Psikologia Aplikatuko Zerbitzuaren tailerrak

Lehenengo argitaratze data: 2017/10/06

Psikologia Aplikatuko Zerbitzuak antolatutako tailer hauek prestakuntzako kultur jarduera gisa eskaintzen dira, eta UPV/EHUko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordetzak bermatzen ditu.

Tailer bakoitzak 12,5 ordu presentzialeko iraupena eta aitorpena dute. Tailer bakoitzeko ordu kopurua ziurtatuko da. Horretarako, ezinbestekoa izango da gutxienez orduen %80ko asistentzia betetzea.

Kontaktua eta izen ematea: talleres.spa@ehu.es

 

2017-2018 ikasturteko lehenengo lauhilekoan tailer hau eskaintzen da:

"Gestión de la Ansiedad y el Estrés ante los Exámenes" tailerra

Tailer honen helburua azterketen aurrean antsietatea eta estresa mendean hartzeko estrategiak ikastea da, ikasleek euren errendimendua hobetzeko eta emaitza akademiko hobeak lortzeko. Tailerrean, estresari eta antsietateari aurre egiteko estrategiarik garrantzitsuenak praktikan jarriko dira. Batez ere ondoko gaiak jorratuko dira: erlaxazio gaitasuna, gertaera estresagarrien birrebaluazio positiboa, denboraren plangintza egokia, trebezien entsegua eta arazoen konponketa.

Arabako Campusa:
Datak: 2017ko azaroaren 9an, 16an, 23an eta 30an (ostegunak)
Ordutegia: 15.00 – 18.00
Parte hartzaile kop.: 18
Lekua: Batzar aretoa, 2 solairua, Las Nieves

Bizkaiko Campusa:
Datak: 2017ko azaroaren 6an, 13an, 20an eta 27an (astelehenak)
Ordutegia: 15.00 – 18.00
Parte hartzaile kop.: 18
Lekua: 6A gela. 1 solairua Liburutegi nagusia (Leioa)

Gipuzkoako Campusa:
Datak: 2017ko azaroaren 7an, 14an, 21an eta 28an (astearteak)
Ordutegia: 15.00 – 18.00
Parte hartzaile kop.: 15-18
Lekua: Carlos Santamaría ikastegia. 4 ikasgela

 

"Gestión de las TICs para el ocio" tailerra

Gure ikerketek aipatzen dute egunero 4 ordu baino gehiago IKT aisialdiarako erabiltzea ondorio kaltegarriak dituela errendimendu akademikoan eta ongizate psikologikoan. Gaur egun komunikazioaren garrantzia ezagututa eta geure jendearekin beti konektatuak egotearen beharra kontuan izanda, ¿nola lotu Interneta, sare sozialak eta arrakasta akademikoa? Tailer honen helburua Ikasleei IKT aisialdirako kudeaketan eta erabileran laguntzea da.

Arabako Campusa:
Datak: 2017ko azaroaren 7an, 14an, 21an eta 28an (astearteak)
Ordutegia: 15.00 – 18.00
Parte hartzaile kop.: 18
Lekua: Batzar aretoa, 2 solairua, Las Nieves

Bizkaiko Campusa:
Datak: 2017ko azaroaren 8an, 15an, 22an eta 29an (asteazkenak)
Ordutegia: 15.00 – 18.00
Parte hartzaile kop.: 18
Lekua: 6A gela. 1 solairua Liburutegi nagusia (Leioa)

Gipuzkoako Campusa:
Datak: 2017ko azaroaren 9an, 16an, 23an eta 30an (ostegunak)
Ordutegia: 15.00 – 18.00
Parte hartzaile kop.: 15-18
Lekua: Carlos Santamaría ikastegia. 4 ikasgela

"Emociones y Comunicación. Aprende a gestionar tus emociones en la vida cotidiana" tailerra

Ikasleak komunikazio zailtasunez jabetzea eta horretarako baliabide eta estrategiak eskaintzea dira tailer honen xedeak, emozioekin konektatzea eta identifikatzen jakitea, alegia.
Horrez gain, lagungarria izango da egunerokotasunean emozio positiboak eta gatazkatsuak kudeatzeko martxan jar daitezkeen estrategiak ikasteko, komunikazioa esperimentatzeko eta emozioak positiboki kudeatzeko, osasuna hobetzeko funtsezko baldintza gisa.

Gipuzkoako Campusa:
Datak: 2017ko azaroaren 6an, 13an, 20an eta 27an (astelehenak)
Ordutegia: 15.00 – 18.00
Parte hartzaile kop.: 25
Lekua: Carlos Santamaría ikastegia. 4. ikasgela

 

"Desira, Erotismoa eta Tratu onak" tailerra

Tailer honen helburua sexualitatearen eta harreman afektibo-sexualen inguruko ideiak, baloreak eta jarrerak aztertzea, hausnartzea eta aldaketak proposatzea da. Bizitza sexualaren erotizazioaren inguruko ikasketa planteatzen du, desira sustatzeko askotariko estrategien entrenamendua eta fantasien, gorputzaren erotismoaren, zentzuen eta plazeraren indartzea.  Tailer euskaraz edo gaztelaniaz izango da, eskaeren arabera.

Bizkaiko Campusa:
Datak: 2017ko azaroaren 2an, 9an, 16an eta 23an (ostegunak)
Ordutegia: 15:00 – 18:00
Parte hartzaile kop.: 18-21
Lekua: 6A gela. 1 solairua Liburutegi nagusia (Leioa)

Plaza kopuru mugatua dagoenez gero, izena ematen den ordena errespetatuko da zehatz-mehatz.