Edukira joan
Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Ingeniaritza Kimikoko Gradua

Ingeniaritza Kimikoa lanbide bat da, matematikaren, kimikaren eta oinarrizko beste zientzia batzuen ezagutza aplikatzen duena, materialen eta energiaren erabilera merkeagoak garatzeko gizadiaren onurarako, lehengaien prozesamenduaren bidez. Diziplina hau
industria kimikoaren eta antzeko sektoreen prozesu eta produktuen garapenari lotuta dago; esate baterako, ingurumenaren eta energien teknologiak, farmaziaindustriak, bioteknologia industriak, eta elikadurakoak. Ingeniaritza Kimikoko Graduak prestakuntza emango dizu kimika, bioteknologia, ingurumena, energia, elikadura prozesu industrialen azterketari ekiteko, eta ekipo, prozesu eta planta kimikoak diseinatzeko, eraikitzeko, martxan jartzeko, eta horietan lan egiteko gai izango zara.


Nahitaezko praktiketan bertatik bertara ezagutuko duzu
ingeniari kimiko baten lana.

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Harreman zuzena enpresa munduarekin, kanpoko praktiken bidez.
  • Gero eta gehiago dira ingelesez irakatsitako irakasgaiak.
  • Ingeniaritza Kimikoa sailaren ikerkuntza jarduna aitortua da estatu eta Europa mailan.
  • Kualifikazio handiko irakasleak, irakasleen % 100a doktorea da.

Sarrera-profila

Jakin-mina eta irudimena duen pertsona diziplinatua eta saiatua bazara, ikerketa eta produkzio prozesuak atsegin badituzu, eta ezagutza zientifikoak, eta teknikoak eta matematika, kimika edo fisika bezalako gaien inguruko nozioak badituzu, Ingeniaritza Kimikoko Gradua titulu guztiz egokia da zuretzat.

Irteera profesionalak

Ingeniaritza Kimikoko Graduak prestakuntza emango dizu, hainbat sektoretan lan egiteko:

  • Industria kimikoa
  • Energia sektorea
  • Ingurumen sektorea
  • Sektore bioteknologikoa
  • Elikadura industria
  • Farmazia industria