Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Breadcrumb

Sarrera-kazetaritzako-gradua

Kazetaritzako Gradua

Nested Applications

kazetaritzako-gradua-presentacion

Hedabideak ezinbestekoak izan dira, eta oraindik ere badira, gizarte modernoen funtzionamendua ulertzeko. Egun, informazioak zenbaitetan kezkatzeko moduan gainezka egiten digun honetan, inoiz baino beharrezkoagoa da komunikazioaren arloko etorkizuneko profesionalentzako kalitatezko prestakuntza.

Kazetaritzako Graduak XXI. mendeko hedabideetan eskatzen diren zeregin profesionalak betetzeko prestatuko zaitu, prestakuntza teoriko sendoa eta erabateko trebakuntza praktikoa etikaren ikuspegitik uztartzen dituen ikasketa plan batekin. Irrati, telebista, prentsa, eta interneteko tresna profesionalak eta multimedia teknologia berriak irizpidez erabiltzen ikasiko duzu.

Eta Komunikazioaren Arloko Zuzendaritzako aipamena eskuratu ahal izango duzu, ibilbide hori interesatzen bazaizu.

XSLaren edukia

kazetaritzako-gradua-boton-folleto

Grado-periodismo-Arrazoiak

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Ikasiko duzu egiazko informazioa zorroztasunez bilatzen, historiak sortzen erakargarritasun eta argitasunez.
  • Kazetaritza digitalaren, euskarri egunekoenaren, eta prentsa, irrati eta telebistako komunikazio tradizionalaren bazter eta txoko guztiak ezagutuko dituzu.
  • Ikasketa plan dinamikoa, komunikazio merkatuari oso lotutako prestakuntzaren bidez.
  • Hirugarren eta laugarren ikastaroetan praktikak egin ahal izango dituzu EITB, RTVE, Mediaset eta bestelako hedabide eta komunikazio agentzia nagusietan.

kazetaritzako-gradua-Perfil

Sarrera-profila

Jakingura handiko pertsona bazara, zure inguruan gertatzen dena interesatzen bazaizu, analisi kritikoa posible eta beharrezko dela uste baduzu, historiaren bertsio bakar batekin konformatzen ez bazara eta komunikazioaren mundua oso gustuko baduzu, zalantzarik gabe, Kazetaritzako Gradua gogoko izango duzu.

Irteera profesionalak

Enpresa zein erakundeetako hedabide, produktora, kabinete eta komunikazio agentzietan:

  • Erredakzioa idatzizko eta ikus-entzunezko hedabideetan
  • Programa, erreportaje, gidoi, eta abarren zuzendaritza eta produkzioa
  • Web atarien kudeaketa eta edizioa
  • Prentsa bulegoen edo erakundeetako komunikazio bulegoen zuzendaritza
  • Komunikazioaren arloko aholkularitza
  • Komunikazioaren arloko zuzendaritza
  • Transmedia komunikazioa
  • Multimedia edukien edizioa, produkzioa eta kudeaketa
  • Interneteko gizarte kazetaritza parte hartzailea

Eta irakaskuntzan eta ikerketan ere.