Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Breadcrumb

Sarrera-kriminologiako-gradua

Kriminologiako Gradua

Nested Applications

kriminologiako-gradua-presentacion

Kriminologia diziplinarteko zientzia bat da, diziplina askoren ezagutzaz baliatzen dena; tartean, medikuntza, soziologia, psikologia, antropologia eta zuzenbide penala. Horren bidez, krimenaren, haren intzidentziaren, kausen, formen, ondorioen eta lege araudien gaineko ikuspegi global bat eman nahi da; biktimen arreta, delinkuenteak eta gizarte kontrola deitutakoa ahaztu gabe.

Delituak prebenitzeko eta tratatzeko, biktima eta arauhausleekin esku hartzeko eta, oro har, biztanleriaren segurtasuna hobetzeko zientzia ezagutzen aplikazioan aditu bat izateko prestatuko zaitu Kriminologiako Graduak. Delitua bera ikertzeaz gainera, sakon aztertuko dituzu delinkuentea, biktima eta delituen gizarte kontrolerako bitartekoak, eta gatazkak konpontzeko estrategiak diseinatzen ikasiko duzu.

Eta ikasitako guztia praktikan jartzeko, bertatik bertara ezagutuko duzu kriminologiaren arloko profesionalek egindako lana, nahitaezko kanpoko praktiken bitartez.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Gizarte eta Lege Zientziak

Ikastegia

Zuzenbide Fakultatea

Campusa

Gipuzkoa

Harremanetarako

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

14,08 €

Gutxieneko nota

10,500 ohiko deialdian (2021/22)

Eskainitako plazak

60 plaza

kriminologiako-gradua-boton-folleto

Grado-criminologia-Arrazoiak

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Delitua, krimena eta biktimekiko laguntza ikasi eta gizarte justuagoaren aldeko lana egiten ikasiko duzu.
  • Auzitegiko psikopatologia, medikuntza legala… ikasketa plan osoa izango duzu, diziplina ezberdinetako irakasgaiek osatuta.
  • Laugarren ikastaroan, praktikak egingo dituzu epaitegietan, fiskalian, Ertzaintzan edo zuk proposatutako tokian.
  • Ikerketa kriminologikoak ezagutu ahal izango dituzu Kriminologiaren Euskal Institutuan, fakultateak lankidetza estua baitu institutuarekin.

kriminologiako-gradua-Perfil

Sarrera-profila

Behaketa eta dedukzio gaitasuna, espiritu kritikoa, eta analisi eta sintesirako joera baduzu eta lana taldean egitea atsegin baduzu, Kriminologiako Gradua da zure aukera.

Irteera profesionalak

Lan arlo publiko eta pribatu askotara sartzeko aukera izango duzu, hala nola:

  • Polizia zientifikoa, hainbat mailatakoa: udalerrietakoa, autonomikoa edo estatukoa.
  • Segurtasun enpresa pribatuak.
  • Arlo judiziala: auzitegiko kriminologia, delituei eta abarrei buruzko datu baseen erabilera, teknikarien taldea adingabeen epaitegietan, adituen txosten kriminologikoetarako laguntza.
  • Espetxeak eta adingabe arau-hausleak barneratzeko zentroak.
  • Gizarteratzeko erakundeak eta espetxe-zaintza.
  • Bitartekaritza zerbitzuak.
  • Biktimen arretarako bulegoa.
  • Administrazio publikoa: segurtasun politika publikoen diseinua eta gizarte eta laguntza politiken diseinua.
  • Ikastetxeak: arrisku faktoreak hautematek programak diseinatzea, baita esku hartze eta prebentzio estrategiak ere.
  • Giza eta oinarrizko eskubideen arloan diharduten elkarteak.
  • Ikerketa jardueren arloan lanean diharduten erakundeak.