Menua Webgunearen menua ireki/itxi

XSLaren edukia

Soziologiarako Sarrera26184

Ikastegia
Zuzenbide Fakultatea
Titulazioa
Kriminologiako Gradua
Ikasturtea
2020/21
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26184

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Mintegia69
Gelako p.1218
Ordenagailuko p.69
Tailerra00
Landa p.00

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Soziologiara sarrera irakasgaia prestatuta dago ikasleak errealitatearen izaera soziala ezagutu eta ulertu dezan eta beraz, ikuspuntu soziologikoaren bitartez aztertzeko logikaren erabilgarritasunaren jabe egin dadin.
Oinarrian, ikasleak ikerkuntza soziologikoan erabiltzen diren kontzeptu nagusiak, ikuspuntu garrantzitsuenak eta analisi teorikorako ereduak ezagutzea du helburu, hauek erakunde, prozesu eta aldaketa sozial desberdinak ulertzeko tresna izan daitezen.
Zentzu praktiko batean, ikaslea ezagutza teorikoak errealitate sozialaren azterketan erabiltzera bideratuko da, soziologiak bide hau lantzeko eskuragarri jartzen dizkigun tresna metodologiko eta teknikoen erabilpenean trebatuz. Zentzu honetan, egunerokotasunean presentzia nabaria duten egoerak eta tendentziak aztertuko dira datu kuantitatio zein kualitatiboak uztartuz eta erakunde sozial desberdinetan duten islada azpimarratuz, horien artean, familia, hezkuntza sistema, lan inguruneak, erlijioa, politika eta hiri-guneak.
Guzti honen asmoa, ikasleari Krimininologia Graduko Ikasketa Planaren baitan izaera eta eduki soziologikoak dituzten gainontzeko irakasgaiak jorratu ahal izateko oinarrizkoak diren ezagutza eta gaitasunak lantzea da, zehazki, Hirugarren Mailako Desbideratzearen soziologia eta Laugarren Mailako Delituaren eta zigor kontrolaren soziologia irakasgaietarako oinarri bait da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgaiarekin lortu beharreko oinarrizko gaitasunak ondoko hauek dira:

- Gizarteko prozesuen zein erakundeen eta gizarte-aldaketaren azterketan erabiltzen diren oinarrizko kontzeptuak ezagutu eta zehaztasunez definitu.

- Gizarte-harremanen azterketarako ereduak identifikatu eta interpretatu, eta baita gizarte-aldaketari dagozkionak ere, egunerokotasuneko egoeren behaketa eta azterketatik abiatuz: familia, hezkuntza-sistema, erlijioa, lana, politika, immigrazioa, etab.

- Oinarrizko kontzeptuak norberaren esperientziekin elkarlotu, gizarteko praktika indibidual nahiz kolektiboei buruzko hausnarketa-ariketak burutuz.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

LEHEN ATALA: ERREALITATE SOZIALAREN ANALISIA

1. GAIA: Ikuspegi Soziologikoa
2. GAIA: Korronte Teoriko Nagusiak

BIGARREN ATALA: GIZARTERATZEA, ERAKUNDETZE PROZESUA, ETA EGITURA SOZIALA

3. GAIA: Gizarteratzea, Testuingurua eta Eremuak.
4. GAIA: Familiarteko Harremanak
5. GAIA: Ezagutza eta antzematea: Hezkuntza Sistema
6. GAIA: Lana, Kontsumoa eta Desberdintasun Soziala
7. GAIA: Erlijio Sinismenak, balioak eta transzendentzia
8. GAIA: Estatua: Politika eta Gatazken Arautzea
9. GAIA: Biztanleria eta Hirigintza

