Zailtasunak Garapenean eta Ikaskuntzan25860

Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Titulazioa
Haur Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2019/20
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25860

Irakaskuntzatoggle-navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1218
Gelako p.4872

Irakaskuntza-gidatoggle-navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteatoggle-navigation

Psikologiaren azalpen eredu ezberdinak kontutan izanik, etapa ebolutibo ezberdinetako garapen ohikoa eta patologikoaren ezaugarriak ezagutzean datza. Ikasleriak nahaste psikologiko ezberdinak bereiztea lortu nahi da, ondoren gelan detektatu eta ikasteko zailtasunetan izan dezaketen eragina aztertu ahal izateko. Era berean, eskolan burutu daitezkeen prebentzio eta hezkuntza esku-hartze programak ezagutu eta ulertu behar ditu. Ezgaitasun psikikoa eta zentzu-motorra duen ikasleriaren garapenaren ezaugarri bereizgarriak aztertu eta gela-jokabidearen jarraibideen diseinua.
Testuingurua:
Zailtasunak Garapenean eta Ikaskuntzan irakasgaia, maisu/maistren formakuntzan, bigarren mailako 3. modulua irakasten den oinarrizko gaia da. Irakasgai honen aurretik, 1. moduluan, besteak beste, Garapenaren Psikologia lantzen da eta 2. moduluan Hezkuntzaren Psikologia.

Irakasgai honek Garapenaren Psikologian (1 . modulua) esplikatzen diren 0-6 bitarteko adinak dituen ezaugarriak eta beharrak gaurkotzea eskatzen du. Bestalde, Hezkuntzaren Psikologiarekin ere lotura du (2. modulua), irakasgai honetan ikaskuntza-irakaskuntzaren ondorioz, gizakien jokaeran gertatzen diren aldaketak aztertzen dira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen Emaitzaktoggle-navigation

1. Ezgaitasun posibleak egoki identifikatzeko, ikasleriaren aniztasuna eta testuinguru soziokultural aldakorrak kontutan izanda, ikasleen nortasunaren garapena ulertu ahal izateko beharrezko diren ezagumenak menderatu,

2. Garapenaren eta ikaskuntzaren zailtasunak detektatu eta balioesteko eta hauek aurkezten dituzten ikasleen integrazioa mesedetzeko eta erantzun bat eskaintzeko beharrezko diren baliabideak eskuratu, ikastetxeko profesional ezberdinekin, espezialistekin eta familiekin elkarlanean hezkuntza premien arretari ekiteko eta hezkuntza erantzun eraginkor bat lortzeko.

3. Eskola eremuan, gaitasun ezberdinak, ikaskuntza erritmo ezberdinak eta garapenaren nahasteak dituzten ikasleei eragiten dien hezkuntza egoeren identifikazioa eta erabakien plangintza egin.


GAITASUNAK
IKASKUNTZA EMAITZAK
1. Ezgaitasun posibleak egoki identifikatzeko (…) RA1. Irakasgaiaren oinarrizko kontzeptuak ezagutzea.

RA2. Ikasleriaren garapenean desfaseak hautematea dagokion bizitzako adin-garaian.
2. Garapenaren eta ikaskuntzaren zailtasunak detektatu (…) RA3. Ikasleriaren garapeneko eta ikaskuntzako zailtasunak identifikatzea, aztertzea eta baloratzea, egoera, testuingurua eta aurrekariak kontuan hartuz.

RA4. Familiekin, espezialistekin eta ikastetxeko profesional desberdinekin egoera komunikatiboak planifikatzea eta diseinatzea.
3. Eskola eremuan, gaitasun ezberdinak, ikaskuntza (…) RA5. Behar bereziak dituen ikasleriaren inklusioan lagunduko duten arrazoitutako hezkuntza esku-hartzeak proposatzea.

Eduki teoriko-praktikoaktoggle-navigation

1. Garapen psikologiko arrunta eta patologikoa haurtzaroan: alderdi kontzeptualak eta azaltzeko ereduak.

2 Haurtzaroaren berezko nahasmen psikologikoak: sailkapena, prebentzio-estrategiak eta hezkuntzako esku-hartze teknikak (zailtasunak garapenean eta ikaskuntzan).

