Ahozko Euskal Literatura26486

Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Titulazioa
Haur Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2019/20
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
26486

Irakaskuntzatoggle-navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1218
Gelako p.4872

Irakaskuntza-gidatoggle-navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteatoggle-navigation

Irakasgai honetan herri-literatura zertan den eta haren esparruak zein diren adierazten da, herri-literatura osatzen duten generoak zein diren aditzera ematen da, eta herri-literaturako euskal testuak lantzen dira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen Emaitzaktoggle-navigation

G015 - KOMUNIKAZIO-KONPETENTZIAK
Komunikazio-konpetentziak aberasteko helburua duten estrategia didaktikoak diseinatzea (ahozkoak, idatzizkoak, ikusmenezkoak, gorputzezkoak, afektiboak eta musikalak) garapen integral baten testuinguruan.
G010 - PRAKTIKARI BURUZKO HAUSNARKETA
Irakaskuntza-lana berritzeko eta hobetzeko ikasgelan egiten diren praktiken inguruan gogoeta egitea. Ikaskuntza autonomorako eta lankidetzazkorako ohiturak eta trebetasunak eskuratzea eta ikasleen artean hori sustatzea.
G011 - DOKUMENTAZIOA ETA INFORMAZIOA AUKERATZEA (IKT)
Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ezagutzea eta ikasgeletan aplikatzea. Ikaskuntzari, heziketa herritarrari eta kultura-aberastasunari lagunduko dion ikus-entzunezko informazioa bereiziz hautatzea.

Eduki teoriko-praktikoaktoggle-navigation

1. GAIA.- HERRI-LITERATURA: KONTZEPTUA.
2. GAIA.- HERRI-LITERATURA: GENEROAK.
3. GAIA.- HERRI-LITERATURA: TESTUAK.

Metodologiatoggle-navigation

Honako baliabide metodologiko hauek erabiliko dira:
-Banakako lana eta talde-lana
-Eskola magistrala
-Arazoetan eta proiektuetan oinarritutako ikaskuntza
-Testuen irakurketa. Testuei buruzko hausnarketa. Testu ekoizpena.
-Elkarrizketak eta eztabaidak talde handi eta txikietan
-Lanen ahozko eta idatzizko aurkezpena

Ebaluazio-sistemaktoggle-navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Kalifikazio tresna horiek guztiak. "Ohiko deialdia" puntuan zehazten dira kalifikazio-ehunekoak (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

1. ETENGABEKO EBALUAZIOA
•Kalifikazio-tresnak eta ehunekoak:
Prestakuntza aldian zehar (% 60):
-Lan praktikoak: taldekakoak zein bakarkakoak; gelan zein gelaz kanpo egitekoak.
-Lanen, artikulu teorikoen, irakurketen... aurkezpena
-Ahozko jardunak: defentsak, kontakizunak…
-Parte hartzea...
Azterketa deialdiko data ofizialean, proba osagarria (% 40):
-Test motako proba
-Testu-iruzkina
•Ikasleek eskubidea dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasleari otsailaren 28a baino lehen.

2. AZKEN EBALUAZIOA (Etengabeko ebaluazioari uko egin dioten ikasleentzat)
•Azken proba baten bidez lortuko da nota. Proba horretan, prestakuntza aldian landutako guztia sartuko da. Probako atal batzuk idatziz garatzekoak izango dira; beste batzuk, berriz, ahoz.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

Ikasgaia ebaluatzeko sistema bakarra azken proba da. Ohiko deialdiko azken ebaluazioko irizpide berak erabiliko dira.
Ikasleek ikasturtean zehar eskuratutako emaitza positiboak gordeko dira.

Nahitaez erabili beharreko materialatoggle-navigation

Irakasleak ikasgelan banatutako materialak eta gomendatutako artikulu, liburu eta gainerako erreferentziak.
Ikastegiko kopia-dendan salgai jarritako materiala

