Ikastetxearen Antolakuntza26469

Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Titulazioa
Haur Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2019/20
Maila
2
Kreditu kopurua
9
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
26469

Irakaskuntzatoggle-navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1827
Gelako p.72108

Irakaskuntza-gidatoggle-navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteatoggle-navigation

Ikasgai hau Haur Hezkuntza Graduko 2. Mailako oinarrizko gaietako bat da Ikasgai honetan ikastetxea hartzen da irakas-jardunaren gune nagusitzat. Hots, jardunbide profesionala oso modu zabalean ulertzen du, hasi ikasgelan modu indibidualean egiten den irakasle lanetik eta talde baten barruan hezkuntza edo erakundeen proiektu batetako kide moduan egiten deneraino. Ondorioz, ikasleek Graduko lehenengo urtean izan dituzten beste irakasgai batzuk osatzeko baliagarriak da. Izan ere, irakasle funtzioa ikastetxeko testuinguruan berdefinitzeko gaitasuna garatzen du, gelaz gaineko beste eremuak aztertu eta balioetsiz. Ikasgaiaren berariazko gaiak izango dira antolaketa-egitura, baliabideak, funtzionamendu egoki batetarako gakoak, erlazio-sistema, ebaluazioa eta berrikuntza. Seihileko bereko beste materia batzuekin batera, diziplinarteko proiektu baten garapenean lagunduko du. Proiektu hori garatzeko kontuan hartuko dira irakaskuntza-praktiketan egindako lehenengo egonaldian ikasitakoa eta han jasotako esperientzia.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen Emaitzaktoggle-navigation

Lortu behar diren lau gaitasunak eta ikaskuntza emaitzak honako hauek dira:

1. Hezkuntza –zentroetako testuinguru sozialak eta instituzionalak aztertzea , egoera bakoitzari egokitutako hezkuntzako eta antolakuntzako ekintzak modu kritikoan diseinatzeko.
IE1. Ikastetxearen antolaketaren dimentsioak ezberdindu
IE2. Ikastetxeak erakunde gisa dituen berariazko ezaugarriak ezberdindu
IE3. Ikastetxearen testuinguru administratiboa osotzen duten osagaiak eta mailak erlazionatu

2. Hezkuntza-antolakuntzen helburu instituzionalak eta funtzionalak zentroaren hezkuntza proiektuaren zerbitzura jarritako bitarteko gisa definitzea, eta modu kritikoan ebaluatzea helburu hori kontuan hartuz.
IE1. Gaur egungo eskolaren testuinguru sozialaren ezaugarriak eta erronkak identifikatu ikastetxearekiko harremanean.

3. Taldekatzeak, baliabide materialak eta funtzionalak zentroaren hezkuntza-proiektuaren zerbitzura jarritako bitarteko gisa definitzea, eta modu kritikoan ebaluatzea helburu hori kontuan hartuz.
IE1. Ikastetxearen gobernu, partaidetza eta koordinaziorako organoak eta prozesuak, funtzio orokorrak eta konpetentziak ezberdindu, bakoitzak hezkuntza-proiektuari eginiko ekarpena ulertuz
IE2. Ikuspegi sistemiko eta zabal batetik irakasleak dituen egitekoak identifikatu
IE3. Haur hezkuntzaren ikaskuntza proze-sua bultzatzeko baliabide material eta funtzionalen eraketaren proposamen ezagunak aztertu eta onura eta desabantailen ondorioak atera

4. Hezkuntza–antolakuntza sistema dinamiko gisa identifikatzea, bere hezkuntza zein curriculum erantzuna hobetzeko eta ikasteko gaitasuna duten eta prozesu horietan modu emankorrean parte hartzeko gai diren sistema gisa.
IE1. Berrikuntza proposamen pedagogiko bat diseinatu haur hezkuntzaren eskola edo ikasgela baterako eskola inklusiboaren irizpideak kontuak harturik

Eduki teoriko-praktikoaktoggle-navigation

1. GAIA.- IKASTETXEEN ESANAHIRA HURBILDU. Organizazioen ezaugarri nagusiak. Eskolak organizazio gisara hartuta. Gizarte zientzietako ikerketa tradizio nagusiak eta berauen eragina ikastetxeen antolakuntzan.

2. GAIA.- ESKOLAREN GIZARTE TESTUINGURUA ETA INGURUA. Eskola informazioaren gizartean. Eskola Sistema eta Hezkuntza Administrazioa. Ikastetxea eta bere testuinguru hurbila.

