Garapen Psikomotorra II25909

Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Titulazioa
Haur Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2019/20
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25909

Irakaskuntzatoggle-navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1218
Landa p.4872

Irakaskuntza-gidatoggle-navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteatoggle-navigation

GARAPEN PSIKOMOTORRA II irakasgaia Haur Hezkuntzako Graduan ematen da, hirugarren ikasturtean, lehen eta bigarren lauhilekoetan zehar. Bertan psikomotrizitearen alderdi teoriko zein praktikoak jorratzen dira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen Emaitzaktoggle-navigation

Landuko diren edukiak Garapen Psikomotorra I irakasgaian landutakoen jarraipena dira. Alegia, garapen psikomotorraren orientabide didaktikoak hartuko dira kontuan. Ikerketa-ekintza sistemaren barruan ekintza hezigarriaren ebaluazioa proposatzen da. Halaber, haur heziketako geletan egiten diren psikomotrizitate-saioen bideo-grabazioak aprobetxatuz, taldeko edota banakako garapen psikomotorraren behaketa-parametroak aztertzen dira.
HELBURU HEZIGARRIAK
1.Haur Heziketako izango den irakaslea sentsibilizatu Garapen Psikomotorrak haur hezkuntzan duen garrantziaz eta beharraz.
2.Zentzu zinestesikoa garatzearen garrantzia sustatu gaitasun psikomotorren indartze aldera.
3.Izango den irakaslea metodo,estrategia eta baliabide didaktiko egokienetan trebatu.
4.Gorputzaren bidez berreskuratze sentsoriomotorra esperimentatu, haurraren adierazpena sentitu, bizi eta ulertu ahal izateko, baita haren ekintzak espazio, objektu eta pertsonengan ere.
5.Izango den irakaslea haur hezkuntzan mugimenduak gaitasun afektibo, kognitibo eta motorrak integratzeko elementu bezala duen garrantziaz sentsibilizatu.

GAITASUNAK eta APRENDIZAIEN EMAITZAK
E1. Gorputzaren bidez berreskuratze sentsomotorra eta zentzu zinestesikoa bizitu Haurraren adierazpen psikomotorra eta beraren ekintzak espazioan, objektuetan eta pertsonengan sentitu, bizi eta oroitu ahal izatea
E2. Praktika psikomotorraren saioko faseen eta dispositiboaren diseinuan gaitu
Haurraren heltze-ibilbidearekin bat datorren metodologia erabili ahal izatea
E3. Haur hezkuntzan mugimenduak gaitasun afektibo, kognitibo eta motorrak integratzeko elementu bezala duen garrantziaz sentsibilizatu
Betiko dualismoa gainditu eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuari osotasunetik ekin
E4. Haurraren jolasa beraren jarrera, balio eta arauen sortzaile bezala kontsideratu
Berau demokraziaren eta erantzukizunaren ikaskuntzarako hasiera izango da

Eduki teoriko-praktikoaktoggle-navigation

GAI ZERRENDA

1. GAIA: Hurbilketa esku-hartzearen modeloari Esku-hartzearen filosofia. Pedagogia zuzentzailea. Pedagogia ez zuzentzailea. Esku-hartzearen markoa.

2. GAIA: Garapen Psikomotorraren inguruko orientabide didaktikoak. Saioaren garapena. Sarrera-errituala. Adierazpen motorraren fasea. Ipuina/istorioa. Adierazpen plastiko eta grafikoaren fasea. Irteera-errituala.

3. GAIA: Hezitzailearen jarrera-sistema Entzuteko gaitasuna. Lagun sinbolikoa. Hezitzailea, lege eta ziurtasunaren sinboloa. Gorputz-jarrera. Espazioaren okupazioa. Espazioaren antolakuntza. Produkzioen bideratzea. Hizkuntza.

4. GAIA: Ekintza hezigarriaren ebaluazioa eta azterketa. Praktika Psikomotorraren ekintza-printzipioak: espaziozkoak, materialak, denborazkoak.

