Agenda

null

Bilboko Ingeniaritza Eskolak eta Energia eta Gizartea Foroak eraikigarritasun sektorearen deskarbonizazioa aztertuko dute (Jardunaldia)

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2020/11/24, 12:00

Deskribapena

Bilboko Ingeniaritza Eskolak eta Energia eta Gizartea foroak ‘bero-ponpen azterketa energetikoa, ekonomikoa eta ingurumenekoa, Europako beroaren eta hotzaren sektorea elektrifikatzeko alternatiba gisa’ izeneko txostenaren ondorioak aurkeztuko dituzte datorren asteartean, hilaren 24an, 12:00etatik aurrera. Azterlan horrek, makina termiko horiek eraikuntza-sektorearen deskarbonizazioan egiten duten ekarpena aztertzen du.

Aurkezpena era telematikoan egingo da, webinar formatuan.

Urtero bezala, Eskolak eta Energia eta Gizartea foroak jardunaldi bat eskaintzen diote energia-trantsizioaren aurrerapenari. Prozesu hori ezinbestekoa da Europar Batasunak 2030erako dituen ingurumen arloko helburuak betetzeko, eta, aldi berean, 2050ean klima-neutraltasuna lortzeko ibilbidea zehazten dute. Sare elektrikoak teknologia berrietara eta elektrizitatea sortzeko prozesuetara zelan ari diren egokitzen aztertzen du ekitaldiak, eta teknologia horien artean bero-ponpak oso leku garrantzitsua betetzen du.

Termodinamika aplikatuz, makina horiek energia bero gisa garraiatu dezakete, giro hotz batetik (airea, ura edo lurzorua) beste giro bero batera, gure etxeetara, adibidez. Batez beste, erabiltzen duen energia guztiaren %70 kanpoko airetik dator, eta gainerakoa elektrizitatetik. Bere ezaugarrietako bat eraginkortasun handia da, gas-kondentsazio galdarekin alderatuz klima hotzetan %200 eta %300 arte eta epeletan %400eraino aurreztuz.

Enrique Amezua Eskolako zuzendariaren, Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) zuzendari nagusiaren eta Helena Lapeyra PwCren energia-sektorerako irtenbide teknologikoen arloko arduradunaren eskutik etorriko den jardunaldiaren inaugurazioaren ondoren, jardunaldia webinar bitartez jarraitzen dutenek bero-ponpak eraikuntza-sektorean sartzearen abantailei buruzko txostenaren aurkezpena ikusi ahal izango dute. Abantaila nagusia eraikinen klimatizazioa jasangarriagoa eta iraunkorragoa bilakatzea da. Aurkezpena Olaia Eguiarte EHUko Energia Ingeniaritza Saileko doktoratu aurreko ikertzaileak eta Tecnalia Research and Innovationek egingo dute.

Ondoren, mahai-ingurua egingo da, eta bertan, jarraitzaileek, Euskadin bero-ponpak bero- eta hotz-sistemetan zelan erabiltzen diren ikusi ahal izango dute. Pablo de Agustín-Camacho Tecnalia Research and Innovationeko ikertzailea, Ignacio de la Puerta Rueda Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri berroneratze zuzendaria eta David Díaz Daikin AC Spain-eko Heating Product Managerra, izango dira hizlariak. Jardunaldiaren ondorioak Helena Lapeyrak aurkeztuko ditu 13:30ean.

 

Interesatuek doan eman ahal izango dute izena, hilaren 23ra arte, comunicacion@energiaysociedad.es helbidean.