Ikasketa plana

Eskuratutako gaitasunak

Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:

  • Egoera fisikoa ebaluatzea eta osasuna hobetzera bideratutako ariketa fisikoak agintzea.
  • Entrenatzeko prozesua planifikatzea, garatzea eta kontrolatzea, maila desberdinetan.
  • Giza motrizitatearen adierazpen desberdinen egitura eta funtzioa ezagutzea eta ulertzea.
  • Giza motrizitatearen ahalmenen eta ereduen oinarriak, egiturak eta funtzioak ezagutzea eta ulertzea.
  • JFKZko Graduaren (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak) ikasketa helburua ezagutzea eta ulertzea: jarduera fisikoak eta kiroletakoak giza motrizitatearen esparru guztietan.
  • Jarduera fisiko desegokia egiteak osasunean izan ditzakeen arriskuak identifikatzea.
  • Jarduera fisikoa eta kirola egitean eragina duten faktore anatomikoak, fisiologikoak, biomekanikoak, portaerari dagozkionak eta sozialak ezagutzea eta ulertzea.
  • Jarduera fisikoa eta kirola egiteko ohitura iraunkorren eta autonomoen sorrera sustatzea eta ebaluatzea.
  • Jarduera fisikoa, kirola eta jolas jarduera planifikatzea, antolatzea, zuzentzea eta kontrolatzea.
  • Jarduera fisikoak eta kirolak giza organismoan dituzten eragin fisikoak, psikologikoak eta sozialak ezagutzea eta ulertzea.
  • Jarduera fisikoari eta kirolari dagozkion irakatsi eta ikasteko prozesuak diseinatzea, garatzea eta ebaluatzea, pertsonen banakako ezaugarriei eta beren testuinguruaren ezaugarriei arreta eskainita.
  • Jarduera fisikoari eta kirolari, beren adierazpen guztietan, aplikatutako oinarrizko prestakuntza zientifikoa eskuratzea.
  • Kirol erakundeak, entitateak eta instalazioak kudeatzea.
  • Kirolaren oinarriak ezagutzea eta ulertzea.
  • Printzipio anatomikoak, fisiologikoak, biomekanikoak, portaerari dagozkionak eta sozialak jarduera fisikoaren eta kirolaren arlo desberdinei aplikatzea.