Edukira joan
Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Itsasketako Gradua

Itsas garraioa baliabiderik erabiliena izan da historian bidaiariak eta salgaiak garraiatzeko. Gaur egun ere ezinbesteko garraio modua izaten jarraitzen du, eta haren alderdi tekniko guztiak menderatuko dituzten profesionalak behar ditu.

Itsasketako Graduaren bidez, edozein industria instalazioren –itsasoan nahiz lehorrean– diseinu, mantenimendu eta operatibitatearekin lotutako ezagutzak eskuratuko dituzu, eta, azken mailan, nahitaez egin beharko dituzu 3 hilabeteko praktikak itsasontzian edo 600 ordu lehorrean enpresetako praktiketan.

Gainera, espezializatzeko aukera izango duzu, ibilbide edo aipamen hauen bidez: Energia eta Propultsioa, eta Mantentze Lanak Industrian.

Itsasketako Gradua egin ondoren, nabigatu ahal izateko, Merkataritza Ontzidiko Makineria titulu ofiziala lortu beharko duzu, eta Makineriako buru izateko, Itsas Ingeniaritza Masterra egin beharko duzu.

Merkataritza Ontzidiko titulu profesionalak lortzeko, Itsasoko Gizarte Institutuaren azterketa medikoa egin behar da, nahitaezko urratsa merkataritza itsasontzietan praktikak egin eta zerbitzu profesionalak eskaintzeko.

Ezagutza arloa

Ingeniaritza eta Arkitektura

Ikastegia

Bilboko Ingeniaritza Eskola

Campusa

Bizkaia

Harremanetarako

grados.eib@ehu.eus

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 kreditu ECTS

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

19,19 €

Gutxieneko nota

5 ezohiko deialdian (2018/19)

Eskainitako plazak

60 plaza

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Merkataritza itsasontzietako makineriako ofizialaren lanbide arautuan jarduteko bidea eskaintzen duen unibertsitate gradu bakarra.
  • Prestakuntza sendoa eta osoa, lanbiderako aukera handiak dauzkana. Erantzukizuneko lanpostuetan jardun ahal izango zara itsas administrazioan zein lehorreko industrian.
  • Ikastegiak eskola-ontzia du, praktika akademikoak bertan egin ditzazun.
  • Eraikina portuan bertan dago, titulazio honetarako kokapen bikaina.

Sarrera-profila

Industriaren eta itsasoaren mundua interesatzen bazaizu, arrazoitzeko gaitasuna baduzu, eta matematika, fisika, kimika, marrazketa tekniko eta ingeles ezagutzak badituzu, Itsasketako Gradua duzu aukerarik onena.

Irteera profesionalak

Lanpostu eta arlo hauetan lan egin ahal izango duzu:

  • Merkataritza Ontzidiko Makineriako ofiziala
  • Kargu teknikoak eta kudeaketakoak energia eta industria instalazioetan
  • Mantentze lana itsas eta industria instalazioetan
  • Segurtasun eta kutsadura ikuskapenak, itsasontzi eta salgaienak, eta sozietate sailkatzaileenak
  • Portu batzordeak
  • Enpresa kontsignatarioak
  • Peritazioak itsas gaietan
  • Aduanako zaintza zerbitzua
  • Ontziolak
  • Portuen kudeaketa
  • Kalitate, ingurumen, segurtasun eta laneko arriskuen prebentzio arloetako proiektuak