Edukira joan
Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Informatika Ingeniaritzako Gradua

Informatika Ingeniaritzako Graduak eremu zabal-zabala eskaintzen dizu, ikasteko, ikertzeko eta berritzeko. Informazio eta Komunikazio Teknologia berriak eguneroko bizitzaren alor guztietara zabaldu dira. Gradu honek alor ugaritan sakontzeko aukera emango dizu, alor zinez zirraragarriak: adimen artifiziala, robotika, lengoaia naturalaren prozesamendua, soinuaren eta irudien prozesamendu digitala, komunikazioak, etab.

Hain zuzen ere, curriculuma zure gustuen eta interesen arabera moldatzeko. 3. mailan, informatikako hiru arlo nagusietako bat aukeratu beharko duzu: Konputagailuen Ingeniaritza, Konputazioa, eta Software Ingeniaritza.

Hori guztia landu eta garatu ahal izango duzu Informatika Ingeniaritzako Graduan. Eta prestakuntza ere jasoko duzu era autonomoan edo diziplina anitzeko taldeetan lan egiteko.

Halaber, Université de Pau et des Pays de l’Adour-ekin  (IUT de Bayonne et du Pays Basque), Frantzian, titulazio bikoitza lortzeko aukera izango duzu.

Ezagutza arloa

Ingeniaritza eta Arkitektura

Ikastegia

Informatika Fakultatea

Campusa

Gipuzkoa

Harremanetarako

info-dif-fiss@ehu.eus

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 kreditu ECTS

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

19,19 €

Gutxieneko nota

5 ezohiko deialdian

Eskainitako plazak

145 plaza

Sarrera-profila

Informatika interesatzen bazaizu, erronka teknologikoa eta zientifikoa gustuko baduzu, jakin-mina baduzu, oinarri on bat matematikan eta abstrakziorako eta dedukzio logikorako gaitasuna, irtenbide berritzaileak aurkitzeko irudimena, eta taldean lan egiteko gaitasuna, ez izan zalantzarik, Informatika Ingeniaritzako Graduan duzu lekua.

Irteera profesionalak

Informatika Ingeniaritza gaur egun gehien eskatzen den lanbideetako bat da, bai teknologia berrien sektorean bai beste edozein adarretan:

  • Aplikazio informatikoen garapena (enpresa, osasuna, aisia, komunikazioak…)
  • Sistema txertatuen eta informatika sareen diseinua eta kudeaketa
  • Konputazio sistema konplexuen edo datu-base handien administrazioa
  • Multimedia sistemen, animazio sistemen eta bideojokoen diseinua
  • Sistema eta baliabide informatikoen diseinua eta kudeaketa
  • Enpresa berritzaileen sorrera eta diseinua teknologia eta komunikazio berrien arloan
  • Ikerketa master baten bidez ikasketak amaitzean.