Edukira joan
Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Ingeniaritza Zibileko Gradua

Hirien garapena eta pertsonen bizimodua errazten duten azpiegituren plangintza, eraikuntza eta kudeaketa estuki lotuta daude. Gure eguneroko bizitzan funtsezkoak dira errepideen, zubien, tunelen, trenbideen eraikuntza, besteak beste, mantenimendua eta hobekuntza. Gainera, hiriek hainbat zerbitzu behar dituzte: ur hornidura, saneamendua edo garraio jasangarria. Hori guztia ingeniaritza zibilaren espezializazio arloa da.

Ingeniaritza Zibileko Graduak prestakuntza tekniko egokia emango dizu obra zibileko proiektuen etapa guztiak burutzeko (planifikazioa, proiektua, exekuzioa,ustiapena, kontrola eta ebaluazioa). Eginkizun horietan, irizpide zientifikoak eta teknikoak erabiliko dituzu, baita gizarte erantzukizunekoak ere, eta baliabideen erabilera arrazionala, eraginkorra eta jasangarria egiteko gai izango zara.

Graduak formatu duala dauka. Bigarren mailatik aurrera, lanean hasiko zara enpresekin elkarlanean planteatutako proiektuetan, eta graduaren azken hiruhilekoa lankide dugun enpresetako batean igaroko duzu, praktikak eta zure Gradu Amaierako Lana egiten.

Gainera, nazioarteko esperientzia izan nahi baduzu, gure mugikortasun-programetan parte hartu ahal izango duzu, Europan zein Europatik kanpo. Halaber, Université de Pau et des Pays de l’Adour-ekin (UPPA), Frantzian, titulazio bikoitza lortzeko aukera izango duzu.

Ingeniaritza Zibileko Graduak gaitu egiten zaitu Herri Lanetako Ingeniari Tekniko lanbidean jarduteko.

Ezagutza arloa

Ingeniaritza eta Arkitektura

Ikastegia

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola

Campusa

Gipuzkoa

Harremanetarako

ugutz.garitaonaindia@ehu.eus

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 kreditu ECTS

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

19,19 €

Gutxieneko nota

5 ezohiko deialdian (2018/19)

Eskainitako plazak

65 plaza

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Ingeniaritza Zibileko gradudunek askotariko lanbide irteerak dituzte.
  • Titulazio honek legeak aitortutako lanbide gaitasunak ematen ditu.
  • Graduatu hauek oso eskari handia dute lan munduan.
  • Aukera handiak ditu ikasketen atal bat atzerrian egiteko eta, gradua amaitu eta gero, ikasketei jarraipena emateko.

Sarrera-profila

Kalkulurako erraztasuna baldin baduzu, azpiegiturak eta hiri-zerbitzuen kudeaketa interesatzen bazaizu eta landa lana atsegin baduzu, Ingeniaritza Zibileko Gradua da zure  titulua.

Irteera profesionalak

Enpresa publiko eta pribatu sail zabal batean lan egin ahal izango duzu:

  • Azpiegiturak: diseinua, proiektua, exekuzioa eta mantenimendua
  • Komunikazio bideak eta garraioa: errepideak, autobideak, aireportuak eta trenbideak
  • Hornidura, saneamendu eta arazketa sareak, obra hidraulikoak eta itsas lanak
  • Kudeaketa, segurtasuna eta ingurumena: ingeniaritza, aholkularitza eta lanbide librea, laneko arriskuen prebentzioa
  • Enpresa eta erakundeetako gerentzia eta zuzendaritza, giza baliabideak, sail teknikoak eta administrazioa

Gainera, irakaskuntzan eta ikerketan ere aritu ahal izango zara.