Ahozko Adierazpenerako Baliabideen Tailerra26472

Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Titulazioa
Haur Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2019/20
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
26472

Irakaskuntzatoggle-navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1218
Gelako p.4872

Irakaskuntza-gidatoggle-navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteatoggle-navigation

Hizkuntza- jolasa- sormena trinomiora hurbiltze bat proposatzen da, Haur Hezkuntzako komunikazio, hizkuntza eta literatura gaitasunak bultzatzeko eta garatzeko.
Haur Hezkuntzako ikasleek lantzeko jarduera ludiko anitz proposatzen dira sormena eta ahozko adierazpena lantzeko, betiere Haur Hezkuntzako errealitateari begira.
Era berean, Haur hezkuntzarako ahozko jardunerako baliabideen bildumak burutuko dira, euskarazko ekoizpenei eta herri ondareari bereziki erreparatuz.
Ipuinek eta dramatizazioak ere bere lekua izango dute ahozkorako baliabide diren heinean.
Azkenik, Haur Hezkuntzako irakaslearen ahozko baliabideen inguruan ere sakonduko da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen Emaitzaktoggle-navigation

GAITASUNAK

• G001- DIZIPLINARTEKOTASUNA CURRICULUM-ARLOETAN
Haur Hezkuntzaren helburuak, curriculum-edukiak eta ebaluazio-irizpideak ezagutzea, horien berezitasun epistemologikoa eta horien didaktikaren berariazkotasuna ulertuz, baita diziplinen arteko harremana ere, neska-mutilen lana prestatzeko, antolatzeko eta ebaluatzeko.

• G011-LAN AUTONOMOA ETA TALDE LANA
Maila honetako irakasle guztiekin jarduerak elkarlanean planifikatzea. Irakaskuntza-lana eta jarduera profesionala berritzeko eta hobetzeko ikasgelan egiten diren praktiken inguruan taldean gogoeta egitea. Ikaskuntza autonomorako eta lankidetzazkorako ohiturak eta trebetasunak eskuratzea eta ikasleen artean hori sustatzea

• G015- KOMUNIKAZIO-KONPETENTZIAK
Komunikazio-konpetentziak aberasteko helburua duten estrategia didaktikoak diseinatzea (ahozkoak, idatzizkoak, ikusmenezkoak, gorputzezkoak, afektiboak eta musikalak) garapen integral baten testuinguruan

IKASKUNTZA EMAITZAK

• HHko hizkuntza adierazpenaren helburuak, curriculum-edukiak, baliabideak eta ebaluazio-irizpideak ezagutzea.
• HHko haurraren osotasunaz jabetzea
• Lan autonomoa antolatzeko eta burutzeko gai izatea
• Elkarlana ezagutu eta era horretan jarduerak planifikatzea.
• Curriculum-proposamenak, hezkuntza-proiektuak eta programazio-unitateak diseinatu eta garatzea
• Komunikazio estrategia egokiak izatea
• Irakasle jardunerako komunikazio-konpetentzia egokiak izatea (C1 maila)
• Komunikazio-konpetentziak aberasteko helburua duten estrategia didaktikoak ezagutzea eta diseinatzea garapen integral baten testuinguruan

EBALUAZIO ADIERAZLEAK
• HHko helburuak kontuan hartuta antolatzen ditu adin desberdinetarako jarduerak
• HHn adierazpenaren garrantziaz jabetzen da
• Jarduerak egituratzean arlo desberdinak lotzen ditu
• Haurrak dituen adierazteko modu desberdinak ulertu, errespetatu eta onartzen ditu
• Ikaskuntza autonomorako trebetasunak erakusten ditu
• Lankidetzazko ikaskuntzarako ohiturak eta trebetasunak erakusten ditu
• Elkarlanean jarduerak planifikatzeko gaitasuna azaltzen du.
• Curriculum-proposametatik ahozkotasuna lantzeko proiektuak eta programazio-unitateak diseinatzeko gaitasuna azaltzen du
• Ahoz eta idatziz komunikazio baliabide egokiak ditu(C1 maila euskaraz)
• Ahozko adierazpena lantzeko estrategia egokiak erabiltzen ditu
• Hizkuntza adierazpena lantzeko estrategiak eta baliabideak ezagutzen ditu
• ahozko adierazpena aberasten dituen estrategiak sortu eta diseinatzeko gai da.

