Edukira joan
Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Ingeles Ikasketetako Gradua

Ingelesa komunikazio tresna nagusia da gaur egun, mundu osoan. Kontinente guztietan hitz egiten den hizkuntza bakarra da, eta, kulturen arteko lotura eginez, mugak ezabatzen laguntzen du. Haren literatura, kultura eta zientzia produkzioa hain da oparoa, funtsezkoa dela  profesionalen prestakuntza.

Ingeles Ikasketetako Graduak hizkuntzari eta haren hizkuntzalaritzari, literaturari eta kulturari buruzko jakintza orokorrak eta espezifikoak emango dizkizu; horrez gain, hizkuntza horren ahozko eta idatzizko alderdi guztien gaineko prestakuntza aurreratua emango dizu, eleaniztasunaren eta kultura aniztasunaren garrantzia azpimarratuz.

Gainera, honako aipamen edo ibilbide hauek izango dituzu espezializatzeko: Hizkuntzalaritza, Ingeles Hizkuntzalaritza, Ingelesezko Literatura, Europar Literatura eta Kultura, edo Bigarren Hizkuntza, non aukeran dauden alemana, gaztelania, frantsesa, errusiera, euskara edo hizkuntza klasikoak.

Zure prestakuntza osatzeko, UPV/EHUk enpresa eta erakunde publikoetan borondatezko kanpo praktikak egiteko aukera eskaintzen dizu.

Ezagutza arloa

Arteak eta Giza Zientziak

Ikastegia

Letren Fakultatea

Campusa

Araba

Harremanetarako

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 kreditu ECTS

Hizkuntzak

Alemana, Arabiera, Errusiera, Euskara, Frantsesa, Galiziera, Gaztelania, Greziera modernoa, Ingelesa, Italiera

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

14,08 €

Gutxieneko nota

5,046 ohiko deialdian (2018/19)

Eskainitako plazak

100 plaza

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Sakon ikasiko duzu hizkuntzarik eskatuena, zientziaren, teknologiaren eta komunikazioaren hizkera.
  • Bigarren hizkuntza batean espezializatuko zara: alemana, gaztelania, frantsesa, errusiera, euskara edo hizkuntza klasikoak.
  • Hizkuntza eta aldi bereko interpretaziorako punta-puntako laborategiak Letren Fakultatean eta Micaela Portilla ikergunean.
  • Nazioartekotasunarekiko bokazioa: mugikortasunerako programak unibertsitate nazional zein nazioartekoetan (Europa, Latinoamerika, Kanada eta beste).

Sarrera-profila

Ingelesa eta ingeles kultura gustukoak badituzu, komunikazio gaitasuna eta idazteko erraztasuna izan eta horiek hobetu nahi badituzu, irakurtzea maite baduzu, eta datuak aztertzen, ikertzen eta antolatzen trebea bazara, Ingeles Ikasketetako Gradua da zure gradua.

Irteera profesionalak

Lan egiteko aukera izango duzu arlo hauetan:

  • Irakaskuntza (bigarren hezkuntza eta unibertsitatea, eta akademiak)
  • Hizkuntzalaritza eta literatura ikerketa
  • Hizkuntza eta literatura aholkularitza eta plangintza
  • Testuen edizioa eta zuzenketa; argitalpenen industria
  • Itzulpengintza eta Interpretazioa
  • Multimedia euskarrien produkzioa, dokumentazioa eta dibulgazioa
  • Kultura zerbitzuei aholkularitza teknikoa eta kudeaketa, hizkuntza eta kultura bitartekaritza, nazioarteko harremanak, giza baliabideak eta turismoa
  • Sormen idazketa eta literatur kritika
  • Terminologia eta hizkuntza espezializatuak