5. GAIA: Garapen psikomotorraren behaketa. Urrutiko behaketa. Behaketa elkarreragilea. Garapen Psikomotorraren parametroen azterketa: nor bere buruarekiko erlazioa. Espazioarekiko erlazioa. Denborarekiko erlazioa. Objektuekiko erlazioa. Bestearekiko erlazioa. Nagusiarekiko erlazioa.


Metodologiatoggle-navigation

Saio teoriko zein praktikoak burutuko dira. Ikasleen parte hartze aktiboa ezinbesteko izango da irakasgaiaren garapenean.

Ebaluazio-sistemaktoggle-navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 20
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 50
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 14
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 16

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

Donostiako HEZKUNTZA, FILOSOFIA eta ANTROPOLOGIA fakultatean bi ebaluazio mota kontsideratzen dira: etengabeko ebaluazioa eta ikasturte-bukaerako proba bakarra.

Etengabeko ebaluazioan parte hartu ahal izateko saioen %ko 80etara etorri beharra dago. Hala ere, ERASMUS eta antzeko programetan parte hartzen duten ikasleek, irakaslearekin hitz egin ondoren, adostu lezakete ebaluazio sistema honetan parte hartu ahal izatea.


Etengabeko ebaluazioan honakoak hartuko dira kontuan:
Diziplinarteko lana: 16%
Lan honen ebaluazioan beste irakasle batzuk ere parte hartuko dute.

Saio praktikoak: 50%
Atal honetan honako azpi atalak hartuko dira kontuan:
- Saio praktiko bat burutu (taldetan)
- Asistentzia eta parte hartzea saio praktikoetan
Bi azpi atal hauek ebaluatzeko unean parte hartzea eta saioen egokitasuna eta kalitatea baloratuko dira.


Lan teoriko-praktikoak: 14%
Lehen lauhilekoan lan teoriko-praktiko bat burutuko da kasu praktiko bat abiapuntutzat hartuta. bere balioa puntu bat (1) izango da.
Honetaz gain, taldetan buruturiko saio praktikoaren fitxa bilduma aurkeztu beharko da saioa burutu eta hiru astera. Jarduera honen balioa 0,4 puntu izango da.

Azterketa: 20%
Kasu praktiko bat abiapuntutzat hartuta, nagusiaren jarrera eta parte hartzearen arrazoiak argudiatu beharko dira, beti ere Bernard Aucouturier-en praktika psikomotorraren printzipioei kasu eginez.

OHARRA: Irakasgaia gainditzeko atal guztiak gainditzea ezinbestekoa da.

Ikasturte-bukaerako proba bakarra:
Asistentziaren %ko 80ra iristen ez den ikasleak ezingo du etengabeko ebaluazioa jarraituan parte hartu eta ondorioz ikasleari bukaerako proba bakarra egingo zaio (azterketa idatzia) irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiazta dezan. Proba horrek irakasgaiko notaren % 100 balio izango du (gestiorako arautegia 2014/2015, artikulu 43.c : http://www.ehu.es/eu/web/estudiosdegrado-gradukoikasketak/akademia-araudiak) “.
Honetaz guztiaz gain, edozein ikaslek du etengabeko ebaluazioari uko egiteko aukera baldin eta irakasgaiaren irakasleari asmo hori idatzi baten bidez jakinarazten badio azterketa izan baino 9 aste lehenago. (UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak 2016koabenduaren 15ean onartu zuen Graduko
Titulazio Ofizialetako IkasleenEbaluaziorako Arautegia, 2017ko
martxoaren 13ko EHAA, 50. zk, 8.3 artikulua).

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

Donostiako HEZKUNTZA, FILOSOFIA eta ANTROPOLOGIA fakultatean Ezohiko deialdian, GARATU BEHARREKO PROBA IDATZIA izango da ebaluatzeko-sistema bakarra.

