Edukira joan
Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua

Industria gure ekonomiaren motor garrantzitsuenetako bat da, eta funtsezkoa da horregatik industria sektoreen garapenerako sistema eta prozesuetan trebatuta egongo diren profesionalak edukitzea.

Industria Ingeniaritza guztien artean orokorrena da. Ingeniaritza moldagarri eta polibalente bat da, ikasketa generalista teknikoekin eta oinarri zientifiko-teknologiko sendoekin, hainbat arlotan: mekanika, materialak, kimika, elektrizitatea, elektronika, automatika, diseinua eta termodinamika, industria antolakuntza, etab.

Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Graduak ikuspegi integral bat emango dizu industria ekoizpeneko prozesuei buruz, prozesu horiek ezarri eta hobetzeko, arreta berezia jarriz enpresaren aktibo garrantzitsuenetan; langileak, materialak, ekoizpen ekipoak, energia, finantza eta ekonomia alderdiak… Azken batean, helburua da erakundeen  produktibitatea eta lehiakortasuna handitzea.

Industria Ingeniaritzaren atribuzio guzti-guztiak eskuratzeko, Industria Ingeniaritzako masterra egin beharko duzu. Gradu hau eginez gero, zuzenean sartuko zara master horretara.

Ezagutza arloa

Ingeniaritza eta Arkitektura

Ikastegia

Bilboko Ingeniaritza Eskola

Campusa

Bizkaia

Harremanetarako

grados.eib@ehu.eus

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 kreditu ECTS

Hizkuntzak

Euskara, Frantsesa, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

19,19 €

Gutxieneko nota

7,732 ohiko deialdian (2018/19)

Eskainitako plazak

260 plaza

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Eskari handia duten profesionalak hezten dira, arlo tekniko, ekonomiko eta ingurumenekoan berrikuntzak eta hobekuntzak egiteko gai direnak.
  • Arloaren ikuspegi orokorra eskaintzen duen gradu bakarra da, industrian erabiltzen diren teknologia guztietan oinarrizko prestakuntza sendoa ematen duena.
  • Edozein teknologia industrialetan espezializatzeko aukera eta bidea ematen du.
  • Sarbide zuzena ematen du Industria teknologiako masterrera, arlo honetan gaitasun osoak lortu ahal izateko.

Sarrera-profila

Industria ekoizpeneko sistemak eta prozesuak interesatzen bazaizkizu, antolakuntza atsegin baduzu eta ezagutzak badituzu matematikan, fisikan, kimikan eta marrazketan, Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Graduan duzu lekua.

Irteera profesionalak

Industriaren sektore guztietan lan egin ahal izango duzu (garraioa, automozioa, metalurgia, makina erreminta, sektore aeroespaziala, energia, automatizazioa, etab.). Zehazki, alor hauetan:

  • Sail teknikoak.
  • Ekoizpena eta logistika.
  • I+G sailak.
  • Zuzendaritza eta administrazioa.
  • Plangintza.
  • Marketina.
  • Giza baliabideak…