Bibliografiatoggle-navigation

Oinarrizko bibliografia

Amuriza, Xabier (1997). Hiztegi errimatua. Hitzaren kirol nazionala. [Edizio berritua, 2. argit.]. Donostia/Gizaburuaga: Euskal Herriko Bertsolari Elkartea / Hika-Mika. [Lehen edizioa: 1981, Bilbo, AEK].
Azkue, Resurrección Mª (1989). Euskalerriaren Yakintza. Literatura popular del País Vasco. [4 liburuki]. Madril: Espasa Calpe.
Bertsozale Elkarteko Iker taldea (2009). Bertso-estrofak izendatzeko irizpideak. Oiartzun: Lanku.
Biguri, Koldo; Lakarra, Joseba; Urgell, Blanca (1983). Euskal Baladak. Antologia eta azterketa. [2 liburuki]. Donostia: Hordago.
Casenave-Harigile, Junes (2011). Xiberoko antzertia edo pastorala. Bilbo: Euskaltzaindia.
Cerquand, Jean-François (2017). Ipar Euskal Herriko legenda eta ipuinak. Anuntxi Aranaren transkripzioa. Hazparne: Gatuzain.
Egaña, Andoni; Garzia, Joserra; Sarasua, Jon (2001). Bat-bateko bertsolaritza: gakoak eta azterbideak. Donostia: Bertsozale Elkartea.
Etxebarria, Igone; Kalzakorta, Jabier (2009). Herri literatura. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.
Etxebarria, Juan Manuel (1995). Gorbeia inguruko etno-ipuin eta esaundak. Hitzaurrea: Jabier Kalzakorta. Bilbo: Labayru Ikastegia, BBK.
Etxebarria, Juan Manuel (2016). Gorbeia inguruko etno-ipuin eta esaundak - II . Hitzaurrea: Jabier Kalzakorta. Bilbo: Deustuko Unibertsitatea.
Etxeberria, Gillermo (1986). Ahozko poesia. Donostia: Erein.
Foley, John Miles (2004). Ahozko tradizio konparatiboak, in Diaz Pimienta, Alexis et al.. Inprobisazioa munduan. Kulturarteko Topaketak 2003. Hitzaurrea: Joxerra Garzia. Andoain: Bertsolari liburuak.
Garate, Gotzon (1995). 30.466 atsotitzak = refranes = proverbes = proverbia. Bilbo: BBK Fundazioa.
Irigoien, Mattin (1999). Tobera berriaz,... edo hobeki erran: gaurko toberaz. Euskera 44(1), 283-291
Lekuona, Juan Mari (1982). Ahozko euskal literatura. Donostia: Erein.
Lekuona, Juan Mari (1998). Ikaskuntzak Euskal Literaturaz (1974-1996). Donostia: Deustuko Unibertsitatea.
Lekuona, Manuel (1978). Lekuona’tar Manuel. Idaz-lan guztiak. 1. Aozko literatura. Gasteiz: Gipuzkoako Foru Aldundia.
Lertxundi, Anjel (1999). Letrak kalekantoitik. Irun: Alberdania.
Luku, Antton (2014). Libertitzeaz. Pamiela: Iruñea
Markaida, Mª Eugenia et alii (1991). Ahozko literatura; genero txikiak. Bilbo: Labayru
Moreno Zubeldia, Maialen (2018). Herri kontakizunak Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoan: bilketa, sailkapena eta irriaren adierazpenaren azterketa. Bilbo: EHU.
Paya, Xabier (2013). Ahozko Euskal Literaturaren Antologia. Donostia: Etxepare institutua.
Peillen, Txomin (1999). Bizitzaren komediak Zuberoan. Euskera 44(1), 89.-105.
Rozas, Ixiar (2014). Beltzuria. Iruñea: Pamiela
Urkizu, Patrizio (1988). Zuberoako irri teatroa: astolasterrak. Donostia: Gipuzkoako Kutxa.
Zavala, Antonio (1998). Euskal erromantzeak. Romancero vasco. Oiartzun: Auspoa.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Arlo espezifiko bakoitza lantzean adieraziko dira arlorako erreferentziak. Baita ikaslearen gidan ere.

Aldizkariak

Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo". Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia.
Bertsolari. Bertsozaleak Kultur Elkartea, Andoain: 1991-.
Egan: Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Boletinaren Euskarazko Gehigarria. Donostia: 1948-.
Fontes Linguae Vasconum: studia et documenta. Institución Príncipe de Viana, Iruñea: 1969-.
Idatz & Mintz: literatur atalen sorta. Labayru Ikastegia, Bilbo: 1981-.

Web helbideak

http://ahobetekanta.arteola.com/
http://bdb.bertsozale.com/
http://ikasgelan.ahotsak.com/
http://klasikoak.armiarma.com/
http://www.ahotsak.com/
http://www.ametza.com/bbk/htdocs/hasiera.htm
http://www.badok.info/
http://www.bertsozale.com/eu
http://www.eke.org/eu
http://www.erabili.com/lantresnak/esamoldeak/mokoroa
http://www.eresbil.com/‎
http://www.euskaltzaindia.net/herrilitjard
http://www.euskomedia.org/
http://www.mintzola.com
http://www.suazia.com/
http://www.uberan.org/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiatoggle-navigation

  • AREIZAGA ORUBE, MIREN ELIXABETE
  • ORMAZURI ALKIZA, GORKA
  • RUIZ HUICI, KIKO

Taldeaktoggle-navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

08:30-10:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 4.1 GELA - DONOSTIAKO IRAKASLEEN U.E.

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-5

11:30-13:30

08:30-10:30

21-27

11:30-13:30

08:30-10:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 4.1 GELA - DONOSTIAKO IRAKASLEEN U.E.
  • 5.2 GELA - DONOSTIAKO IRAKASLEEN U.E.