Eduki publikatzailea

Demain dokumentalaren proiekzioa

Noiz eta non

Noiztik: 2016/12/14 Noiz arte: 2016/12/09, 18:00 - 12:04

Kokapena

Areto nagusia - Gasteizko Ingenieritza Eskola
Nieves Cano 12. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, abenduak 14, 18:00etatik aurrera, Vitoria/Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolako ekitaldi aretoan, Demain (Bihar) dokumentala proiektatuko da, STEILAS sindikatuak Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolaren lankidetzaz antolatuta.

Demain, dokumental onenaren 2015eko César saria lortu zuenak hautabideak aurkezten ditu ekosistemen kolapsoa ekiditeko. Filma Cyril Dion frantses idazle, zuzendari, poeta eta ekintzaileak eta Mélanie Laurent frantses aktore, zuzendari eta kantariak sinatzen dute, biak ingurumenarekiko oso sentibera. Filmaren bi zuzendariok 10 herrialdeetan barrenako bidaiari ekitea erabaki zuten, lau laguntzaileren ekipoa lagun zutela, katastrofea ekidin lezaketen pertsona eta ekimenen bila.

Trailerra: https://www.youtube.com/watch?v=ljL2HK8c2ek