Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Breadcrumb

Gradu-Bikoitza-Ingeniaritza-Zibila-eta-Arkitektura-Teknikoa-Titulua

Gradu Bikoitza: Ingeniaritza Zibila + Arkitektura Teknikoa

Nested Applications

Gradu-Bikoitza-Ingeniaritza-Zibila-eta-Arkitektura-Teknikoa-Aurkezpena

Irudia

Inguratzen dituzten eraikuntzek eta azpiegiturek gure bizimodua baldintzatzen dute. Eraikuntzaren alorrean adituak diren pertsonak behar dira gure habitata hobetzeko, jasangarritasun, efizientzia energetiko eta segurtasun irizpideak erabilita. 

Ingeniaritza zibilaren jarduera ohikoenak dira hirien eta haien zerbitzuen planifikazioa (garraioa, hornidura eta saneamendua…), itsasertzen eta ibaien babesa, eta azpiegituren exekuzioa eta ustiapena. 

Bestetik, arkitektura teknikoa oinarritzen da eraikuntzaren alderdi teknikoetan, bereziki proiektuen exekuzioan (segurtasuna eta arriskuen prebentzioa, materialen kalitate kontrola, obra zuzendaritza, kontrol teknikoa eta ekonomikoa…) eta eraikuntzen bizitza erabilgarriaren kudeaketan, haien mantenimendua, berroneratzea eta zaharberritzea barne.

Ingeniaritza Zibileko eta Arkitektura Teknikoko Gradu Bikoitzak emango dizun prestakuntzak balioko dizu profesionalki aritzeko bi alorretatik edozeinetan, eta ikuspegi integral batetik aurre egiteko eraikuntzarekin lotutako alderdi guztiei, eraikuntzan nahiz obra publikoan, bi-biak izanik sektore estrategikoak gizarte aurreratu baten garapenerako.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Ingeniaritza eta Arkitektura

Ikastegia

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola

Campusa

Gipuzkoa

Harremanetarako

Iraupena

5 ikasturte

Kreditu kopurua

356 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

18,29 €

Gutxieneko nota

10,464 ohiko deialdian (2022/23)

Eskainitako plazak

10 plaza

Gradu-Bikoitza-Ingeniaritza-Zibila-eta-Arkitektura-Teknikoa-Liburuxka

Gradu-Bikoitza-Ingeniaritza-Zibila-eta-Arkitektura-Teknikoa-4-arrazioak

Irudia

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Irteera profesional ugari ditu, enpresa pribatuetan eta administrazio publikoan.
  • Lan eskaera handia duen sektorea da.
  • Bi lanbide araututan aritzeko gaitasunak ematen ditu.
  • Bi GrALak egin ahal izango dituzu sektorean erreferentea den enpresa batean.

Gradu-Bikoitza-Ingeniaritza-Zibila-eta-Arkitektura-Teknikoa-Profila

Sarrerako profila

Profil tekniko bat baduzu eta interesatzen bazaizkizu berrikuntza teknologikoek eskaintzen dituzten aukerak eraikinak eta azpiegiturak efizienteagoak eta jasangarriagoak izan daitezen, Ingeniaritza Zibileko eta Arkitektura Teknikoko Gradu Bikoitza da zure titulazioa.

Irudia

Irteera profesionalak

Eraikuntzaren sektorearekin, obra publikoarekin eta hiri zerbitzuekin lotutako enpresa eta erakunde multzo zabal batean.

  • Ingeniaritza eta aholkularitza azpiegituretan, egituretan, garraioan, segurtasunean, ingurumen inpaktuan…
  • Enpresa eraikitzaileak, obra publikoan nahiz eraikuntzan.
  • Udalak, aldundiak eta beste administrazio batzuk.
  • Azpiegituren, obra hidraulikoen eta itsasoko obren, komunikazio bideen, garraioen, eraikuntzaren, ingurumenaren… kudeaketan aritzen diren erakunde edo enpresa publikoak.