Edukira joan
Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua

Itzultzaileen eginkizun nagusia hizkuntza bitartekaritza da, itzultzaileak hizkuntza desberdineko hiztunak elkar uler daitezen bitartekariak baitira. Pertsonen arteko eta nazioarteko harremanek nabarmen egiten dute hobera haiek esku hartzen dutenean; izan ere, komunikazio zuzen, zehatz eta eraginkor batek gaizki ulertzeak saihesten ditu, eta, zenbait kasutan, gatazkak ere.

Itzulpengintza eta Interpretazioko Graduak teknika eta metodologia espezifikoak emango dizkizu lan hizkuntzak menperatzeko era guztietako komunikazio testuingurutan eta testu motatan. Horrez gain, trebetasun dokumentalak eta bitartekoak eskuratuko dituzu, besteak beste, informazioa berreskuratzeko eta ebaluatzeko, hiztegi orokorrak eta espezializatuak sortzeko, glosarioak egiteko, terminoak sortzeko, eta testuak orrazteko eta zuzentzeko. Hori guztia teknika informatiko aurreratuenen laguntzaz.

Honako aipamen edo ibilbide hauek izango dituzu espezializatzeko: Interpretazioa eta A1-A2 Itzulpengintza eta Interpretazioa. Era berean, borondatezko kanpoko praktikak egin ahal izango dituzu lanbidea ezagutzeko.

Hizkuntza gaitasun proba bat gainditu beharko duzu hizkuntza ofizialetan (euskara edo gaztelania) goi mailako ezagutza (C2) egiaztatzeko, eta maila aurreratua (B2), atzerriko hizkuntza batean (ingelesa edo frantsesa).

Ezagutza arloa

Arteak eta Giza Zientziak

Ikastegia

Letren Fakultatea

Campusa

Araba

Harremanetarako

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Alemana, Arabiera, Errusiera, Euskara, Frantsesa, Galiziera, Gaztelania, Greziera modernoa, Ingelesa, Italiera

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

19,19 €

Gutxieneko nota

8,620 ohiko deialdian (2019/20)

Eskainitako plazak

Proba baztertzailea duten 60 plaza

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Laugarren hizkuntza bat ikasteko aukera izango duzu, plus bat zeure curriculumerako: arabiera, galegoa, egungo greziera edo italiera.
  • Hiru hizkuntzatako itzulpengintza praktikak, bigarren ikastaroan hasita.
  • Hizkuntza eta aldi bereko interpretaziorako punta-puntako laborategiak Letren Fakultatean eta Micaela Portilla ikergunean.
  • Bigarren ikastaroan hasita, mugikortasun egonaldiak egin ahal izango duzu unibertsitate nazional eta nazioartekoetan Erresuma Batua, Alemania, AEB edo Australia, esaterako.

Sarrera-profila

Halaber, komunikazio eta gizarte trebetasunak dituen pertsona bat bazara, eta antolakuntza, sintesi, arrazonamendu eta abstrakzio gaitasunak badituzu, Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua ezin hobea da zuretzat.

Irteera profesionalak

Lan irteera nagusiak hauek dira:

  • Itzulpengintza, oro har eta espezializatua (juridikoa, ekonomikoa, zientifikoa)
  • Itzulpengintza ofiziala edo zinpekoa
  • Lotura, hitzaldi edo gizarte interpretea
  • Irakaskuntza (bigarren hezkuntza eta unibertsitatea, eta akademiak)
  • Hizkuntzalaritza eta literatura ikerketa
  • Aholkularitza eta plangintza
  • Testuen edizioa eta zuzenketa; argitalpenen industria
  • Terminologia eta hizkuntza espezializatuak
  • Kultura zerbitzuentzako aholkularitza teknikoa eta kudeaketa, hizkuntza eta kultura bitartekaritza, nazioarteko harremanak, giza baliabideak eta turismoa