Menua Webgunearen menua ireki/itxi

XSLaren edukia

Haur Hezkuntzarako Hizkuntzaren Didaktikaren Oinarriak Testuinguru Eleanitzetan26468

Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Titulazioa
Haur Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2019/20
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
26468

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1218
Gelako p.4872

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikasgai honetan, Euskal Herriko sistema elebidunetan hizkuntzak ikas-irakasteko beharrezkoak diren oinarri teoriko eta metodologikoak lantzen dira, beti ere arreta eskainiz bestelako kultura eta hizkuntzak dituzten ikasleen inklusioari.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

1.-Ezagutzea zer funts linguistiko, psikolinguistiko eta soziolinguistikotan hartzen duen oinarri hizkuntzaren didaktikak, egoerak eta gertakariak analizatzeko lehen eta bigarren hizkuntzen didaktikan. (C1, C3)

1.1.-Ezagutzea eta azaltzea oinarrizko kontzeptuak hizkuntzaren didaktika teorikoki funtsatzeko.
1.2.-Hautatzea metodologiarik egokiena hizkuntzaren didaktikarako, gelako beharrizanen arabera eta eskola-curriculumaren markoan.
1.3.-Bilatu eta hautatzea informazio bibliografikoa funtsatze teorikorako.

2.-Gogoeta egitea nolako eragina izan dezakeen anitz-eleko egoerak eskolaren eta ikasgelaren testuinguruan (C1, C2)
-Hizkuntz-ukipeneko egoerak analizatzea
-Ezagutzea eskolako instituzioari zer-nolako desafioak datozkion, anitz-eleko egoeretatik etorrita.
-Oinarrizko jardunbideak proposatzea hizkuntza ez ofizialak dituzten ikasleak ikasgeletan integratzeko.

3.- Erdiestea jakintza funtsatua eta gogoetan oinarritua hezkuntza elebiduneko eta eleanitzeko programez, aintzat harturik nolako hizkuntz eta kultur aniztasuna den eskolan.
3.1.-Informazioa hautatzea eta integratzea, ezagutzeko inguruko errealitate soziolinguistikoaren zein faktorek eta nola eragiten duten heziketa-testuinguruan.
3.2.-Bereiztea parametro jakin batzuen arabera hezkuntza elebiduneko eta eleanitzeko programak

4.-Komunikazio konpetentziak garatzea Autonomi Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan (C5)
4.1-Hizkuntza koherentziaz, zuzentasunez eta egokitasunez erabiltzea, ahoz eta idatziz.
4.2.-Bereiztea komunikazio konpetentzian osagai diren alderdiak, ikasgela praktikan.

5.-Aldeko jarrerak sortzea hizkuntzez, pertsona elebidunez eta irakaskuntza elebidunaz eta eleaniztunaz, oharturik nolako onurak eta zailtasunak diren horietan, lanbideko jardunean aritzeko.
5.1.-Hizkuntza guztien eta haien hiztunen aurrean adieraztea errespetua, balioespena eta aintzatespena.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Hizkuntzaren didaktikaren oinarri teorikoak
1.1.- Funtsatze linguistikoa
1.2.- Funtsatze psikolinguistikoa
1.3.- Funtsatze soziolinguistikoa

2. Hizkuntzak eskolan
2.1. Hizkuntzaren didaktika testuinguru eleaniztunetan
2.2. Hezkuntza elebiduneko eta eleaniztuneko programak
2.3. Testuinguru eleaniztuneko hezkuntzaren beste alderdi batzuk

MetodologiaToggle Navigation

IRAKAS METODOLOGIA ETA FORMAZIO JARDUERAK:

Eskola magistralak eta gela praktikak konbinatzen dira. Biek eskatzen dute ikasleen parte hartze aktiboa, kolaborazio jarduna eta edukiei buruzko gogoeta, eta baita ikasleak berak hartzea bere ikasketa prozesuaren erantzukizuna.

Laugarren moduluko Diziplina Arteko Lana (DAL) Arazoetan Oinarritutako Ikasketaren (AOI) metodologia jarraituz egingo da.

JARDUEREZ ETA METODOLOGIAZ

Eskola magistrala:
- Edukien azalpena, analisia eta eztabaida
- Dudak argitzea


Gela praktikak:
- Testuen irakurtze kritikoa
- Ikus-entzunezko materiala analizatzea
- Atazak egitea
- Hainbat ikas-materialen analisia, euskarri ezberdinetan
- Lanak ahoz aurkeztea

Mintegiak:
- Ikasleek lanak azaltzea, analizatzea eta eztabaidatzea, norabidean irakasleak lagunduta

Tutoretzak:
- Dudak argitzea
- Lanak gidatzea

Gelaz kanpokoa:
- Ikaste lana
- Bakarkako edo taldekako lanak egitea
- Testuak kritikoki irakurtzea
- Bibliografia eta intereseko beste material batzuen bilatzea

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Jarraian ikus orientazioak (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaia gainditzeko, bi aukera ditu ikasleak:

A: Klaseetara etortzen diren ikasleek irakasgaia gainditzeko beharrezkoa izango dute:

• Lan guztiak epeen barruan eta modu egokian burutzea.
• Parte-hartze eta jarrera egokia izatea.
• Dena den, azterketa egin beharko dute.

