UPV/EHUko 2017/2018 ikasturteari hasiera emateko ekitaldia

Lehenengo argitaratze data: 2017/09/05

Ostegunean, irailak 14, 11:30ean, Ignacio María Barriola Zentroan (Elhuyar plaza 1, Donostia) egingo da UPV/EHUko 2017/2018 ikasturteari hasiera emateko ekitaldia.

Ekitaldiaren programa hauxe da:

  • 2016/2017 ikasturteko memoriaren laburpena, Unibertsitateko idazkari nagusi Pedro Iriondoren eskutik
  • Ikasturte hasierako hitzaldia, Jasone Cenoz doktorearen eskutik: Hezkuntza eleaniztasuna ikertzen: irazkia eta bilbea
  • Unibertsitateko errektore Nekane Balluerkaren mintzaldia
  • Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluren mintzaldia
  • UPV/EHUko Koruaren emanaldia

 

Ekitaldia zuzenean ikusi ahal izango da EHUtb-n