3. Urritasun psikikoak, zentzumenezkoak eta motorrak: garapenaren alderdi bereizgarriak eta jarduera-ildoak ikasgelan.

Metodologiatoggle-navigation

Irakaskuntzak banakako lana, taldekako lan eta hausnarketa eta gelako azalpenak nahastuko ditu, banakako zein taldekako erantzukizunean eta lankidetzan oinarrituz eta ezinbestekotzat hartuz prozesua aurrera egiteko. Beraz, nahitaezkoa izango da ikasleek haien ikasketa prozesuaren erantzukizuna bere gain hartzea eta esfortzu zein lanerako jarrera positiboa erakustea: modu aktiboan parte hartzea, lankidetzan jardutea, errespetuzko ikuspegi ulerkorra eta aldi berean ikuspegi eta hausnarketa kritikoa eta arrazoitua egitea, iturri egokien informazioa ezagututa eta kontuan hartuta.
Ikasgelako saioek eta mintegiek denen artean funtsezko edukiak ulertzea, barneratzea eta ahal den neurrian beste testuinguruetara orokortzea edo aplikatzea bilatuko dute.
Ikasleek “Komunikazio lanabesak” izeneko lan modularrean parte hartuko dute.

Ebaluazio-sistemaktoggle-navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 30
    • Diziplinen arteko modulu lana: aniztasuna eskolan (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

Ikasgaiaren ebaluazioak eta kalifikazioak egin behar diren eginkizun ezberdinak kontutan hartuko ditu. Jakinda ere eginkizun bakoitza gainditua egon behar dela ikasgaia gainditu ahal izateko.

KLASERA MAIZ ETORTZEN DEN IKASLERIAK (%75a) eta etengabeko ebaluazioan parte hartzen duenak ondorengoa egin beharko du:

1. Bakarkako lanak eta probak (amaierako notaren %50a).
2. Taldeka egindako lanak (amaierako notaren %30a).
3. Taldeka egindako diziplinarteko moduluko lana (amaierako notaren %20a).


Arrazoi justifikatuak direla eta KLASERA MAIZTASUNEZ ETORRI EZIN DUEN IKASLERIAREN KASUAN, irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiazta dezan, bi froga gainditu beharko ditu irakasgaia gainditzeko:

1. Idatzizko azterketa indibiduala (amaierako notaren %80a).
2. Bakarkako/taldeko lan bat (notaren %20a), lauhilabetean zehar egingo dena.


Araudiaren arabera (2019ko maiatzaren 30ekoa, UV/EHUren Gobernu Kontseiluarena, Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia onartzeko) IKASLERIAK OHIKO DEIALDIARI UKO EGIN AHAL IZANGO DIO ondorengo moduan:

1.Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.

2.Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazoaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

3.Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

KLASERA DATORREN IKASLEAREN EBALUAZIO SISTEMA: ohiko deialdian azaltzen diren atal, baldintza eta irizpideak mantenduko dira. Ikasleak aldez aurretik gainditu ez duen atala (ak) gainditu beharko du. Ikasturte berean ohiko deialdian gainditutako atalen nota gordeko da. Irakasgaia gainditzeko atal guztiak aprobatu behar dira.

JUSTIFIKATUTAKO ARRAZOIENGATIK KLASERA EZIN ETOR DAITEKEEN IKASLEA: ohiko deialdian azaltzen diren atal, baldintza eta irizpideak mantenduko dira. Ikasleak aldez aurretik gainditu ez duen atala (ak) gainditu beharko du. Ikasturte berean ohiko deialdian gainditutako atalen nota gordeko da. Irakasgaia gainditzeko atal guztiak aprobatu behar dira.

Nahitaez erabili beharreko materialatoggle-navigation

- Irakasgaiaren irakasleak diseinatutako materialak: apunteak, jarduera praktikoak, etab.

- Irakasleak plataformaren bidez (e-gela) eskainitako materialak. Ikasleak material hauek maiztasunez begiratu beharko ditu.