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaiaren lanketa denbora bitartean ondorengo jarduerak burutuko dira:
a) Eskola magistralak, ikasleek gai eta atal desberdinen oinarri teorikoak jaso ditzaten.
b) Eskola praktikoa eta ordenagailu praktikak: testuen irakurketa eta analisia, informazioaren bilaketa, datu estatistikoen interpretazioa, prentsa artikuluen analisia, informazioaren antolaketa, eta abar.
c) Mintegiak, ikasleek burututako lan eta jarduera praktikoak aurkeztu ahal izateko eta landutako edukien inguruan eztabaidatu ahal izateko.
Ikasleek bi lan praktiko burutu beharko dituzte ikasturtean zehar:
a) Bakarkako lan praktikoa: Ikasle bakoitzak lan praktiko bat burutu beharko du bakarka, programako lehen ataleko edukiekin erlazionatutako irakurgai bat oinarritzat hartuaz.
b) 4 pertsonako taldeetan antolatuta, 1 lan burutu beharko dira. Irakasgaiaren programan dauden gaietako baten inguruan ikerketa soziologiko baten hastapena burutzea izango du helburu, datu enpirikoak errepasatuaz.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
    • Banakako lanak (%): 15
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 25

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgai honetan ebaluaketa jarraituaren eredua mantenduko da eta lauhilekoan zehar burutu beharko diren lan praktikoetan oinarrituko da. Hala ere, ebaluaketa jarraituaren amaiera modura idatzizko froga bat egin beharko da.
Froga bakoitzak azken notan izango duen pisua honakoa izango da:
a) Bakarkako lana: %15
b) Taldeka burutu beharreko ikerketa lana: %25
c) Idatzizko azken froga: %60
Ebaluaketa eredu honen baitan irakasgaia gainditu ahal izateko, beharrezkoa da gutxienez eskolen %80an parte hartzea eta ebaluaketa froga guztiak modu indibidualean gainditzea.
Ikasleek, ebaluaketa jarraituaren ereduari uko egin ahal izango diote irakasleari idatziz komunikatuz ikasturtearen lehen bederatzi asteen baitan.
Ebaluaketa jarraituaren ereduari uko egin ezkero, ikasleak azken ebaluaketa ereduaren bitartez egin beharko dio aurre irakasgaiari. Kasu honetan, ikasleak kalifikazioaren %100-eko balioa izango duen azterketa bat burutu beharko du. Azterketa honek idatzizko froga bat (%60) eta ariketa praktikoa (%40) izango ditu.
Ebaluaketa jarraituaren eredua mantentzen duten ikasleen kasuan azken frogaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren %40a baino handiagoa denez, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa “Ez aurkeztua” izan dadin.
Ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buzuko EHU/UPV-ko Protokoloari jarraiki, normalean eta, besterik adierazi ezean, irakasgai honetako ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. Aldi berean, hauek dira lan akademikoak egitean eta aurkeztean jokabide makur edo iruzurrezkotzat hartuko direnak: Lanak plagiatzea, hau da, inoren lanak kopiatzea jatorria edo iturria aipatu gabe eta norberarenak balira bezala aurkeztea ebaluazio akademikorako burutzen diren testu edo lanetan.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ez-ohiko deialdian, ikasleak azken ebaluaketa sistemaren baitan ebaluatuko dira. Ohiko deialdian, ebaluaketa jarraituaren eredua jarraitu dutenek, lortutako kalifikazioak mantenduko zaizkio, beti ere gaindituak badaude.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Nahitaez erabili beharreko materiala: testua, irakurgaiak, kasuen analisia, etab. Ikasleari eGela plataforma bitartez eskainiko zaizkio.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

BERGER P. (1998): Soziologiarako gonbitea. Ikusmolde humanistiko bat, EHU, Bilbo.
MACIONIS, J.J. eta PLUMMER, K. (2008): Sociología, 3. edizioa, Pearson Prentice-Hall, Madril.

Gehiago sakontzeko bibliografia

BELTRÁN, M. (2003): La realidad social, Tecnos, Madril.
BERGER, P. eta LUCKMAN, T. (1982): La construcción social de la realidad, Amorrortu, Buenos Aires.
GARCÍA FERRANDO, M. (koord.) (2005): Pensar nuestra sociedad global: fundamentos de sociología, Tirant lo Blanch, Valentzia.
GIDDENS, A. (2010): Sociología, 6. edizioa, Alianza, Madril.
HORTON, P. eta HUNT, L. (1994): Soziologia, EHU, Bilbo.
PICÓ, J. eta SANCHIS, E. (2003): Sociología y sociedad, 2. edizioa, Tecnos, Madril.
ROCHER, G. (1978): Introducción a la sociología general, Herder, Bartzelona.
SCHAEFER, R.T. (2006): Introducción a la sociología, Mc Graw-Hill, