Menua Webgunearen menua ireki/itxi

XSLaren edukia

Haur eta Gazte Literatura26484

Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Titulazioa
Haur Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2019/20
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
26484

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1218
Gelako p.4872

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai honen xede nagusia da ikasleek sakondu dezatela haur eta azte literaturaren ezagutzan, haren alderdi askotarikoetan. Era berean, HGLko obren irakurketan oinarrituz, ikasleen gaitasun literarioa lantzea du ikasgaiak helburu. Ezinbestekotzat jotzen da etorkizuneko maisu-maistrek beren gaitasun literarioa lantzea, beren jardun profesionalean ere estrategia egokiak landu ditzaten haurren gaitasun literarioaren garapenean eragiteko. Horregatik, literatur gaitasun egokia eskuratzeari garrantzia ematen zaio, eskolako ohiko erabilera eta praktiketatik harantzago. Ikasleek literatura izpiritu sortzaile eta kritikoz gozatzeko ohitura eta trebetasunak eskuratzea du helburu irakasgaiak.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

1. Formakuntza literarioa eskuratzea eta haur literatura ezagutzea
2. Irakurketa sustatzea eta idaztera animatzea
3. Hizkuntza ofizialetan zuzen eta egoki hitz egin, irakurri eta idaztea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Haur literatura eta heziketa literarioa

a) HGLren definizio gatazkatsua
b) Gaitasun literarioa eta heziketa literarioa
c) Eskola-kanona eta liburuak hautatzeko irizpideak

2. Haur eta gazte literaturaren historia eta tradizioa

a) HGLko klasikoak: definizioa, funtzioak eta egokitzapenak
b) Mendebaldeko HGLren historia
c) Euskal HGLren historia

3. Egungo HGLa (I): euskal haur literatura garaikidea

a) Euskal HGL literatur sistema XXI. mende hasieran
b) Egile eta obra garaikide kanonikoak
c) Pertsonaia literarioak eta euskal HGL bildumak
d) Euskal HGlri buruzko dokumentazio-baliabideak

4. Egungo HGLa (II): komunikazio literarioa eta beste adierazpen-kode batzuk

a) HGL eta IKTak: irakurketa-moduak.
b) HGL eta transmedialitatea: serie literarioak
c) HGL eta kode ikonografikoak: komikia
d) HGL eta kode ikonografikoak: hitzik gabeko albumak
e) Genero dramatikoa eta haur antzerkia

MetodologiaToggle Navigation

Ikasgai honetan hainbat metodologia konbinatzen dira: 7

-Megodologia aktiboak: arazoetan eta proiektuetan oinarritutako ikaskuntza, flipped classroom, etab.
-Ikaskuntza dialogikoa: tertulia literarioak.
-Taldeko lanak egin eta aurkeztea
-Eskola magistralak.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Banakako lanak (%): 40
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 50
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1. Gutxienez eskolen % 80ra etortzen diren ikasleek ebaluazio jarraitua egin ahal izango dute, eta honela osatuko da beraien kalifikazioa:

-Erreseinak eta bakarkako gogoetak (%40)
-Taldeko lanak (% 50)
-Taldeko lanen aurkezpenak (% 10)

Etengabeko ebaluazioari uko egin nahi dion ikasleak irakasleari idazki baten bidez jakinaraziko dio, eskolak hasi eta 18 asteko epean.

2. Gutxieneko asistentzia (% 80) betetzen ez duten ikasleek edo etengabeko ebaluazioari uko egiten diotenek nota azken froga baten bidez lortuko dute. Horrez gain, ikasgaiaren zenbait gaitasun lortzeko, idatzizko bakarkako lanak egin beharko dituzte azterketa-egunerako, irakaslearekin adostuta. Froga idatzia eta lan idatziak nahitaezkoak dira ikasgaia gainditu ahal izateko. Honela osatuko da kalifikazioa, ebaluazio-mota honetan:

-Azterketa idatzia (% 40)
-Bakarkako lanak (% 60)

Oharra: edozein dela ere ebaluazio-mota, ahoz zein idatziz hizkuntza-gaitasun egokia erakutsi beharko da ikasgaia gainditzeko.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian ohiko deialdiko irizpide berak erabiliko dira. Ohiko deialdian aurkeztutako eta gainditutako lanak ez dira errepikatu beharko ezohiko deialdian.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleak ikasgelan banatutako materialak eta zehaztutako artikulu eta liburuak, besteak beste, Moodle-era igotako eta kopiategian salgai jarritako materiala.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

