Komunikazio plana

2016ko ekainaren 2an Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak 2016-2019 aldirako UPV/EHUko Komunikazio Plana onartu zuen, gure unibertsitateak burutzen duen bigarrena. Epealdi horretan gauzatuko dituen komunikazio ekintzak biltzen ditu Komunikazio Plan honek, barne zein kanpo hartzaileei zuzendurik, etorkizunari begira komunikazioaren arloan egin beharreko ekintzen gida bat eratzeko asmoz.