Edukira joan
Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Gradu Bikoitza: Ingeniaritza Mekanikoa + Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza

Ingeniaritza Mekanikoko eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradu Bikoitza berria da estatu osoan. Enplegagarritasunik handiena duten titulazioetako bi bateratzen ditu eta prestakuntza osoa eskaintzen du industria enpresen kudeaketarako, konbinatu egiten baititu industriarako ezagutza teknikoak eta enpresa kudeaketako gaitasunak.

Gradu bikoitz hau oso lotuta dago, orokorrean, enpresaren berrikuntzarekin eta, bereziki, industriarenarekin. Batetik, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduak baliabideak eta ezagutzak ematen ditu enpresa edo erakunde bat kudeatu, antolatu eta zuzentzeko, eta enpresa proiektu bat abian jartzeko. Bestetik, Ingeniaritza Mekanikoko Graduak gaitasuna ematen du, oro har, ingeniaritzako eta, zehazki, ingeniaritza mekanikoko proiektu teknikoak proposatu, landu, zuzendu, gauzatu eta ustiatzeko, industria ingeniari teknikoaren lanbiderako ematen dituen ahalmenen bidez.

UPV/EHUk lankide ditu 250 enpresa laguntzaile baino gehiago, eta horietan egin ahal izango dituzun praktikei esker, prestakuntza integrala lortuko duzu.

Gradu bikoitzaren klaseak Gasteizko Ingeniaritza Eskolan eta Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Gasteiz) izango dira.

Ezagutza arloa

Ingeniaritza eta Arkitektura

Ikastegia

Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola

Campusa

Araba

Harremanetarako

Iraupena

5 ikasturte

Kreditu kopurua

372 kredituak ECTS

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

19,19 €

Gutxieneko nota

6,135 ezohiko deialdian (2019/20)

Eskainitako plazak

15 plaza

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Gai izango zara zuzendaritzan, gestioan eta administrazioan jarduteko, bai enpresetan bai erakunde publiko zein pribatuetan
  • Gertutik ezagutuko dituzu ibilgailuak, aerosorgailuak, aeronautika, trenak eta abar fabrikatzeko prozesu industrialak
  • Prestakuntza osatzeko aukera izango duzu Europa, Kanada, AEB, Asia eta beste unibertsitateetan egonaldiak eginez
  • Praktikak sektoreko enpresetan egin ahal izango dituzu

Sarrera-profila

Pertsona sortzailea bazara, zenbakiekin trebea, ulermen abstraktua eta arrazonamendu logikoa badituzu, eta enpresaren mundua eta errealitate ekonomiko eta soziala interesatzen bazaizkizu, Ingeniaritza Mekanikoko eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradu Bikoitza duzu aukerarik onena.

Irteera profesionalak

Arlo hauetan lan egin ahal izango duzu:

  • Logistikako eta mantenimenduko enpresak
  • Proiektuen ingeniaritzako enpresak
  • Teknologia guneak edo I+G+B sailak
  • Merkaturatze, antolakuntza eta plangintza sailak
  • Ekonomia eta finantza kudeaketa eta zerga arlokoa
  • Estrategia zuzendaritza eta giza baliabideena
  • Nazioarteko marketinaren eta merkataritza marketinaren kudeaketa
  • Sarbidea ematen du master ikasketetara

Gainera, zure enpresa proiektua martxan jartzeko tresnak eta ezagutzak eskuratuko dituzu.

Azkenik, irakaskuntzan eta administrazio publikoetan ere aritu ahal izango zara.