3.GAIA.- ESKOLA INSTITUZIOA ERAKUNDE GISA. Plangintza lanabesak/dokumentuak. Erakundeen helburuak (ikaskuntza lehentasun helburuak). Giza baliabideak: ikasleak, irakasleak, familia, administrazio zein zerbitzuetako langileak eta testuinguruan dauden bestelako agenteak/eragileak. Baliabide materialak: espazioa eta material didaktikoa. Baliabide funtzionalak: denbora. Egitura formala eta ez formala. Harremanak organizazioan, lan klima eta parte-hartzea.

4. GAIA.- ESKOLA-HOBEKUNTZA ETA INSTITUZIOAREN EBALUAZIOA. Hobekuntza eta berrikuntza prozesuak eskolan. Eskoletako proiektuak. Eskola barneko eta kanpoko ebaluazio instituzionala. Kalitatea eta ekitatea. Ebaluazio instituzionaleko eredu desberdinak.

Metodologiatoggle-navigation

Irakasgaiak astean zehar oinarrituriko egitura erregularra izango du: saio teorikoa talde osoarekin eta saio praktikoak bi azpitaldeekin. Saio hauetan edukien ulermenean eta integrazio prozesuan arituko gara eta horretarako oso garrantzitsua izango da ikasleen partaidetza, ikasketa prozesu hori esparru komunean eraiki nahi badugu behintzat.

Talde handian presentziala
Saio teorikoa izenarekin ezagutzen da, eta bi ordu iraungo du. Nahiz eta talde osoari bideratuta egon, saio hauetan irakasleak aurkezpenak eta praktika txiki ezberdinak elkartuko ditu. Hori dela eta, binaka edo taldeka egiteko jarduera zehatzak ere proposatuko dira. Saio teorikoetan eduki berrien aurkezpena egingo da, batzuetan hausnarketa ariketen laguntzaz, beste batzuetan, jarduerak saioaren eratutako edukietan sakontzeko eta zalantzak argitzeko asmoz izango dira.

Talde txikietako saio presentzialak
Saio praktikoa izenarekin ezagutzen da. Honek ordu eta erdi irauten du, eta egingo diren jarduerek saio teorikoetan azaldutako edukiekin lotura izango dute. Hainbat motatako jarduerak egiten dira, hala nola irakurketa dialogikoa, edukiei buruzko eztabaida, kasu praktikoen azterketa, arazoetan oinarritutako lana, aurkezpenak eta abar. Batez ere talde txikitan jardungo dute ikasleek. Ikasleei ikaskuntza erraztu eta bermatzeko jarraipena egingo zaie ikasgelako praktikei. Irakasleak eskatzen dituen lan hauek entregatu egingo dituzte moodle plataformaren bitartez, eta irakasleak feedback-a emango die aurretik ezarritako ebaluazio irizpideen arabera ikasleek kontzientzia har dezaten beren ikaste prozesuaz eta bera hobetzeko moduez. Ikasleek, lana hobetzeko aukera izango dute ikasleek eskatutako epeen barruan.
Honetaz gain, lehenengo lauhilekoan “komunikazio lanabesak” moduluko talde lan bat egin beharko dute. Lan horri dagozkion ikasgaiari lotutako konpetentziak lortzeko klasean denbora izango dute, eta irakasgaiaren ordutegian irakaslearen laguntza izango dute lanean sortutako zalantzei eta galderei buruz orientabideak izateko.

Tutoretzak
Tutoretzarako ordutegia izango du irakasleak, kurtso haseran zehaztuko dena. Bestetik, irakasleak banakako tutoretzetara deitu ahal izango du ikusten badu beharrezkoa dela.

Ikasgelatik kanpo
Ikasleen beharrak banakakoak eta taldekakoak izan daitezke:
Banakako lana, honetan zentratuko da:
Oinarrizko artikuluak irakurtzea eta ikastea
Klasean ikusitakoa sakontzea eta emandako bibliografia aztertzea
Bidalitako banakako lanak betetzea
Talde lanean:
Saio presentzialetan bukatu ez dena bukatzea
Taldeko lanetan inplikazioa eta parte hartze aktiboa adieraztea.



