Eskola Testuen Tailerra26487

Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Titulazioa
Haur Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2019/20
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
26487

Irakaskuntzatoggle-navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1218
Gelako p.4872

Irakaskuntza-gidatoggle-navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteatoggle-navigation

Gaur egungo ikastetxeak eskola testuen inguruan dituen beharrei erantzuteko gai diren irakasleak prestatzea da irakasgaiaren xedea. Tailer honetan, eskola testuak sortzeko eta egokitzeko trebetasunak garatuko dira, eta graduan zehar gai honen inguruan barneratutako ezagutzak, landutako gaitasunak, egindako gogoetak eta garatutako lanak osatuko dira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen Emaitzaktoggle-navigation

Helburuak
-Eskola testuen kalitatea eta egokitasuna kritikoki baloratzen jakitea
-Eskola testuak egokitzeko irizpideak eta estrategiak ezagutzea
-Testuinguru errealen arabera, eskola testuak egokitzeko eta sortzeko trebetasunak garatzea, beti ere kultura zein hizkuntza aniztasuna eta tokian tokiko egoera soziolinguistikoa kontuan hartuz.
-Eskola testuen bidez testuinguru soziolinguistikoa kontuan hartuta, ahozkotasuna eta ikasgelako interakzioa sustatzeko proposamen didaktikoak diseinatzea.

Konpetentziak
HH
G006 Kultura anitzeko testuinguruen eta hizkuntzen ikaskuntza
Lehen haurtzaroan mintzairak duen bilakaera ezagutzea, izan daitezkeen disfuntzioak identifikatzen jakitea eta haiek behar bezala garatzeaz arduratzea. Eraginkortasunez aurre egitea hizkuntzen ikaskuntzari kultura nahiz hizkuntza anitzeko testuinguruetan. Ahoz nahiz idatziz adierazten jakitea, eta zenbait adierazpen-teknika menderatzea. Euskara eta gaztelania menderatzea, baita atzerriko beste hizkuntza bat ere, gutxienez. Hizkuntza horietan ekoizpen eta ulermen zuzena eta egokia frogatzea (C1 eta B1 mailak, hurrenez hurren), hezkuntza-testuinguru eleaniztunean lan egin ahal izateko. Hizkuntzen nahiz kulturen aniztasunari begirako jarrera abegitsuak garatzea.
G015 Komunikazio-konpetentziak
Komunikazio konpetentziak (ahozko, idatzizko, ikusizko, gorputzezko, afektibo eta musikalak) aberasteko estrategia didaktikoak diseinatzea garapen integralaren esparruaren barruan.

LH
G003 Hizkuntzen ikaskuntza. Kultura anitzeko testuinguruak
Eraginkortasunez aurre egitea hizkuntzen ikaskuntzari kultura nahiz hizkuntza anitzeko testuinguruetan. Eskola-curriculumeko zientziaren eta kulturaren arloko testuak irakurtzea eta horien iruzkin kritikoa egitea sustatzea.
G013 Komunikazio-konpetentziak
Euskara eta gaztelania menderatzea, baita atzerriko beste hizkuntza bat ere, gutxienez. Hizkuntza horietan ekoizpen eta ulermen zuzena eta egokia frogatzea (C1 eta B1 mailak, hurrenez hurren), hezkuntza-testuinguru eleaniztunean lan egin ahal izateko. Hizkuntzen nahiz kulturen aniztasunari begirako jarrera abegitsuak garatzea.

Eduki teoriko-praktikoaktoggle-navigation

-Eskola testuak: oinarrizko kontzeptuak
-Eskola testuen egokitasuna eta kalitatea: materialen azterketa kritikoa
-Eskola testuen egokitzapena: hainbat irizpide eta estrategia
-Eskola testuen sorkuntza
-Eskola testuen lanketa testuinguru soziolinguistikoaren arabera
-Eskola testuak eta ahozkotasuna

Metodologiatoggle-navigation

Irakasgaiak izaera praktikoa izango du eta ikasleen partaidetza eta sorkuntza izango dira ardatz. Metodologia aktibo eta kooperatiboak erabiliko dira, taldeka proiektuak diseinatuz eta arazoak ebatziz, zein bakarkako irakurketa eta hausnarketak eginez.

