Ingelesaren Didaktika II26483

Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Titulazioa
Haur Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2019/20
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Ingelesa
Kodea
26483

Irakaskuntzatoggle-navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1218
Gelako p.4872

Irakaskuntza-gidatoggle-navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteatoggle-navigation

Ingelesaren Didaktika II irakasgaia, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza graduetako Atzerriko Hizkuntza Minor edo aipamen bateratuaren bost irakasgaietako bat da.
Irakasgaiak Minorreko beste lauekin batera multzo osagarri eta bateragarria osatuko du, baita urtean zehar burutuko diren hainbat egitasmoetarako egitarau bateratua izan.
Irakasgai honek ingelesaren irakaskuntzak Euskal Autonomi Elkargoaren Hezkuntza sisteman duen kokapenari eskainiko dio arreta bereziki, hizkuntzen irakaskuntzaren bilakaera historikoa ezagutuz, L3ren irakaskuntza ikuspegi eleaniztun bateratu batetik landuz eta gaur egungo curriculum ofizialaren markoan sakonduz. Hartara, hizkuntzaren didaktikaren inguruan (atzerriko hizkuntzarena zein euskara/gaztelaniarena) graduan zehar ikasitakoak abiapuntutzat hartuko dira.
Irakasgaiaren irakaskuntza (bai eta beste lau irakasgaiena ere) ingelesez izango da eta ikasleek ahozko eta idatzizko komunikazio konpetentzia ahalik eta sendoena garatu dezaten kalitatezko komunikazioa bermatuko duten irakas-estrategiak baliatuko dira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen Emaitzaktoggle-navigation

• Atzerriko hizkuntzaren irakaskuntzak Euskal Herrian duen egoerari buruzko informatutako iritzia garatzea eta hori formalki eta errespetuz argudiatzea ahozko eztabaidatan zein idazlanetan.

• Taldean atzerriko hizkuntzaren irakaskuntza saioak eta sekuentzia didaktiko egokiak sortzea eta gelan praktikara eraginkortasunez aurrera eramatea, landutako oinarri metodologikoei eta curriculum eskakizunei erantzunez, kooperazioan arituz eta sormena eta ekimena erakutsiz.

• Norberaren eta besteen irakaskuntza saioak era kritikoan eta dialogikoan aztertzea landutako printzipio teorikoen eta curriculum eskakizunen argira. Horrekin batera, eratorritako hobekuntza proposamenak ahoz zein idatziz egitea eta norberaren irakasle profilerako ondorio idatziak ateratzea.

Eduki teoriko-praktikoaktoggle-navigation

Ikasgaian landuko diren gaiak honakoak dira:
• Euskal hezkuntza eleaniztunaren eredua: bilakaera historikoa eta gaur egungo egoera.
• Hizkuntzaren trataera euskal curriculum ofizialean: hizkuntzaren trataera integrala eta
integratua.
• H1en erabilera ingeleseko gelan; “translanguaging” pedagogikoa.
• Idatzizko komunikazioaren trataera.
• Unitate didaktikoen diseinua gaur egungo curriculumaren arabera: oinarri metodologikoak,
sekuentziaren egituraketa eta helburuen, edukien eta ebaluazio irizpideen zehaztapena.
• Testuliburuen azterketa kritikoa eta egokitzapena.
• Saio didaktikoen diseinua, praktikan jartzea eta norberaren eta ikaskideen jardunaren
azterketa kritikoa.


Metodologiatoggle-navigation

Ikasgai honetan metodologia aktiboak lehenetsiko dira. Ikasleek, haien esperientzietatik eta aurrezagutzetatik abiatuta,artikulu akademikoak, bestelako informazio iturriak eta irakaslearen azalpenak baliatuko dituzte ataza askotarikoak elkarrekintzan zein bakarka aurrera eramateko, ezagutza berriak eraikitzeko asmoz. Besteak beste honako jarduera motak egingo dira:
• Artikulu akademiko eta dokumentu pedagogikoen gaineko bakarkako eta talde txikiko lana, irakaslearen azalpenek osatuta.
• Taldeko elkarrizketak, eztabaidak eta debateak.
• Gelako egoera errealen eta baliabide didaktikoen azterketa kritikoa.
• Jarduera didaktikoen simulazioak eta haien gaineko hausnarketa.
• Bakarkako irakurketa lanak eta idazlanak
- MDP (Multi Subject Didactic Project) izeneko disziplinarteko proiektua:
.- Saioen diseinua,ikaskideen aurrean simulatzea eta ondoren haurrekin aurrera eramatea ,
saioen behaketa eta hausnarketa kritikoa.
.- Sekuentzia didaktiko baten diseinua.

