Edukira joan
Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Ingeniaritza Mekanikoko Gradua

Mekanikaren xede nagusia da makinak, motorrak, mekanismoak eta sistema mekanikoak diseinatzea eta, beraz, lotura handia du industria alorreko berrikuntzarekin. Proiektu teknikoak planteatu, landu, zuzendu, exekutatu eta ustiatzeaz arduratzen da, industria ingeniaritzaren arloan oro har, eta ingeniaritza mekanikoarenean bereziki.

Ingeniaritza Mekanikoko Graduak gaitasuna emango dizu Industria Ingeniaritza Teknikoan aritzeko, mekanika espezialitatean. Izan ere, espezialitate hori arduratzen da makina eta gailu mekanikoak, industria egiturak eta instalazioak, diseinatu, aztertu, eraiki, instalatu eta funtzionamenduan jartzeaz, hala nola jasotze eta garraio makinak, makina erreminta, energia instalazioak, hozte instalazioak, etab. Gainera, gaitasuna emango dizu ere ekoizpen, operazio eta mantenimendu lanak antolatu eta zuzentzeko.

Hitzarmenak ditugu inguruko 250 enpresarekin baino gehiagorekin, zure prestakuntza erabatekoa izan dadin lagunduko dizuten borondatezko praktikak egiteko.

Ezagutza arloa

Ingeniaritza eta Arkitektura

Ikastegia

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola

Campusa

Gipuzkoa

Harremanetarako

ugutz.garitaonaindia@ehu.eus

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 kreditu ECTS

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

19,19 €

Gutxieneko nota

5 ezohiko deialdian (2018/19)

Eskainitako plazak

107 plaza

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Ingeniaritza Mekanikoko gradudunek askotariko lanbide irteerak dituzte.
  • Titulazio honek legeak aitortutako lanbide gaitasunak ematen ditu.
  • Graduatu hauek oso eskari handia dute lan munduan.
  • Aukera handiak ditu ikasketen atal bat atzerrian egiteko eta, gradua amaitu eta gero, ikasketei jarraipena emateko.

Sarrera-profila

Mekanismoak, egiturak eta materialak interesatzen bazaizkizu, gaitasuna baduzu ulermen abstrakturako, arrazonamendu logikorako eta trebetasun deduktiborako, eta erraztasuna baduzu matematika, fisika, kimika eta adierazpen grafikoa bezalako oinarrizko gaietan, Ingeniaritza Mekanikoko Gradua duzu aukerarik egokiena.

Irteera profesionalak

Arlo hauetan, nagusiki:

  • Industria sektoreko enpresak (makina erreminta, automobilgintza, aeronautika…), I+G+b azterketak, ekoizpen prozesuen garapena eta kontrola, mantenimendua
  • Zerbitzu enpresak: Ingeniaritza eta aholkularitza enpresak
  • Eraikuntza
  • Irakaskuntza