Ebaluazio-sistemaktoggle-navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Banakako lanak (%): 40
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 60

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

-Ezinbestekoa da euskaraz Europako Erreferentzia Markoko C1 mailaren gaitasuna edukitzea.
-Irakasgaia gainditzeko nahitaezkoa da bakarkako zein taldekako lanak gainditzea.
-Etengabeko ebaluazioa gainditzen ez duten ikasleek, edota eskoletara joaterik ez dutenek beste ebaluazio mota bat izango dute. Ikasleek irakaslearekin jarri behar dute harremanetan ikasturtearen lehen bi asteetan.
-Ebaluazio jarraituaren sistemaren bidez ebaluatua izaten ari den ikasleak aurkeztu dezake eskaria ebaluazio jarraituaren sistemari uko egin eta azken ebaluazio bidez ebaluatua izateko, eskari hori irakasgaiko irakasleari idatziz helaraziz, beranduenez irakaskuntza aldia hasi eta 9 astetara.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

Ohiko deialdiko irizpideak jarraituko dira.

Nahitaez erabili beharreko materialatoggle-navigation

Eskoletan zehaztutako materialak (artikulu zientifikoak, ikus-entzunezkoak, eskola testuak...).

Bibliografiatoggle-navigation

Oinarrizko bibliografia

COELHO, E. (2016). Eskola kulturaniztunetan irakastea eta ikastea: ikuspegi integratu bat. Bilbo: UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzua.
MINGUEZ, J.B. (1995). Libros de texto y construcción de materiales curriculares. Granada: Proyecto Sur de Ediciones.
PARECERISA ARAN, A. (1995). Materiales curriculares: cómo elaborarlos, seleccionarlos y usarlos. Barcelona: Graó.
RAYÓN RUMAYOR, L. (2010). Materiales curriculares, integración de las TIC y atención a la diversidad. Madrid: Hezkuntza eta Zientzia Ministerioa.
RUIZ BIKANDI, U. (2006). Consideraciones básicas para facilitar el aprendizaje de la L2 a los principiantes. Cultura y Educación, 18 (2):143-157.
YANO, Y., M. H. LONG & S. ROSS. (1994). The effects of simplified and elaborated texts on foreign language reading comprehension. Language Learning, 44 (2): 189 219.

Gehiago sakontzeko bibliografia

BESALÚ, X. & VILA, I. (2007). La buena educación: libertad e igualdad en la escuela del siglo XXI. Madrid: Catarata.
COELHO, E. (2005). La transversalidad del aprendizaje lingüístico en el currículo: el proceso de andamiaje en la educación. Lasagabaster, D. & Sierra, J.M. (eds.) Multilingüismo, Competencia Lingüística y Nuevas Tecnologías. Barcelona: ICE/Universidad de Barcelona & Horsori.
IBARRARAN, A., LASAGABASTER, D. & SIERRA, J.M. (2007). Inmigración y aprendizaje de lenguas en un contexto bilingüe. Bilbo-Iruña: Lete.
LASAGABASTER, D. & SIERRA. J.M. (2005). Multilingüismo y multiculturalismo en la escuela. Barcelona. Horsori.
VIILA, I. (2004). Lengua, escuela y Immigración. Online argitalpena: http://red.pucp.edu.pe/ridei/files/2013/05/130510.pdf

Aldizkariak

Tantak
Hik Hasi
Jakingarriak
Ikastaria
Articles
Textos de Didáctica de la Lengua y la Literatura
Aula de Innovación Educativa

Web helbideak

-Euskal ikasmaterialen estilo liburua: http://www.euskadi.eus/beste-proiektu-batzuk-euskara/web01-a2heusk/eu/
-Ahotsak ikasgelan: https://ikasgelan.ahotsak.eus
-EIMA katalogoa: http://eimakatalogoa.eus
-Tribuaren Berbak sekuentzia didaktikoak: http://www.eimakatalogoa.eus/20962/tribuarenberbak/proiektua.html
-Soziolinguistika Klusterra: http://www.soziolinguistika.eus
-Aula intercultural www.aulaintercultural.org/escuela-intercultural/metodologia-y-herramientas
-Berritzegune Nagusia: kulturartekotasuna: HIPI irakasleentzako materialak http://elearning1.hezkuntza.net/900006/course/view.php?id=48
-Cuaderno intercultural www.cuadernointercultural.org
-Eragiozu euskarari, lagun berri! https://sites.google.com/site/eragiozueuskararilagunberri/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiatoggle-navigation

  • AREIZAGA ORUBE, MIREN ELIXABETE
  • ORMAZURI ALKIZA, GORKA
  • RUIZ HUICI, KIKO

Taldeaktoggle-navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
6-6

13:30-15:30

6-10

12:30-14:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 4.1 GELA - DONOSTIAKO IRAKASLEEN U.E.

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
6-8

09:00-11:00

6-10

12:30-14:30

7-10

13:30-15:30

9-10

12:30-14:30

21-26

10:30-13:30

27-27

09:30-11:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.5 GELA - DONOSTIAKO IRAKASLEEN U.E.
  • 4.1 GELA - DONOSTIAKO IRAKASLEEN U.E.
  • 5.2 GELA - DONOSTIAKO IRAKASLEEN U.E.