Edukira joan
Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Industria elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua

Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua titulu praktiko bat da, gure herriko sektore estrategiko gehienetan presentzia eta aplikazioa duena, eta gure inguruan eragin handia duten arloetan; hala nola makina-erremintan, automobilgintzan, aeronautikan, robotikan, mikroelektronikan eta oro har Industry 4.0ko aurrerapenekin loturiko eremuetan. Industria Elektronika eta Automatika beste arlo batzuetan ere aplika daiteke: medikuntzan, nekazaritzan, merkantziak banatzeko prozesuetan, trafikoa kudeatzeko sistemetan, energia-ekoizpen eta banaketan, etab.

Gradu hau gainditu ondoren gai izango zara zirkuitu elektronikoak diseinatzeko, ekoizpen-prozesuen automatizazioa diseinatu eta garatzeko, instrumentazio elektronikoa diseinatzeko, eta industria prozesuetako kontrol-sistemak sortu eta analizatzeko.

Tituluak Industria Elektronikaren Ingeniari Teknikoaren lanbiderako gaituko zaitu,  eremu honen aurrerabide teknologiko berrienetan trebatuz.

Zure formazioa osatzeko enpresa edo instituzioetan praktikak egiteko aukera izango duzu eta, nazioarteko esperientzia izan nahi baduzu, gure mugikortasun-programetan parte hartu ahal izango duzu, Europan zein Europatik kanpo. Halaber, University of Applied Sciences Mittweida-rekin (HSMW), Alemanian, titulazio bikoitza lortzeko aukera izango duzu.

Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Graduak gaitu egiten zaitu Industria Ingeniari Tekniko lanbidean jarduteko.

Ezagutza arloa

Ingeniaritza eta Arkitektura

Ikastegia

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola

Campusa

Gipuzkoa

Harremanetarako

ugutz.garitaonaindia@ehu.eus

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 kredituak ECTS

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

19,19 €

Gutxieneko nota

5 ezohiko deialdian (2019/20)

Eskainitako plazak

105 plaza

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako gradudunek askotariko lanbide irteerak dituzte.
  • Titulazio honek legeak aitortutako lanbide gaitasunak ematen ditu.
  • Graduatu hauek oso eskari handia dute lan munduan.
  • Aukera handiak ditu ikasketen atal bat atzerrian egiteko eta, gradua amaitu eta gero, ikasketei jarraipena emateko.

Sarrera-profila

Elektronikak eta gadget teknologikoek jakin-mina sortu badizute beti, eta ingurune honetan informatikako aplikazioak erabiltzea; robotikaren mundua, laugarren industria-iraultza, komunikazio alorra, domotika edo sistema automatikoak oso maite badituzu, Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua aproposena da zuretzat.

Irteera profesionalak

Industria sektorean: automobilgintza, siderurgia, energia, makina-erreminta, kimika, ingurumena, industria-produktuak, robotika, adimen artifiziala; baita ikerketa-zentro edo I+G+B sailetan, ondorengoen moduko eginkizunak burutzeko:

  • Automatizazio- eta kontrol-sistemen diseinu, eratze, entsegu eta mantentzea
  • Sistema elektroniko txertatu (embedded) eta potentziakoen diseinu eta garapena

Ingeniaritza eta aholkularitza-enpresetan:

  • Proiektu eta balorazioen idazketa, sinatzea eta kudeaketa
  • Segurtasun- eta osasun-azterlanak
  • Ingurumen-eragina
  • Laneko arriskuen eta segurtasunaren arloko ikuskaritzak