Komunikazio Gaitasunaren Garapena - Euskara eta Gaztelania - Haur Hezkuntzan I26489

Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Titulazioa
Haur Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2019/20
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
26489

Irakaskuntzatoggle-navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1218
Gelako p.4872

Irakaskuntza-gidatoggle-navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteatoggle-navigation

Unibertsitateko lehen kurtso honetan ikasleek beste diskurtso-kultura batean parte-hartzen eta garatzen ikasiko dute. Horrela, irakasgai honek Komunikazio Gaitasunean orokorrean sakontzen lagunduko die, eta batik bat, alor akademikoko testu-motak eta diskurtso-generoak landuko dituzte, hartzaile nahiz ekoizle izango dira ahoz eta idatziz. Zentzu honetan oinarrizko baliabidea izanik, ikasgaiak garrantzia hartzen du bi norabidetan: batetik, unibertsitatean egiten den ikaskuntzaren etekinerako eta hobekuntzarako izango da, eta era berean, alor eta diziplina guztietan eragina izango du; bestetik, etorkizuneko irakaslanera zuzenduta egongo da.

Komunikazio Gaitasunaren Garapena I ikasgaiak hurrengo HELBURU orokor hauek ditu:

1. Hizkuntzalaritzaren oinarrizko kontzeptuak ulertzea, batez ere joera pragmatikodunak, hizkuntzak komunikazio-egoera anitzetan duen erabilera aztertzeko tresnatzat hartuz.

2. Idatzizko eta ahozko testuen ulermenaz eta mintzamenaz hausnarketa egitea, testu horiek alor akademikokoak izango dira batez ere.

3. Era koherentean, zuzenean eta egokian alor akademikoko komunikazio-ekintzak garatzea.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen Emaitzaktoggle-navigation

A) Testuinguru akademikoan agertzen diren testuak aztertu, prozesatu eta sortu
B) Taldeko jardueretan parte hartu, elkarlana eta bakarkako lanaren bidez
C) Hizkuntza-gaitasuna areagotzea bi hizkuntza ofizialetan.

Eduki teoriko-praktikoaktoggle-navigation

1. GAIA- Oinarrizko kontzeptuak, testuak eta berbaldiak aztertzeko eta sortzeko. Hizkuntza eta komunikazioa. Komunikazio gaitasuna. Diskurtsoa. Diskurtsoaren analisirako mailak. Testua eta testuaren ezaugarriak. Testu-motak. Diskurtso-generoak. Alor akademikoko diskurtso-generoak.

2. GAIA- Ahozko eta idatzizko testuak ulertzea eta sortzea, testuinguru akademikoaren berbaldi-generoetan berariazko arreta jarrita. Eremu akademikoko ahozko testuen ulermena, ekoizpena eta analisia: ahozko azalpenak, eztabaidak, aurkezpenak, txostenak, eta abar. Testu idatziak sortzea: apunteak, lanak, txostenak...

Metodologiatoggle-navigation

Irakaskuntza motak:

. Eskola magistralak irakasgaiaren oinarrizko kontzeptuak azaltzeko.

. Taldeko eta banakako jarduerak, ahozko eta idatzizko testu akademikoak ulertzeko eta ekoizteko.

Ebaluazio-sistemaktoggle-navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 30
    • Ahozko defentsa (%): 15
    • Banakako lanak (%): 30
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 25

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

Hauek dira ebaluazio sistemak: etengabeko ebaluazioa eta azken ebaluazioa.

1) ETENGABEKO EBALUAZIOA (% 75eko bertaratzea ezinbestekoa da)
Etengabeko ebaluazioan proba eta jarduera multzo bat ezartzen da, ikasle bakoitzak prestakuntza aldian aurrera nola egiten duen baloratzeko. Lan ebaluagarri horiek denak gainditu behar dira irakasgai gainditzeko. Moduluko lanak %15 balioko du.

2) AZKEN EBALUAZIOA
Azterketa teoriko-praktikoa izango da. Azken proba horrek idatzizko nahiz ahozko atalak izango ditu.

Oharrak:

a. Atal guztiak gainditu behar dira irakasgaia gainditzeko.
b. Hizkuntza menderatzea ezinbesteko baldintza izango da irakasgaia gainditzeko.
d. Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. Irakasgaiaren irakaskuntza gidan epe luzeagoa ezarri ahal izango da. Beraz, ikasleria honek derrigorrez proba bat egin beharko du, eta azterketa honek %100 balioko du. (EHUko Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia. 8 eta 9. artikuluak).

DEIALDIARI UKO EGITEA (Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia)

12.2 artikulua:
Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa «aurkezteke» izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40a edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

(EHUko Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia. 9. artikulua):

1.– Irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdiko azken ebaluazioko proba osatzen duten azterketa eta jardueretara aurkezteko.

2.– Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da.

3.– Ezohiko deialdiko azken ebaluazioko probak definituta dauden ikaskuntzaren emaitzak ebaluatzeko eta neurtzeko behar beste azterketa eta ebaluazio jarduera izango ditu, emaitzok ohiko deialdiaren pareko baldintzetan ebaluatu ahal izateko. Ikasleek ikasturtean zehar eskuratutako emaitza positiboak gorde ahal izango dira. Aldiz, ikasturtean zehar egindako etengabeko ebaluazioaren emaitzak negatiboak badira, emaitzok ezin izango dira ezohiko deialdirako mantendu eta deialdi horretan ikasleek kalifikazioaren % 100 eskuratu ahal izango dute.

