Ikasketa plana

Eskuratutako gaitasunak

Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:

  • Edukien alderdi formal eta estetikoak zuzen diseinatzea komunikabide desberdinen ezaugarrien arabera.
  • Gizarte-zientzien berezko ezagutza eta metodologien bitartez (Soziologia, Ekonomia, Zuzenbidea, Historia Garaikide) gertaerak eta prozesu sozialak analizatu, interpretatu eta azaltzea, komunikabideen lanaren testuinguruan.
  • Iturri desberdinetan bilatzea, aukeratzea, hierarkizatzea eta analizatzea, edukiak forma eta estrategia narratiboetara moldatuz.
  • Jakintza-alor arteko komunikazioaren testuinguruan teoria, kontzeptu eta metodologien ezaguera lortzea eta ulertzea.
  • Jariakortasunarekin eta eraginkortasun komunikatiboarekin adieraztea, ahoz eta idatziz,komunikabide desberdinetarako egokiagoak diren baliabide linguistikoak aprobetxatzen jakinez.
  • Komunikazioko eta informazioko prozesuei teknikak, teknologiak eta baliabideak ematea eta trebetasunak garatzea.
  • Lan informatiboei kazetaritza genero eta formatu nagusiak ematea komunika bakoitzaren berezko hizkuntzaren bitartez.
  • Proiektu informatzaile edo komunikatiboak modu egokian asmatzea, planifikatzea, egitea eta kudeatzea.