Eduki teoriko-praktikoaktoggle-navigation

1. GAIA. Sormena eta hezkuntza.
1.1. Sormenaren ezaugarriak
1.2. Sormenerako oztopoak
1.3. Sormenaren garrantzia hezkuntzan
2. GAIA. Hizkuntza eta jolasa
2.1. Hizkuntza jolasak
2.2. Jolasak eta hizkuntza
2.3. Hizkuntzaren alde ludikoa abestiak, aho-korapiloak, erretolikak, asmakizunak eta haur-
jolasei lotutako poesia.
3. Ahozko ondarea
3.1. Ondarearen lekua hezkuntzan
3.2. Ereduak ezagutzen eta sortzen: aho korapiloak, hitz jokoak, asmakizunak, kantak, zotz
poemak, erretolikak, esaerak …
4. GAIA. Ipuina Haur Hezkuntzan
4.1. Ipuin kontaketa: aholkuak
4.2. Ipuinekin lanean
4.2.1. ipuinak baliabide didaktiko
5. GAIA. Dramatizazioa eta jolas sinbolikoa.
5.1. Dramatizazioaren eta joko sinbolikoaren garrantzia Haur hezkuntzan
5.2. Dramatizazioa hezkuntzarako baliabide
6. Haur Hezkuntzako irakaslearen hizkuntza baliabideak
6.1 Gelako jardueretan
6.2. Haurrekin elkarrekintzan
6.3. Ikastetxeko bestelako testuinguruetan: bilerak, aurkezpenak

Metodologiatoggle-navigation

Klase Magistralak eta gelako praktikak tartekatuko badira ere, ikasgaiaren izaera, nagusiki, tailerrarena izango da eta, beraz, praktikan oinarrituko da. Praktika hau bakarka edo talde txikitan burutuko da eta, era berean, gelaz kanpoko bilduma lan batzuekin osatuko da.
Klase magistraleetan oinarriak landuko dira eta alde praktikoari abiapuntua emango zaio.
Klase praktikoetan praktika bidezko lana eta hausnarketa egingo da, norberaren eta Haur Hezkuntzaren adierazpen gaitasunen eta sormenaren inguruan.

Ebaluazio-sistemaktoggle-navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
    • Banakako lanak (%): 15
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 40
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10
    • Portfolio (%): 25

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

Ebaluazioan honako irizpide hauek izango dira kontuan eta guztiak gainditu behar dira azken nota jaso ahal izateko:
%80A BAINO GEHIAGOKO BERTARATZEA DUEN IKASLEA
 Ebaluazio sistema: etengabeko ebaluazioa
AZKEN KALIFIKAZIORAKO BALDINTZAK
 Bertaratze kopurua %80 a izatea gutxienez
 klaseko dinamikan duen parte hartzea
 Egin beharreko bakarkako lanak (ariketen porfolioa, gaiaren bilduma eta aurkezpena, eta gelako ariketak) eta taldekoak (herri ondarearen edo testu mota baten bilduma eta aurkezpena, eta gelako zenbait ariketa) eginak izatea eta emaitzetan gutxieneko ebaluazioa lortzea ( gainditua izatea). Egin beharreko lan ebaluagarri hauek ikasturte hasieran zehaztuko dira eta liburukian eta egelan jasoko dira.
 Euskara maila egokia izatea ( C1), bai ahoz eta bai idatziz ezinbesteko baldintza izango ikasgaia gainditzeko.

GUTXIENEKO BERTARATZE KOPURUA BETETZEN EZ DUEN IKASLEA ( %80a baino gutxiagoko bertaratzea)
 Gelako dinamikan egin beharreko ariketa eta lan guztiak eginak izatea ( irakaslearekin adostutako baldintza gehigarriekin) eta emaitzetan gutxieneko ebaluazioa lortzea ( gainditua izatea) eta bidalitako lan osagarriak ere eginak eta gaindituak izatea: %70
 Azken azterketa: %30a
 Euskara maila egokia izatea ( C1), bai ahoz eta bai idatziz ezinbesteko baldintza izango ikasgaia gainditzeko.
GARRANTZITSUA:
Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean.
Etengabeko ebaluazioaren kasuan, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.
Gelako dinamika jarraitzea oinarrizkoa izango da etengabeko ebaluazioaren bidez ikasgaia gainditu ahal izateko.
Gelako lanak eta gelaz kanpokoak burutuko dira, bakarka eta taldean, eta lan hauen bidez eta gelan erakutsitako jarrera eta adierazpen gaitasunen bidez burutuko da ebaluazioa. Hauen zehaztapenak ikasgaiaren liburukian jasoko dira.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

EZOHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK (EUSKARAZ)
Ezohiko ebaluazioan ere ohiko ebaluazioko irizpideak izango dira kontuan eta guztiak gainditu behar dira azken nota jaso ahal izateko:
GARRANTZITSUA:
1.- Irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdiko azken ebaluazioko proba osatzen duten azterketa eta jardueretara aurkezteko.
2.- Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da.
3.- Ezohiko deialdiko azken ebaluazioko probak definituta dauden ikaskuntzaren emaitzak ebaluatzeko eta neurtzeko behar beste azterketa eta ebaluazio jarduera izango ditu, emaitzok ohiko deialdiaren pareko baldintzetan ebaluatu ahal izateko. Ikasleek ikasturtean zehar eskuratutako emaitza positiboak gorde ahal izango dira. Aldiz, ikasturtean zehar egindako etengabeko ebaluazioaren emaitzak negatiboak badira, emaitzok ezin izango dira ezohiko deialdirako mantendu eta deialdi horretan ikasleek kalifikazioaren %100 eskuratu ahal izango dute.