Ikastegien testuingurua, irakaskuntza modalitateak edota diziplinarteko moduluko lana kontuan hartuz, ikastegi bakoitzak bere ebaluazio sistema zehatza du. Donostiako Irakasle-Eskolan irakasgai honen kalifikazioa honela osatuko da:

-Azterketa idatzia (% 50)
-Ikasturtean zehar egin beharreko lanak (% 30)
-Moduluko lana (% 20)


o Gutxieneko asistentzia bete ez, lan guztiak egin ez edo egindako lanak egokiak ez direnean edo epez kanpo entregatzen direnean:

B: Klaseetara etortzen ez diren ikasleek irakasgaia gainditzeko beharrezkoa izango dute:

• Lana: Irakasleak agindutako lana egitea zehaztutako epeetan eta eskatutako baldintzetan.
• Azken azterketa.

Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. (Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia-8.3 artikulua)


OHARRA: Irakasgaia gainditzeko beharrezkoa izango da ebaluazioaren atal guztiak gaindituta izatea. Atal guztietan hizkuntzaren erabilera egokia eta zuzena eskatuko da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ez-ohiko ebaluaziorako ohiko ebaluazioaren sistema bera mantenduko da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Irakurketak
- Eskoletako materialak eta dokumentuak
- eGela
- Ordenagailua

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

AMENGUAL, M., JUAN, M. y SALAZAR, J. (2008). Adquisición y enseñanza de lenguas en contextos plurilingües: ensayos y propuestas aplicadas. Illes Balears: Edicions UIB.

BRONCKART, J. P. (1993): Hizkuntzaren zientziak: irakaskuntzarako desafioa?, Donostia: HABE.

BRONCKART, J. P. (2007): Desarrollo del Lenguaje y Didáctica de las lenguas. Buenos Aires: Miño y Dávila.

CUMMINS, J. (2002). Lenguaje, poder y pedagogía: Niños y niñas bilingües entre dos fuegos. Madrid: Morata.

HUGUET, A. y MADARIAGA, J. M. (2005). Fundamentos de educación bilingüe. Bilbo: UPV-EHU.

SIGUAN, M. y MAKEY, W. F. (1986). Educación y bilingüismo. Madrid: Santillana/UNESCO.


Gehiago sakontzeko bibliografia

BESALU, X. (2002). Diversidad cultural y educación. Madrid: Síntesis.

ETXEBERRIA, F. (2005). Elebitasuna eta hezkuntza euskararen herrian. Donostia: Erein.

LASAGABASTER, D. y SIERRA, J. M. (2005). Multilingüismo y multiculturalismo en la escuela. Cuadernos de Educación. ICE. Barcelona: Horsori.

MORENO RIOS, S. (2005): Psicología del desarrollo cognitivo y adquisición del lenguaje. Madrid: Ed. Biblioteca Nueva.

RICHARDS, J. C. y RODGERS, T. S. (1998): Enfoques y métodos de enseñanza de idiomas. Madrid: Cambridge University Press.

SERRA, M., SERRAT, E., SOLÉ, R., BEL, A. y APARICI, M. (2000): La adquisición del lenguaje, Barcelona: Ariel psicología.

UNAMUNO, V. (2003): Lengua, escuela y diversidad sociocultural. Barcelona: Graó.

Aldizkariak

- Bat. Soziolinguistika aldizkaria
- Tantak
- Textos
- HIK HASI
- Cuadernos de Pedagogía

Web helbideak

- www.erabili.com
- www.eurolang.net
- www.soziolinguistika.org
- www.hikhasi.eus
- www.euskadi.net/euskara_adierazleak


5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • AREIZAGA ORUBE, MIREN ELIXABETE
  • ORMAZURI ALKIZA, GORKA
  • RUIZ HUICI, KIKO

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

calendar
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-18

11:00-13:00

08:30-10:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.05 - .

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

calendar
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-30

11:00-13:00

08:30-10:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.05 - .

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

calendar
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-30

08:30-10:30

08:30-10:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.7 GELA - DONOSTIAKO IRAKASLEEN U.E.
  • Aula 2.02 - .