Praktikak

Zientzia eta Teknologiako Ikasleentzako Arreta Zerbitzuak kudeatzen ditu kanpoko praktikak, bai curriculumekoak bai curriculumez kanpokoak, eta haren ardura da ere gure ikastegitik kanpo beste erakunde batzuetan egindako Gradu Amaierako Lanen kudeaketa.

Praktikak hirugarren eta laugarren mailan egin ahal izango dituzu. Fakultateko irakasleen tutoretzapean egiten dira, eta gradu gehienetan hautazko kredituen aitortza lor daiteke horien bidez.

Gure eskaintza zabalean, 580 enpresa eta erakunde baino gehiago daude, besteak beste: Petroleos del Norte, Panda Software International, CIC energigune, Degremont, Bizkaiko Foru Aldundia (Nekazaritza Saila), Enagás Transporte, Euskal Trenbide Sarea, Ferrovial-Agroman Fundación, Tecnalia Research & Innovation, Gerdau Aceros Especiales Europa, Eusko Jaurlaritza (Herri Administrazio eta Justizia Saila), Basurtuko Unibertsitate Ospitalea, Gurutzetako Unibertsitate Institutua, Iberdrola, Ingeteam Power Technology, Espainiako Ozeanografia Institutua, Maier, Michelin España Portugal.

Horrez gainera, gure ikasle eta gradudunen laneratzea hobetzeko programetan parte hartzen dugu: Santander bekak, Lehen Aukera programa, atzerrian praktikak egiteko Global Training bekak, Europan praktikak egiteko EPEZ programa, Talentia programa.

Hementxe daukazu Zientzia eta Teknologia Fakultateak eskaintzen dizkizun kanpoko praktikei buruzko informazio guztia.