Ebaluazio-sistemaktoggle-navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30
    • Besterik: Diziplinarteko lana (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

A aukera: EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA:
Ebaluaketa mota hau, irakasgaiak irauten duen ikastaldi osoan ekintza ezberdinen bidez beteko da.
Ebaluazioa ikasturtean zehar egingo da, programatutako jardueren bidez. Ebaluazio prozesua, batez ere, irakasleari dagokio; hala ere, ikasleek ere banakoaren nahiz taldearen ikaskuntza prozesua ebaluatuko dute.
Irakasgaia gainditzeko derrigorrezkoa da atal guztiak gaindituak izatea.
- Banakako proba. Notaren: %50a
- LAN PRAKTIKOAK (banaka zein taldean egindakoak). Notaren %24a-%30a
- Diziplina arteko lana (DAL). Notaren %16a-%20a
Azkenik, azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren %40a baino handiagoa denez, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa “AURKEZTEKE” izan dadin.
B aukera: AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA:

Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu.

Ikasle hauek azken ebaluazio honen bidez egiaztatuko dituzte gaitasunak:
- Programako edukien gainekoari proba teorikoa: %84-%80a
- Diziplinarteko Lana: % 16a-%20a

Ikasgaia gainditzeko bi atalak independienteki gainditu behar dira.

Azkenik, azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren %40a baino handiagoa denez, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa “AURKEZTEKE” izan dadin.


Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

Ohiko deialdian gainditu ez badute edo uko egin badute, ondorengo prozedura jarraituko da:
Aparteko deialdian ohiko deialdiko ebaluazio mistoa egin ezin duten ikasleen ebaluazio bera izango da. Beraz, honako hau eskatuko zaie:

1. Diziplinarteko Lana (DAL): %16-%20.
2. Banakako amaierako proba: Proba notaren %84-%80a izanik.

Ikasgaia gainditzeko bi atalak independienteki gainditu behar dira.
Salbuespen bezala, ohiko deialdian ebaluazio mistoa jarraitu duten ikasleen kasuan, ikasle hauei ohiko deialdian azpiatal ezberdinetan lortutako nota gordeko zaie eta gainditzeke duten azpiatala egin beharko dute.

Azkenik, ikasleek deialdiari uko egin nahi izanez gero, azken frogara ez auzkeztearekin nahikoa izango da. Kasu horretan azken kalifikazioa “AURKEZTEKE” izango da.

Nahitaez erabili beharreko materialatoggle-navigation

Irakasgaiari modu egokian aurre egiteko, EHUko Irakaskuntza-Ikaskuntza Testuinguru Birtualean (Egela-n) ikastaro bat sortu da. Ikastaro birtual horretan, metodologia eta erabili beharreko materialak zehazten dira, derrigorrezko irakurgaien aukeraketa barne. Irakurgai aukeraketa hau ondoren proposatzen den oinarrizko eta sakontzeko bibliografiatik eratorrita dago.

Bibliografiatoggle-navigation

Oinarrizko bibliografia

Alvarez, M. (2010). Liderazgo compartido. Buenas prácticas de dirección escolar. Walters Kluwer: Madrid.
Antunez, S. (1993). Claves para la organización de centros escolares. Barcelona: ICE-Horsori.
Bernal ,J., Cano, J., Lorenzo, J. (2014). Organización de los centros educativos. LOMCE y políticas neoliberales. Zaragoza.Mira editores ,S.A.
Bujan, K. eta Aramendi, P. (2005): Eskola-Antolaketa. Bilbo, Udako Euskal Unibertsitatea.
Cantón, I., Pino, M. (Coord.) (2014). Organización de centros educativos en la sociedad del conocimiento. Madrid: Alianza.
Castro, M. (2007). La escuela en la comunidad: la comunidad en la escuela. Barcelona: Grao.
Fernandez Enguita, M. (2016). La educación en la encrucijada. Madrid; Fundación Santillana.
Fernandez Enguita, M. (2017). Más escuela menos aula. Madrid; Morata.
Gairín, J. (1996). La organización escolar: contexto y texto de actuación. Madrid: La Muralla.
Gairín J. y Antunez S. (2008). Organizaciones educativas al servicio de la sociedad. Wolters Kluwer Educación: Madrid.
Gather M., Maulini O. (2010). La organización del trabajo escolar. Una oportunidad para repensar la escuela. Barcelona: Graó
Gonzalez M. T. (COORD.) (2003): Organización y Gestión de centros escolares. Dimensiones y procesos. Madrid:Pearson Educación.
Included (2011). Actuaciones de éxito en las escuelas europeas, nº9,. Madrid: estudios CREADE.
Intxausti, E. (2005). Talde lanaren metodologia. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.
Jauregi, L. (2009). Haur hezkuntzako gelen antolaketa espazialaren eta erabileraren deskribapena eta azterketa. Gasteiz: Euskal Herriko Unibertsitatea.
Madrid, D., Mayorga, M. J. (2012). La organización del espacio en el aula infantil: de la teoría a las experiencias prácticas. Barcelona: Octaedro.
Requena, M. D., Sainz, P. (2010). Didáctica de la Educación Infantil. Madrid: Editex.
Santamaría, R.M. y Navarro, A. (2012). Organización y Planificación Escolar. Madrid: Editorial Síntesis
Santos Guerra, M.A (COORD.) (2001): Organización y Gestión Escolar. Barcelona: Cisspraxis. Biblioteca Básica del Profesorado.
Susinos, T., Ceballos, N. (2012). Voz del alumnado y presencia participativa en la vida escolar. Apuntes para una cartografia de la voz del alumnado en la mejora educativa, Revista de educación, 359, 24-44.
Trillo, F. (Coord.) (2002). Evaluación de programas, estudiantes, centros y profesores. Barcelona: Praxis.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Ainscow, M. y West, M. (2008). Mejorar las escuelas urbanas. Liderazgo y colaboración. Madrid: Narcea.
Apple, M. W., y Bean, J. A.(2007). Escuelas democráticas. Madrid: Morata
Elboj, C., PuigdellívoL, I., Soler, M., Valls, R. (2002). Comunidades de aprendizaje, transformar la educación.Barcelona: Graó.
Fernandez Enguita, M. y Terren, E. (2008). Repensando la organización escolar. Crisis de legitimidad y nuevos desarrollos. Madrid: Akal.
Martin-Moreno Cerrillo, Q. (2000). Bancos de talento. Participación de la comunidad en los centros docentes.Madrid: Sanz y Torres.
Morin, E. (2001). Los siete saberes necesarios para la educación del futuro. Barcelona: Paidós.

