Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua titulu praktiko bat da, aplikazioa eta presentzia duena gure herriko sektore estrategiko gehienetan eta gure artean oso errotuta dauden arloetan, hala nola makina erremintan, automobilaren industrian, aeronautikan, robotikan eta mikroelektronikan. Era berean, aplika daiteke ere beste arlo batzuetan, esate baterako: medikuntzan, nekazaritzan, salgaiak banatzeko prozesuetan, trafikoa kudeatzeko sistemetan, energia ekoizpenean eta banaketan, etab.
Gradu hau amaitzerakoan, gai izango zara zirkuitu elektronikoak diseinatzeko, ekoizpen prozesuen tresneria eta automatizazioa hobetuko dituzten sistemak garatzeko, eta industria prozesuetako kontrol sistemak sortu eta analizatzeko.
Titulu honi esker, industria ingeniaritza teknikoan egingo duzu lan, industria elektronikaren espezialitatean, eta alor honetako azken aurrerapen teknologikoetan trebatuko zara.
Horrezaz gain, enpresetan egindako borondatezko praktiken bidez, UPV/EHUk zure prestakuntza osatzeko aukera eskaintzen dizu.
Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Graduak gaitu egiten zaitu Industria Ingeniari Tekniko lanbidean jarduteko.
Ezagutza arloa
Ingeniaritza eta Arkitektura
Ikastegia
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
Campusa
Araba
Harremanetarako
subdir.oacademica.eui-vi@ehu.es
Iraupena
4 ikasturte
Kreditu kopurua
240 ECTS kreditu
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelania, Ingelesa
Irakaskuntza mota
Ikasgelako gradua
Kredituaren prezioa 1. matrikulan
19,19 €
Gutxieneko nota
5 ezohiko deialdian (2019/20)
Eskainitako plazak
60 plaza
Dokumentua informazio gehigarriarekin:

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko
- Zientzialari edo teknologo izan zaitezke proiektu berritzaileak garatuz.
- Azkenaren azkena ikasiko duzu robotika, komunikazioak, nabigazio autonomoa zein domotika bezalako gaietan.
- Aukera izango duzu praktikak enpresa eta erakundeetan egiteko, bai eta GRALa horietako batean egiteko ere.
- Graduko atal bat Europa, Latinoamerika, AEB, Australia, Errusia eta beste herrialde batzuetako unibertsitateetan ikas dezakezu.
Sarrera-profila
Elektronikak jakin-mina sortu badizu beti, ezin bazara egon gailu eta zirkuitu elektronikoak desmuntatu eta berriro muntatu gabe, eta robotikaren, energia berriztagarrien, garraio elektrikoaren, komunikazioen, domotikaren edo industria sistema automatikoen zale amorratua bazara, Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Graduan duzu lekua.

Irteera profesionalak
Industria sektorean, enpresa aukera handia duzu:
- Automobilgintza, aeronautika, energia, makina erreminta, kimika, ingurumena, industria produktuen fabrikazioa, energia berriztagarriak…
- Robotika, adimen artifiziala
- Proiektuen ingeniaritza
- Teknologia zentroak edo I+G+B departamentuak
- Merkaturatze, antolakuntza eta plangintza departamentuak
Baita irakaskuntzan eta administrazio publikoen arloan ere.