Ebaluazio-sistemaktoggle-navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 15
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
    • Banakako lanak (%): 15
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 30
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 20
    • Gelako partehartze aktiboa eta kolaboratzailea (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

KLASERA DATOZEN IKASLEAK
Klasera erregulartasunez (gutxienez %85) datozen ikasleak ebaluazio mistoaren bidez kalifikatuko dira.
Kalifikazio tresnetako atal guztietan gutxieneko gaitasun maila eman beharko da irakasgaia gaindintzeko.
Jarduera guztietan azaldutako ingeles-maila ere ebaluaziorako ebidentzia izango da.

KLASERA EZ DATOZEN IKASLEAK
Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, 18 asteko epea izango du urteko irakasgaien kasuan, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita.

Eskolara ez datozen ikasleak honakoen bidez ebaluatuko dira:
1.- banakako lan derrigorrezkoak. Egelara igoko dira aldizka, eta guztiak egin beharko dira dagozkien epeen barruan.
2.- lanen ahozko aurkezpena.
3.- azken azterketa ikasturtean ikasitakoaz.

Ohiko deialdiari uko uko egin nahi dioten ikasleek idatziz jakinarazi behar diote irakasleari azterketen epe ofiziala hasi baino hamar egun lehenago gutxienez.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

Ezohiko deialdia gainditzeko, ikasleek ohiko deialdian egin/gainditu gabeko lanak aurkeztu beharko dituzte.

Ohiko deialdiari uko egin dioten ikasleak honakoen bidez ebaluatuko dira:
1.- banakako lan derrigorrezkoak.
2.- lanen ahozko aurkezpena.
3. idatziko azterketa.

Ez ohiko deialdiari uko uko egin nahi dioten ikasleek idatziz jakinarazi behar diote irakasleari azterketen epe ofiziala hasi baino hamar egun lehenago gutxienez.

Nahitaez erabili beharreko materialatoggle-navigation

Irakasleak e-gelaren bidez eskainitako oinarrizko dokumentazioa.
Liburutegiko eta Internet bidezko informazio iturriak.

Bibliografiatoggle-navigation

Oinarrizko bibliografia

Eusko Jaurlaritza (2016): Heziberri 2020: Hezkuntza eredu pedagogikoaren markoa.

Haur Hezkuntzako curriculum Dekretua
237/2015 Dekretua, abenduaren 22koa, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezertzekoa (EHAA, 2016-01-15)

Oinarrizko Hezkuntzarako curriculum Dekretua
236/2015 Dekretua, abenduaren 22koa, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena (EHAA, 2016-01-15)

Cummins, J. (2000). Immersion education for the millennium: What we have learned from 30 years of research on second language immersion. Researchgate.net.

Elorza (2000): Iniciación al aprendizaje de la lectoescritura en contextos plurilingües. Congreso Mundial de Lecto-escritura.Valencia (Conference procedings).

Picardo, E. (2004): From communication to action-oriented. A research pathway. Curriculum Services Canada, Ontario. Chapter 5.

Gibbons, P. (2002) Scaffolding Language, Scaffolding Learning : Teaching Second Language Learners in the Mainstream Classroom. London: Heinemann.

Sitografia
HEZIBERRI 2020 http://heziberri.berritzegunenagusia.eus/heziberri_eus/
Itziar Elorza (2016): Hizkuntzaren trataera integrala gure ikastetxeetan. Hitzaldia. Getxolingue 2016. https://www.youtube.com/watch?v=7-G78ofryCY




Gehiago sakontzeko bibliografia

Ball, Philip; Kelly, Keith; Clegg, John (2015): Putting CLIL into practice. Oxford University Press
Ellis, G., Brewster, J. (2014): Tell it Again!The Storytelling Handbook for Primary English Language Teachers. British Council. Available on-line: www.teachingenglish.org.uk Ellis, G. Brewster,
Horwitz, E. (2007): Becoming a Language Teacher: A Practical Guide to Second Language Learning and Teaching. Allyn & Bacon.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiatoggle-navigation

  • AROCENA EGAÑA, MIREN ELIZABET
  • IRIONDO ARANA, MIREN ITZIAR
  • URIZAR ENBEITA, RUBEN

Taldeaktoggle-navigation

61 Teoriakoa (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-26

08:30-10:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.5 GELA - DONOSTIAKO IRAKASLEEN U.E.

61 Gelako p.-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-5

11:30-13:00

10:00-11:30

08:30-10:00

6-8

11:30-13:00

10:00-11:30

08:30-10:00

9-9

11:30-13:00

10:00-11:30

08:30-10:00

21-26

11:30-13:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.5 GELA - DONOSTIAKO IRAKASLEEN U.E.