Menua Webgunearen menua ireki/itxi

XSLaren edukia

Ikasketa plana

Eskuratutako gaitasunak

Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:

  • G001. Kimikako ezagutzak edukitzea eta ulertzea, eta arlo honetako gai teoriko eta praktikoak menderatzea.
  • G002. Eskuratutako ezagutzak, gaitasunak eta trebetasunak modu egokian maneiatzea, arazo berriak hautemateko eta aztertzeko, eta horiek konpontzeko estrategiak planteatzeko.
  • G003. Material kimikoak segurtasunez manipulatzeko eta laborategiko prozeduren arriskuak hautemateko eta baloratzeko gaitasuna.
  • G004. Laborategi akademiko eta industrialetan ohiko teknika eta ekipoak erabilita, prozesu eta proiektu kimikoak planifikatzeko, garatzeko, kudeatzeko eta kontrolatzeko gaitasuna.
  • G005. Emaitza esperimentalak eta informazio zientifikoa aztertzeko eta interpretatzeko gaitasuna, erabakiak hartzeko. Betiere, planteatutako arazoaren alde tekniko eta etikoak kontuan hartuta.
  • G006. Informazioa eta ideiak maila zientifiko eta teknikoan eta gutxienez Europako Komunitateko bi hizkuntza ofizialetan transmititzeko gaitasuna. Betiere, IKTen ahalmenaz baliatuta.
  • G007. Gerora egin nahi dituzten ikasketei autonomia-maila handiarekin ekiteko beharrezko ikaskuntza-gaitasunak izatea.
  • G008. Taldean lan egiteko eta diziplina anitzeko testuinguruetan arazoak konpontzeko gaitasuna erakustea.
  • G009. Ingurune berrietan ikertzen hasteko eta lan egiteko gaitasuna garatzea.
  • G010. Berdintasunaren oinarrizko eskubideekin, bereizketarik ezarekin eta bakearen kultura sustatzearekin koherentea den prestakuntza osoa eskuratzea.