- Oinarrizko bibliografia.

Bibliografiatoggle-navigation

Oinarrizko bibliografia

Aierbe, A. (2008). Esku-hartze psikopedagogikoa garapenaren nahasteetan. Bilbo: EHU (descarga gratuita en: http://testubiltegia.ehu.es)

Arnáiz, P. (2003). Educación inclusiva: una escuela para todos. Archidona: Aljibe.

Castanedo, C. (1997). Bases psicopedagógicas de la educación especial: Evaluación e intervención. Madrid: CCS.

Castejón, J. y Navas, L. (2009). Unas bases psicológicas de la educación especial (5.ed.). Alicante: Club Universitario.

Deutsch, D. (2003). Bases psicopedagógicas de la educación especial. Madrid: Pearson Pentice-Hall.

González, E. (Coord) (2003). Necesidades Educativas Especiales: Intervención psicoeducativa. Madrid: CCS.

González Barrón, R. (coord).(2005). Psicopatología del niño y del adolescente. Madrid: Pirámide.

Heward, W. (1997). Niños excepcionales: Una introducción a la educación especial. Madrid: Pearson Pentice-Hall.

Luque, D. J. (2006). Orientación educativa e intervención psicopedagógica en el alumnado con discapacidad. Análisis de casos prácticos. Malaga: Aljibe.

Marchesi, A.; Coll, C. y Palacios, J. (comps.) (1999). Desarrollo psicológico y educación. Psicología evolutiva. 3. Trastornos del desarrollo y necesidades educativas especiales. Madrid: Alianza.

Moriña, A. (2008). La escuela de la diversidad. Madrid: Síntesis.

Rodriguez Sacristán, J. (Dir.).(2002). Psicopatología infantil básica: teoría y casos prácticos. Madrid: Pirámide.

Trebol, F. (2010). Hezkuntza bereziaren oinarri psikologikoak. Aniztasunaren trataera. Bilbo: UEU.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Friedes, D. (2007). Trastornos del desarrollo. Un enfoque neuropsicológico. Barcelona: Ariel.

Molina, S. (1994): Bases psicopedagógicas de la Educación Especial. Alicante:Marfil

Paula, I. (2003): Educación Especial. Técnicas de intervención. Madrid: McGraw Hill.

Aldizkariak

Anales de Psicología
HIK HASI
Infancia y Aprendizaje
Journal of AbnormalChildPsychology
Psicothema
Revista de Psicología General y Aplicada
Revista de Psicopatología y Salud Mental del Niño y del Adolescente
Revista de Educación Especial
Revista Interuniversitaria de Formación de Profesorado
Revista de Psicodidactica
SpanishJournal of Psychology
TANTAK

Web helbideak

http://www.autismo.com
http://www.discapnet.es
http://www.gautena.org
http://www.atzegi.org
http://www.aspace.org
http://www.asebi.es/
http://www.euskal-gorrak.org/
http://www.feaps.com
http://www.once.es
http://www.paidopsiquiatria.com
http://www.trastornohiperactividad.com
http://www.eusarghi.org/
http://www.alcagi.org/
http://www.fanjaceuskadi.org/
http://dislexiaeuskadi.com/
http://www.ttm-espana.com/
http://www.asociacionalanda.org/web/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiatoggle-navigation

  • BERNARAS ITURRIOZ, ELENA
  • OLALDE LOPEZ DE ARECHAVALETA, BLANCA ROSA
  • SARASA MAYA, MARTA

Taldeaktoggle-navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-5

10:00-11:30

11-13

10:00-11:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 1.01 - .

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-5

08:30-10:30

09:30-11:30

12:30-14:30

11-11

08:30-10:30

11-14

09:30-11:30

12:30-14:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1.1 GELA - DONOSTIAKO IRAKASLEEN U.E.

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-5

10:30-12:30

11:30-13:30

10:30-12:30

11-11

11:30-13:30

11-14

10:30-12:30

10:30-12:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1.2 GELA - DONOSTIAKO IRAKASLEEN U.E.