Hirien garapena eta pertsonen eguneroko bizimodua estuki lotuta daude azpiegituren eraikuntzarekin. Errepideek, tunelek, zubiek, portuek edo aireportuek komunikazioak hobetzen laguntzen dute, eta eraikuntza horiek guztiak pentsaezinak lirateke Ingeniaritza Zibilaren esku hartzerik gabe.
Ingeniaritza Zibileko Graduak prestakuntza tekniko egokia emango dizu obra zibileko eta hidrologia proiektuen etapa guztiak burutzeko (planifikazioa, proiektua, exekuzioa, ustiapena, kontrola eta ebaluazioa). Eginkizun horietan guztietan, irizpide zientifikoak eta teknikoak erabiliko dituzu, baita gizarte erantzukizun arlokoak ere, baliabideen erabilera arrazional, eraginkor eta jasangarri baten bidez.
Dokumentua informazio gehigarriarekin:

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko
- Prestakuntza sendoa, oinarrizko eta komunikazio azpiegituren inguruan: errepide sare, trenbide, aireportu eta besteren diseinua, eraikuntza eta gestioa.
- Etengabe berritzen den ingeniaritza, profesional kualifikatu ugari behar dituena.
- Aintzat hartzen dira azpiegituren jasangarritasuna eta, ingurumenean behar bezala, egokiro, txertatu beharra.
- Gaitasun osoa ematen du proiektuak sinatzeko eta, zein bere kontura, lanbidean jarduteko.
Sarrera-profila
Kalkulurako erraztasuna baduzu, abstrakzio ahalmena, arrazoibide logikoa eta espazio ikuspena badituzu, landa lana atsegin baduzu, eta marrazketa, fisika eta matematika ezagutzak badituzu, Ingeniaritza Zibileko Gradua da zure lekua.

Irteera profesionalak
Enpresa publiko eta pribatu sail zabal batean lan egin ahal izango duzu:
- Azpiegiturak: diseinua, proiektua, exekuzioa eta mantenimendua.
- Komunikazio bideak eta garraioa: errepideak, autobideak, aireportuak eta trenbideak.
- Hornidura, saneamendu eta arazketa sareak, obra hidraulikoak eta itsas lanak.
- Kudeaketa, segurtasuna eta ingurumena: ingeniaritza eta aholkularitza, aholkularitza eta lanbide librea, laneko arriskuen prebentzioa.
- Enpresa eta erakundeetako gerentzia eta zuzendaritza, giza baliabideak, sail teknikoak eta administrazioa.
Gainera, irakaskuntzan eta ikerketan ere aritu ahal izango zara.