Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Breadcrumb

Sarrera-ingeniaritza-zibileko-gradua-bizkaia

Ingeniaritza Zibileko Gradua

Nested Applications

ingeniaritza-zibileko-gradua-bizkaia-presentacion

Bilboko Ingeniaritza Eskolako Ingeniaritza Zibileko Graduak sarbidea ematen du herri lanen ingeniari teknikoaren lanbide arautura (CIN/307/2009), eta Eraikuntza Zibilak espezialitateari dagozkion gaitasunak ematen ditu.

Hirien garapena oso lotuta dago pertsonen bizimodua errazten duten azpiegituren eraikuntzarekin. Errepideak, tunelak, zubiak, portuak edo aireportuak oso garrantzitsuak izan dira komunikazioen bilakaeran eta hobekuntzan. Ingeniaritza zibilik gabe pentsaezina litzateke halakoak egitea.

Ingeniaritza Zibileko Graduak prestakuntza tekniko egokia emango dizu obra zibiletako eta hidrologiako proiektuen etapa guztiak betetzeko (plangintza, proiektua, exekuzioa, ustiapena, kontrola eta ebaluazioa), irizpide zientifiko-teknikoekin eta erantzukizun sozialeko irizpideekin, eta baliabideak zentzuz, eraginkortasunez eta modu jasangarrian erabiliz.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Ingeniaritza eta Arkitektura

Ikastegia

Bilboko Ingeniaritza Eskola

Campusa

Bizkaia

Harremanetarako

grados.eib@ehu.eus

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

18,23 €

Gutxieneko nota

Eskainitako plazak

75 plaza

ingeniaritza-zibileko-gradua-bizkaia-boton-folleto

Grado-ingenieria-civil-Arrazoiak

Irudia

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Prestakuntza sendoa, oinarrizko eta komunikazio azpiegituren inguruan: errepide sare, trenbide, aireportu eta besteren diseinua, eraikuntza eta gestioa.
  • Etengabe berritzen den ingeniaritza, profesional kualifikatu ugari behar dituena.
  • Aintzat hartzen dira azpiegituren jasangarritasuna eta, ingurumenean behar bezala, egokiro, txertatu beharra.
  • Gaitasun osoa ematen du proiektuak sinatzeko eta, zein bere kontura, lanbidean jarduteko.

ingeniaritza-zibileko-gradua-bizkaia-Perfil

Sarrera-profila

Kalkulurako erraztasuna baduzu, abstrakzio ahalmena, arrazoibide logikoa eta espazio ikuspena badituzu, landa lana atsegin baduzu, eta marrazketa, fisika eta matematika ezagutzak badituzu, Ingeniaritza Zibileko Gradua da zure lekua.

Irudia

Irteera profesionalak

Enpresa publiko eta pribatu sail zabal batean lan egin ahal izango duzu:

  • Azpiegiturak: diseinua, proiektua, exekuzioa eta mantenimendua.
  • Komunikazio bideak eta garraioa: errepideak, autobideak, aireportuak eta trenbideak.
  • Hornidura, saneamendu eta arazketa sareak, obra hidraulikoak eta itsas lanak.
  • Kudeaketa, segurtasuna eta ingurumena: ingeniaritza eta aholkularitza, aholkularitza eta lanbide librea, laneko arriskuen prebentzioa.
  • Enpresa eta erakundeetako gerentzia eta zuzendaritza, giza baliabideak, sail teknikoak eta administrazioa.

Gainera, irakaskuntzan eta ikerketan ere aritu ahal izango zara.