Nahitaez erabili beharreko materialatoggle-navigation

- Ikasleei banatzen zaien irakurri beharreko artikuluen liburuxka.
- eGelan eskegitako materiala.

Bibliografiatoggle-navigation

Oinarrizko bibliografia

- Askoren artean (2005). IVAPeko Estilo liburua. HAEE-IVAP
- Calsamiglia, Helena, eta Tuson, Amparo (1999). Las cosas del decir. Manual de análisis del discurso. Barcelona: Ariel.
- Camps, Anna y Zayas, Felipe (COORD.) (2006). Secuencias didácticas para aprender gramática. Barcelona: Graó.
- Carlino, Paula (2005). Escribir, leer y aprender en la Universidad. Una indtroducción a la alfabetización académica. Buenos Aires: Fondo de Cultura Económica. Hemendik hartua https://www.aacademica.org/paula.carlino/3.pdf
- Cassany, Daniel (2006). Taller de textos. Barcelona: Paidós.
- Castello, Montserrat, M. (coord.) (2007). Escribir y comunicarse en contextos científicos y académicos. Barcelona: Graó.
- Garzia, Joserra (2008) Jendaurrean hizlari. Berriozar: Alberdania.
- Gómez Torrego, Leonardo (1997). Gramática didáctica del español. Madrid: Ediciones SM.
- González Nieto, Luis (2001). Teoría lingüística y enseñanza de la lengua.( Lingüística para profesores). Madrid: Cátedra.
- Montolío, Estrella; Garachana, Mar eta Santiago, Marisa (2000). Manual práctico de escritura académica, I. Barcelona: Editorial Ariel.
- Ruiz Bikandi, Uri (Apail.) ( 2009). Bigarren hizkuntzaren didaktika Haur eta Lehen Hezkuntzan. Bilbo: UPV Argitalpen Zerbitzua.
- Zubiri, Ilari eta Zubiri, Entzi (1995). Euskal gramatika osoa. Bilbo: Didaktiker.

Gehiago sakontzeko bibliografia

- Askoren artean (2009). Lectura y escritura de textos académicos. (Monográfico). Textos,50.
- Askoren artean (2004). Reflexión sobre la lengua (Monográfico). Textos, 37.
- Fontich, Xabier (2006). Hablar y escribir para aprender gramática. Barcelona: Horsori.
- Beaugrande, Robert eta Dressler, Wolfgam (1997). Introducción a la lingüística del texto. Barcelona: Ariel
- Ballard, Brigid eta Clanchi, John, , J. y BALLARD, B. (2000). Cómo se hace un trabajo académico. Guía práctica para estudiantes universitarios. Zaragoza: Prensas Universitarias de Zaragoza.
- Pérez, Francisca (2005) Redacción en el aula. Madrid: Síntesis.
- Reyes, Graciela (1990). La pragmática lingüística. Barcelona: Montesinos.
- Reyes, Graciela (1998). Cómo escribir bien en español. Manual de redacción. Madrid: Arco/ Libros.
- Sánchez Lobato, Jesús (2006). Saber escribir. Madrid: Aguilar- Instituto Cervantes.
- van Dijk, Teun A. (2000). El discurso como estructura y proceso. Barcelona: Gedisa.
- Vázquez, Graciela (coord..) (2001). El discurso académico oral. Madrid: Edinumen
- Vázquez, Graciela (coord..) (2001). Guía del discurso académico escrito .Madrid: Edinumen.
- Vázquez, Graciela (coord..) (2001). Actividades para la escritura académica. Madrid: Edinumen.
- Vilá, Montserrat. (coord..) (2005). El discurso oral formal. Contenidos de aprendizaje y secuencias didácticas. Barcelona: Graó.

Aldizkariak

- BAT Soziolinguistika aldizkaria
- Euskera
- Hikhasi
- Ikastaria
- Jakingarriak
- Lenguaje y textos
- Tantak
- Textos: Didáctica de la Lengua y la Literatura
- Uztaro

Web helbideak

www.ehu.es/euskara-orria/
www.ehu.es/ehulku/
www.xuxen.com
www.hiztegia.net
www.diccionarios.com
www.diccionariosdeelmundo.es
www.soziolinguistika.eus
www.euskaltzaindia.net/arauak
www.ethnologue.com
www.behatokia.eus
www.argia.com
www.berria.info
www.hikhasi.eus
www.mintzola.com
www.ikasbil.net
http://ikasgela.santurtzieus.com/
http://irakurketa.hizeba.eu/
http://italc.sourceforge.net/
http://sitios.ruv.itesm.mx/portales/crea/
http://www.uzei.eus/hobelex/
https://hotpot.uvic.ca/
https://sites.google.com/site/euskarateknikoakazetaritza/et1_1hizkuntza-baliabideak
www.euskaljakintza.com/baliabideak

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiatoggle-navigation

  • AREIZAGA ORUBE, MIREN ELIXABETE
  • BEREZIARTUA ETXEBERRIA, GARBIÑE
  • ORMAZURI ALKIZA, GORKA
  • RUIZ HUICI, KIKO

Taldeaktoggle-navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

08:30-10:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 3.5 GELA - DONOSTIAKO IRAKASLEEN U.E.

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:30-12:30

7-15

08:30-10:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.4 GELA - DONOSTIAKO IRAKASLEEN U.E.
  • Aula 1.01 - .

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:30-14:30

7-15

12:30-14:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.7 GELA - DONOSTIAKO IRAKASLEEN U.E.