Gelako dinamika jarraitzea oinarrizkoa izango da etengabeko ebaluazioaren bidez ikasgaia gainditu ahal izateko.
Gelako lanak eta gelaz kanpokoak burutuko dira, bakarka eta taldean, eta lan hauen bidez eta gelan erakutsitako jarrera eta adierazpen gaitasunen bidez burutuko da ebaluazioa. Hauen zehaztapenak ikasgaiaren liburukian jasoko dira.

Nahitaez erabili beharreko materialatoggle-navigation

- Ikasgaiaren liburukia
- egela eta bertan ikusgai izango diren materialak

Bibliografiatoggle-navigation

Oinarrizko bibliografia

- Bigas, M. eta Correig, M. (2001). Didáctica de la lengua en la educación infantil. Madril: Editorial Síntesis.
- Bryant, S. C. (1986). El arte de contar cuentos . Bartzelona: Hogar del Libro.
- Calleja, S. eta Irusta, A. (1999). Ipuinen tailerra. Bilbo: Labayru.
- Cervera, J. (1983). Cómo practicar la dramatización con niños de 4 a 14 años. Madril: Cincel.
- Lertxundi, A. (2002): Aizak eta aizan elkarrekin dantzan. Donostia: Elkarlanean.
- Marin, R. eta De la Torre, S. (1991). Manual de la creatividad. Bartzelona : Vicens Vives.
- Paya, X.(2013). Ahozko Euskal Literaturaren Antologia.Donostia: Etxepare Euskal Institutua.
- Rodari, G. (1979). La gramática de la fantasía. Bartzelona: Reforma de la Escuela.



Gehiago sakontzeko bibliografia

- Arranz, I. (2006). Hitza azti. Donostia: Alberdania.
- Badia, D. Y Vilá, M. (1992). Juegos de expresión oral y escrita. Barcelona: Grao.
- Baqués, M. (2004). 600 juegos para Educación Infantil. Bartzelona: CEAC.
- De la Torre, S. (1995). Creatividad aplicada. Madril: Escuela Española.
- Etxaniz, X. (1986). Haur folklorearen bilduma. Iruñea: Pamiela.
- Garaigordobil, M. (2005). 4-12 urte bitarteko haurren garapenerako kooperazio eta sormen jolasak. Bilbao: Ibaizabal.
- Igerabide, J. K. (2003a). Mattin Parrat. Bilbo: Susaeta.
- Igerabide, J. K. (2003b). Poesia lantzeko gida. Donostia: Idazleen Elkartea.
- Irusta, A. (2001). Autu-mautuan. Bilbo: Gero.
- Lertxundi, A. (1982). Haur literaturaz. Donostia: Erein.
- Olaizola, J.M. (2000). Axa mixa zilarra. Donostia: Elkarlanean.
- Queneau, R. (2005). Estilo- ariketak. Iruñea: Igela.
- Rico Vercher, M. (2006). Cómo estimular el lenguaje en el niño. Volumen I (de cero a tres años). Malaga: Ediciones Aljibe.
- Rico Vercher, M. (Koord.). (2008). Cómo mejorar el lenguaje en el niño. Volumen II (de tres a seis años). Malaga: Ediciones Aljibe.
- Sarramona, J. (koor.). (1989). Como estimular la expresión oral en clase. Barcelona: CEAC.
- Spencer, Z.A. ( 1998). 150 juegos y actividades preescolares. Bartzelona: CEAC.
- Taylor, E.K. (2000). Using folktales. Cambridge, United Kingdom: Cambridge University Press.
- Vizcarra, M.T. (2008). Gorputz adierazpena Lehen Hezkuntzan. Leioa: Euskara eta eleaniztasuneko errektoreordetzaren sare argitalpena.

Aldizkariak

Behinola
CLIJ
Tantak
Textos de Didáctica de la Lengua y la Literatura.
Irriak
HikHasi

Web helbideak

http://www.etxegiroan.com/
www.aisia.net
www.galtzagorri.org
www.hikhasi.com
https://ehkantuz.blogspot.com/
https://sites.google.com/a/educacion.navarra.es/euskara-e-baliabideak/ikasmateriala-sarean/irakurria/literatura/ahozkoa
www.uclm.es/cepli/
www.sedll.org
www.ahotsak.eus


5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiatoggle-navigation

  • AREIZAGA ORUBE, MIREN ELIXABETE
  • ORMAZURI ALKIZA, GORKA
  • RUIZ HUICI, KIKO

Taldeaktoggle-navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-8

09:00-10:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 2.02 - .

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

10:30-12:30

1-9

11:00-13:00

21-27

11:00-13:00

08:30-10:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.4 GELA - DONOSTIAKO IRAKASLEEN U.E.
  • 3.5 GELA - DONOSTIAKO IRAKASLEEN U.E.
  • Aula 2.09 - .

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

12:30-14:30

1-6

12:00-14:00

7-9

10:30-12:30

21-27

13:00-15:00

12:00-14:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1.3 GELA - DONOSTIAKO IRAKASLEEN U.E.
  • 2.7 GELA - DONOSTIAKO IRAKASLEEN U.E.
  • 3.3 GELA - DONOSTIAKO IRAKASLEEN U.E.