Aldizkariak

Hik Hasi aldizkari pedagogikoa euskaraz.
Revista Aula de Educación Infantil, Ed. Graó.
Revista Guix.
Cuadernos de Pedagogía.
Organización y gestión educativa.

Web helbideak

Comisión Europea. Dirección General de Educación y Cultura.
http://ec.europa.eu/dgs/education_culture/index_en.htm
Consejo Escolar de Euskadi.
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43573/es/contenidos/informacion/did2/es_2053/d2_c.html
Euridyce Network. Red de los sistemas educativos europeos y las políticas educativas de la UE.
http://eaca.ec.europa.eu/education/eurydice/index_en.php
La educación prohibida
https://www.youtube.com/watch?v=-1Y9OqSJKCc
Konfidantzaren pedagogia. https://www.youtube.com/watch?v=6TDg1Xj8Ykg
Hezkuntza, Hizkuntza politika eta kultura Saila (Eusko Jaurlaritza)
www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/
Ministerio de Educación y Cultura Gobierno de España
http://www.mecd.gob.es/educacion-mecd/mc/lomce/inicio.html;jsessionid=1B6ECC0F3E53F4573B18778F1214195B

Legeria:
Decreto 175/2007 por el que se establece el currículo de la Educación Básica y se implanta en la CAPV (16/10/2007).
Decreto 97/2010 por el que se modifica el Decreto 175/2007 (30/03/2010).
Decreto Ley de la Escuela Pública Vasca (23 de junio del 2008).
Ley Orgánica de Educación (8 de mayo del 2006).
Proyecto de ley orgánica para la mejora de la calidad educativa.
297/2002 DEKRETUA , abenduaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko haurren Haur Eskolak 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan arautzen dituena.
215/2004 DEKRETUA, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena.
12/2009 Dekretua, EAEn Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta ezartzen duena
121/2010 Dekretua, EAEn Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta ezartzeko den 12/2009 Dekretua aldatzen duena

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiatoggle-navigation

  • AMENABAR PERURENA, NERE
  • KARRERA JUARROS, IÑAKI
  • MONZON GONZALEZ, FRANCISCO JAVIER

Taldeaktoggle-navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-5

11:30-13:00

11-14

11:30-13:00

16-18

09:30-11:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 1.01 - .
  • Aula 2.05 - .

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-5

14:00-16:00

10:30-12:30

11-14

14:00-16:00

10:30-12:30

16-24

08:30-10:30

10:30-12:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1.1 GELA - DONOSTIAKO IRAKASLEEN U.E.
  • 2.4 GELA - DONOSTIAKO IRAKASLEEN U.E.

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-5

09:30-11:30

12:30-14:30

11-14

09:30-11:30

12:30-14:30

16-24

12:30-14:30

12:30-14:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1.2 GELA - DONOSTIAKO IRAKASLEEN U.E.
  • 2.7 GELA - DONOSTIAKO IRAKASLEEN U.E.