Edukira joan
Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Gradua

Baliabideak hobeto erabiliz produktibitatea eta efizientzia hobetzea giltzarri da edozein enpresarentzat, eta helburu hori betetzeko bidean, funtsezkoa da errealitate teknologiko eta industriala ulertzea.

Industria Antolakuntzako Ingeniaritzak ezin hobeto bateratzen ditu industria arloko prestakuntza teknikoa eta enpresa egituren kudeaketa eta antolakuntzako prestakuntza. Beraz, gradu honi esker, gai izango zara edozein antolakuntzaren baliabideak hobeto aprobetxatzeko, eta enpresaren edozein sailetan lan egiteko.

Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Graduaren bidez, enpresa munduari lotutako industria ingeniaritzaren oinarriak menderatuko dituzu, ekoizpenari eta operazioei zuzen lotutako arloetan: kalitatea, erosketa, arlo komertziala, logistika, ekoizpena, prozesuak, finantzak, mantenimendua, berrikuntzaren kudeaketa, proiektuen kudeaketa, giza baliabideak, etab..

Ezagutza arloa

Ingeniaritza eta Arkitektura

Ikastegia

Bilboko Ingeniaritza Eskola

Campusa

Bizkaia

Harremanetarako

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 kreditu ECTS

Hizkuntzak

Euskara, Frantsesa, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

19,19 €

Gutxieneko nota

8,776 ohiko deialdian

Eskainitako plazak

50 plaza

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Askotan eskatutako profesionalak. Antolakuntzaz ari garelarik, funtsezkoa da giza faktorearen eta berau gestionatzearen garrantzia egungo eta etorkizuneko enpresetan.
  • Eduki teknikoak irakasten dira enpresaren antolaketari begiratuta.
  • Gaitasun teknikoak eta trebetasun emozionalak batzen dituzten profesionalak hezten ditugu.
  • Enpresa teknologikoak sortu ahal izateko, sormen handiko teknikariak behar dira, finantzetan adituak.

Sarrera-profila

Antolakuntza atsegin baduzu, gai bazara lantaldeak zuzentzeko, komunikazio trebetasunak badituzu, eta ezagutzak matematikan, fisikan, kimikan eta marrazketan, Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Graduan duzu lekua.

Irteera profesionalak

Edozein enpresa edo aholkularitza etxetako sail ia-ia guztietan lan egin ahal izango duzu

  • Salmentak
  • Erosketen kudeaketa
  • Ekoizpen plangintza
  • Lan ekipoen zuzendaritza
  • Proiektuen plangintza eta monitorizazioa
  • Kalitate kontrola
  • Publizitatea eta marketina
  • Giza Baliabideak