Nahitaez erabili beharreko materialatoggle-navigation

Gorputz Adierazpenaren gela. Psikomotrizitate-gela.

Bibliografiatoggle-navigation

Oinarrizko bibliografia

AUCOUTURIER, B. (2011). Aucouturier Metodoa. Ekintza-fantasmak eta praktika psikomotorra. Bilbo. EHU Argitalpen Zerbitzua.

AUCOUTURIER, B. (2004) Introducción a la Práctica Psicomotriz Aucouturier en Aula De innovación educativa, nº 136, 79-83.

ARNAIZ SÁNCHEZ, P.; RABADÁN MARTÍNEZ, M.; VIVES PEÑALVER,Y. (2001). La psicomotricidad en la escuela. Málaga. Ediciones Aljibe.





Gehiago sakontzeko bibliografia

AUCOUTURIER, B.; DARRAULT, I. y EMPINET, J.L. (1985). La práctica psicomotriz. Reeducación y Terapia. Madrid. Científico-Médica.

AUCOUTURIER, B. y MENDEL, G. (2004). ¿Por qué los niños y las niñas se mueven tanto? Barcelona. Grao.

AUCOUTURIER, B. (2012). L’enfant terrible. ¿Qué hacer con el niño difícil en la escuela? Barcelona. Grao.

LE BOULCH, J. (1969). La educación por el movimiento en la edad escolar. Buenos Aires: Paidós.

LAPIERRE A. y AUCOUTURIER, B. (1977). Simbología del movimiento. Psicomotricidad y Educación. Barcelona, Editorial Científico Médica.


Aldizkariak

Psikomotrizitate koadernoak/Cuadernos de Psicomotricidad

Hik Hasi

Entre líneas.


Web helbideak

¿Sueñan los niños con salas de psicomotricidad? http://psicojavi.blogspot.com.es/

Hik Hasi http://www.hikhasi.com/

Luzaro psikomotrizitate eskola: http://www.uned.es/ca-bergara/PSICOMO/ESCUELA.htm

Escuela internacional de práctica psicomotriz: http://www.escvpsicomotricidad.com/

www.guiainfantil.com/servicios/psicomotricidad/index.htm


5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiatoggle-navigation

  • AMENABAR PERURENA, BEÑAT
  • GUTIERREZ CUENCA, LUIS PEDRO
  • OTAEGI GARMENDIA, OIHANE

Taldeaktoggle-navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
28-30

14:30-16:30

14:30-16:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • PSIKOMOTRIZITATE GELA - DONOSTIAKO IRAKASLEEN U.E.

31 Landa p.-4 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-5

16:00-17:30

14:00-15:30

7-9

16:00-17:30

14:00-15:30

12-15

16:00-17:30

14:00-15:30

16-18

10:30-12:30

28-30

10:30-12:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • PSIKOMOTRIZITATE GELA - DONOSTIAKO IRAKASLEEN U.E.

31 Landa p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-5

12:30-14:00

12:30-14:00

7-9

12:30-14:00

12:30-14:00

12-15

12:30-14:00

12:30-14:00

16-18

10:30-12:30

28-30

10:30-12:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • PSIKOMOTRIZITATE GELA - DONOSTIAKO IRAKASLEEN U.E.

31 Landa p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-5

14:30-16:00

14:30-16:00

7-9

14:30-16:00

14:30-16:00

12-15

14:30-16:00

14:30-16:00

16-18

10:30-12:30

28-30

10:30-12:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • PSIKOMOTRIZITATE GELA - DONOSTIAKO IRAKASLEEN U.E.

31 Landa p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-5

15:00-16:30

16:00-17:30

7-9

15:00-16:30

16:00-17:30

12-15

15:00-16:30

16:00-17:30

16-18

08:30-10:30

28-30

08:30-10:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • PSIKOMOTRIZITATE GELA - DONOSTIAKO IRAKASLEEN U.E.