Edukira joan
Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Industria Kimikaren Ingeniaritzako Gradua

Industria kimika prozesuen garapena hazkunde ekonomikoan gehien eragin duen faktoreetako bat izan da. Herrialde aurreratu ororen lehen mailako produkzioaren oinarrietako bat da.

Industria kimika kimikaren adar bat da, gure eguneroko bizitzan erabilgarriak diren materialak, teknologiak eta produktuak sortzeko xedea duena. Haren egitekoa da, hain zuzen, aldaketa fisikoak, kimikoak eta biokimikoak sortzen dituzten industria prozesuak aztertzea, sintetizatzea, garatzea, diseinatzea, lantzea eta optimizatzea.

Industria Kimikaren Ingeniaritzako Graduan, gaitasuna eskuratuko duzu instalazioak eta ekipoak proiektatu, eraiki eta martxan jartzeko, industriaren arloan, oro har, eta industria kimikoan, bereziki.

Horrez gainera, zure prestakuntza osatzeko, lan esperientzia jasoko duzu enpresetan egindako borondatezko praktiken bidez.

Industria Kimikaren Ingeniaritzako Graduak gaitu egiten zaitu Industria Ingeniari Tekniko lanbidean jarduteko.

Ezagutza arloa

Ingeniaritza eta Arkitektura

Ikastegia

Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola

Campusa

Araba

Harremanetarako

subdir.oacademica.eui-vi@ehu.es

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 kredituak ECTS

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

19,19 €

Gutxieneko nota

5 ezohiko deialdian (2019/20)

Eskainitako plazak

40 plaza

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Kimika gustatuz gero, gozatu egingo duzu gradua, kimika prozesu industrialetan aplikatuz.
  • Gizarte jasangarriago bat egiten eta egungo teknologia kimikoa hobetzen laguntzeko prestatuko zara.
  • Praktikak sektoreko enpresetan egin ahal izango dituzu. 250 entitate baino gehiagorekin dugu hitzarmena.
  • Graduko atal bat Europa, Latinoamerika, AEB, Australia, Errusia eta beste herrialde batzuetako unibertsitateetan ikas dezakezu.

Sarrera-profila

Pertsona metodikoa eta zenbakiekin trebea bazara, ulermen abstraktua, arrazonamendu logikoa eta trebezia deduktiboa badituzu eta matematika, fisika eta kimika bezalako gaietan oinarrizko ezagutzak badituzu, Industria Kimikaren Ingeniaritzako Graduak liluratu egingo zaitu.

Irteera profesionalak

Arlo hauetan lan egiteko aukera izango duzu:

  • Automobilgintza, aeronautika, energia, makina erreminta, kimika, ingurumena, industria produktuen fabrikazioa, energia berriztagarriak…
  • Industria kimikoak, farmazeutikoak, paperarenak, petrokimikoak eta nekazaritzako elikagaienak
  • Proiektuen ingeniaritzako enpresak
  • Teknologia zentroak edo I+G+B departamentuak
  • Merkaturatze, antolakuntza eta plangintza departamentuak

Baita irakaskuntzan eta administrazio publikoen arloan ere.