-Amo Sánchez-Fortún, José Manuel de (2002). Literatura infantil: teoría y práctica. Granada: Grupo Editorial Universitario.
-Colomer, Teresa (2009). Introducción a la literatura infantil y juvenil actual. Madril: Síntesis.
-Etxaniz Erle, Xabier (1997). Euskal haur eta gazte literaturaren historia. Iruñea: Pamiela.
-Etxaniz Erle, Xabier eta Jose Manuel Lopez Gaseni (2011). XXI. Mende hasierako haur eta gazte literatura. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Amigos del Libro Infantil y Juvenil.
-Garralon, Ana (2001). Historia portátil de la literatura infantil. Madril: Anaya.

Gehiago sakontzeko bibliografia

-Agiriano, Asun, Jone Arroitajauregi eta Mikel Ayerbe, Mikel (2014). 10 Books from Basque Literature for Children and Young People. 10 Libros de literatura vasca infantil y juvenil. Donostia: Galtzagorri Elkartea eta Etxepare Euskal Institutua.
-Borda Crespo, María Isabel (2002). Literatura infantil y juvenil: teoría y didáctica. Granada: Grupo Editorial Universitario
-Cerrillo, Pedro (2007). Literatura Infantil y Juvenil y educación literaria. Madril: Octaedro.
-Chambers, Aidan (2007). Dime : los niños, la lectura y la conversación. Mexiko: Fondo de Cultura Económica.
-Colomer, Teresa (2005). Andar entre libros. Espacios para la lectura. Mexiko: Fondo de Cultura Económica.
-Colomer, Teresa (2002). Siete llaves para valorar las historias infantiles. Madril: Fundación GSR.
-Colomer, Teresa, Mireia Manresa, Lucas Ramada Prieto eta Lara Reyes López (2018). Narrativas literarias en educación infantil y primaria. Madril: Síntesis.
-Durán, Teresa (2009). Albumes y otras lecturas. Madril: Octaedro.
-Etxaniz Erle, Xabier (2005). 90eko hamarkadako haur eta gazte literatura. Iruñea: Pamiela.
-Etxaniz Erle, Xabier (2007). Literatura eta ideologia. Donostia: Utriusque Vasconiae.
-Kortazar, Jon (zuz.) eta Iratxe Retolaza (arg.) (2017). Egungo euskal komikiaren historia. Bilbo: UPV/EHU.
-Kortazar, Jon (zuz.), Xabier Etxaniz Erle (arg), Jose Manuel Lopez Gaseni (arg) (2011). Egungo euskal haur eta gazte literaturaren historia. Bilbao: UPV/EHU.
-Landa, Mariasun (2018). Txikiaren handitasuna literaturan. Donostia: Erein.
-Lluch, Gemma (2003). Análisis de narrativas infantiles y juveniles. Cuenca: Ediciones de la Universidad de Castilla La Mancha.
-Lluch, Gemma, Janeth Chaparro, María Cristina Rincón, Andrea Victorino (2009). Cómo reconocer los buenos libro

Aldizkariak

Behinola
CLIJ
Tantak
Lazarillo
Peonza
Educación y Biblioteca

Web helbideak

www.armiarma.com [Euskal literaturaren ataria]
www.basqueliterature.com [Euskal literaturaren ataria]
www.bularretikmintzora.org
http://www.eitb.com/bideoak/telebista/ipupomamua/
www.galtzagorri.org [Galtzagorri elkartea]
www.ikas.org
www.mondragon.edu.
www.uberan.org [Euskal literaturaren ataria]
www.irakurzale.blogspot.com.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • AREIZAGA ORUBE, MIREN ELIXABETE
  • ORMAZURI ALKIZA, GORKA
  • RUIZ HUICI, KIKO

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

calendar
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

08:30-10:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 5.2 GELA - DONOSTIAKO IRAKASLEEN U.E.

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

calendar
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-5

08:30-10:30

10:30-12:30

7-8

08:30-10:30

21-27

11:30-14:30

28-28

10:30-13:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.5 GELA - DONOSTIAKO IRAKASLEEN U.E.
  • 5.2 GELA - DONOSTIAKO IRAKASLEEN U.E.