Edukira joan
Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Ingeniaritza Elektrikoko Gradua

Energia elektrikoaren ezaugarriak dira bere eraginkortasun handia eta segurtasuna erabileran. Nola izango zen gure bizitza energia elektrikorik gabe? Gure eguneroko ekintza guztiek, eta bereziki industria prozesuek, energia elektrikoa behar dute bere makinak elikatzeko eta kontrolatzeko. Eredu energetikoak egun bizi duen trantsizio egoeran, ingeniaritza elektrikoa gakoa da energia berriztagarriak, sare adimendunak eta mugikortasun elektrikoa garatzeko.

Gradu honetan, goi eta behe tentsioko sistema elektrikoetan espezializatuko zara, makina elektrikoen diseinu eta kontrolean trebatuko zara, eta ohiko energiak eta energia berriztagarriak oinarria duten sorkuntza sistemetan sakonduko duzu; hori guztia tresneria modernoenaz hornitutako laborategiak erabilita.

Graduak formatu duala dauka. Bigarren mailatik aurrera, lanean hasiko zara enpresekin elkarlanean planteatutako proiektuetan, eta graduaren azken hiruhilekoa lankide dugun enpresetako batean igaroko duzu, praktikak eta zure Gradu Amaierako Lana egiten.

Nazioarteko esperientzia izan nahi duzu? Mugikortasun-programak  eskeintzen dizkizugu, Europan zein Europatik kanpo. Halaber, University of Applied Sciences Mittweida-rekin (HSMW), Alemanian, titulazio bikoitza lortzeko aukera izango duzu.

Ingeniaritza Elektrikoko Graduak gaitu egiten zaitu Industria Ingeniari Tekniko lanbidean jarduteko.  

Ezagutza arloa

Ingeniaritza eta Arkitektura

Ikastegia

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola

Campusa

Gipuzkoa

Harremanetarako

ugutz.garitaonaindia@ehu.eus

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 kredituak ECTS

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

19,19 €

Gutxieneko nota

5 ezohiko deialdian (2019/20)

Eskainitako plazak

50 plaza

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Ingeniaritza Elektrikoko gradudunek askotariko lanbide irteerak dituzte.
  • Titulazio honek legeak aitortutako lanbide gaitasunak ematen ditu.
  • Graduatu hauek oso eskari handia dute lan munduan.
  • Aukera handiak ditu ikasketen atal bat atzerrian egiteko eta, gradua amaitu eta gero, ikasketei jarraipena emateko.

Sarrera-profila

Geldiezina baldin bazara, teknologia berriak gustuko baldin badituzu, energiaren etorkizunak kezkatzen bazaitu eta energia garbi eta eraginkor batean oinarrituta dauden sistemen aplikazioaren bidez, etorkizun jasangarriago baten garapenean parte hartu nahi baduzu, Ingeniaritza Elektrikoko Gradua egokiena da zuretzat.

Irteera profesionalak

Industria arloko enpresetan, bereziki, energia elektrikoa sortzeko, garraiatzeko eta banatzeko enpresetan, eta, ekipamendu elektrikoaren diseinu eta fabrikazioan ari direnetan. Zehazki zeregin hauetan:

  • Ekipo eta instalazio elektrikoen diseinua, eraikuntza, entsegua eta mantentzea
  • Energia berriztagarrietan oinarrituriko instalazioan diseinua eta operazioa
  • Kalitate, ekoizpen edo mantentze kontrolak

Ingeniaritza eta aholkularitza enpresetan:

  • Proiektuen Kudeaketa
  • Obren zuzendaritza
  • Segurtasun eta osasun azterlanak
  • Ingurumen eragina
  • Laneko arriskuen eta segurtasunaren arloko auditoretzak