeregin kontuan hartuko dira eta hirurak gainditu behar dira irakasgaia gainditzeko:

1.Froga indibiduala: irakasgaian landutako eduki teoriko zein praktikoen inguruan (amaierako notaren %40a).
2.Praktikak: Ikasgaiaren klaseetan proposaturiko eta indibidualki zein taldeka egindako hainbat lan jasoko dira eta ebaluatuko dira. Jarduera hauen ebaluazio formatiboaren bidez, ikasleak orientazioak jasoko ditu hurrengo lanak egin ahal izateko eta irakasgaiaren ikaskuntza emaitzak lortzeko (amaierako notaren %45a).
3.Diziplinarteko lan modularra(amaierako notaren %15a).

2. AMAIERAKO EBALUAZIOA: Klasera etortzen ez diren ikasleak, froga teoriko-praktikoa gainditu beharko du irakasgaia gainditzeko. Froga horrek ikasgaiaren notaren %100 izango da, baldin eta ikasleak modulo lana egin behar ez badu. Lan modularra egin behar dutenentzako, amaierako frogak ikasgaiaren %85 izango da.

DEIALDIARI UKO EGITEA
Araudiaren arabera (2016ko abenduaren 15ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatekoaren Gobernu Kontseiluarena, Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia onartzeko):
1.– Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.
2.– Etengabeko ebaluazioaren kasuan, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.
3.– Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

1.– Irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdiko azken ebaluazioko proba osatzen duten azterketa eta jardueretara aurkezteko.
2.– Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da.
3.– Ezohiko deialdiko azken ebaluazioko probak definituta dauden ikaskuntzaren emaitzak ebaluatzeko eta neurtzeko behar beste azterketa eta ebaluazio jarduera izango ditu, emaitzok ohiko deialdiaren pareko baldintzetan ebaluatu ahal izateko. Ikasleek ikasturtean zehar eskuratutako emaitza positiboak gorde ahal izango dira. Aldiz, ikasturtean zehar egindako etengabeko ebaluazioaren emaitzak negatiboak badira, emaitzok ezin izango dira ezohiko deialdirako mantendu eta deialdi horretan ikasleek kalifikazioaren %100 eskuratu ahal izango dute.

Nahitaez erabili beharreko materialatoggle-navigation

• Irakasleak proposaturiko ikas-materialak (apunteak, irakurgaiak, jarduerak…)

• Irakasgaiaren baliabide elektronikoak (ikasleak e-gela plataforma birtualaren bidez lortuko eta erabili beharko dituenak).

Bibliografiatoggle-navigation

Oinarrizko bibliografia

Coll, Cesar, Palacios, Jesús y Marchesi, Álvaro (Eds.) (1991). Desarrollo Psicológico y Educación II. Psicología de la Educación. Madrid: Alianza.
Mietzel, Gerd (2003). Claves de la Psicología. Herder Editorial.
Navarro, Jose Ignacio y Martín Bravo, Carlos (Coord.) (2010). Psicología de la educación para docentes. Madrid: Pirámide
Trianes Torres, María Victoria y Gallardo Cruz, Jose Antonio (Coords.) (2004). Psicología de la Educación y del Desarrollo en contextos escolares. Madrid: Pirámide.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Alonso Tapia, Jesús. (1997). Motivar para el aprendizaje: teoría y práctica. Barcelona: Edebé.
Arlequín (Escuela). (2008). Viviendo el barrio: haciendo escuela de 0 a 6 años. Barcelona: Octaedro.
Ausubel, David Paul, Novak, Joshep D. y Hanesian, Helen (1978). Psicología Educativa: un punto de vista cognoscitivo. México: Trillas.
Bandura, Albert (1982). Teoría del aprendizaje social. Madrid: Espasa-Calpe.
Carretero, Mario (1993). Constructivismo y educación. Zaragoza: Edelvives.
Coll, César (1987). Psicología y Curriculum. Barcelona: Laia.
Coll, César (coor.) (1998). Psicología de la Educación. Barcelona: Edhasa.
Delval, Juan (1983). Crecer y pensar. La construcción del conocimiento en la escuela. Barcelona: Laia.
Díez Navarro, Mª Carmen (2002). El piso de abajo de la escuela. Barcelona: Graó
Gardner, Howard (1993). Inteligencias múltiples. La teoría en la práctica. Barcelona: Paidós.
González-Pienda, Julio Antonio (coord.) (2002). Manual de Psicología de la Educación. Madrid:Pirámide.
Hargreaves, David (1975). Las relaciones interpersonales en la Educación. Madrid: Narcea.
Hoffman, Lois, Paris, S. y Hall, E.(1995). Psicología del desarrollo hoy. Madrid: McGraw-Hill.
Mayer, Richard E. (2002). Psicología de la Educación. El aprendizaje en las Áreas del conocimiento. Madrid: Pearson Education.
Mayor, Juan (1985). Psicología de la Educación. Madrid: Anaya.
Novak, Joseph D. (1982). Teoría y práctica de la educación. Madrid: Alianza.
Puente Ferreras, Anibal (1994). Estilos de Aprendizaje y Enseñanza. Madrid: CEPE.
Puente Ferreras, Anibal (2003). Cognición y Aprendizaje. Fundamentos psicológicos. Madrid: Pirámide.
Quinto Borghi, Battista (2010). Educar en el 0-3: la práctica reflexiva
en los nidi d'infanzia. Barcelona: Graó.
Trianes Torres, Mª Victoria (coord.) (1994). Psicología de la educación para profesores. Madrid: Pirámide.
Woolfolk, Anita (2006). Psicología Educativa. México: Pearson Education.

Aldizkariak

European Journal of Educational Psychology
Revista de Psicología de la Educación
Infancia y Aprendizaje
Revista de Psicodidáctica
CE. Cultura y Educación
Tantak
Aula Infantil
Hik Hasi

Web helbideak

European Journal of Educational Psychology www.ejep.es/
Revista de Psicología de la Educación www.revistadepsicologiayeducacion.es/
Infancia y Aprendizaje www.fia.es/revistas/infanciayaprendizaje/home
Revista de Psicodidáctica www.ehu.eus/ojs/index.php/psicodidactica
CE. Cultura y Educación www.fia.es/revistas/culturayeducacion/home
Tantak www.ehu.eus/ojs/index.php/Tantak/
Aula Infantil http://aulainfantil.grao.com/
Hik Hasi www.hikhasi.eus/
Educación, formación y orientación: www.educaweb.com
INFAD http://www.infad.eu/RevistaINFAD/OJS/index.php/IJODAEP/index
Asociación Pikler-Lóczy http://www.piklerloczy.org/eu/dokumentazioa

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiatoggle-navigation

  • BERNARAS ITURRIOZ, ELENA
  • OLALDE LOPEZ DE ARECHAVALETA, BLANCA ROSA
  • SARASA MAYA, MARTA

Taldeaktoggle-navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-19

10:30-12:30

29-30

10:30-12:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.03 - .

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:30-12:30

20-28

08:30-10:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.7 GELA - DONOSTIAKO IRAKASLEEN U.E.
  • Aula 2.02 - .

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

08:30-10:30

20-28

10:30-12:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.7 GELA - DONOSTIAKO IRAKASLEEN U.E.
  • Aula 2.02 - .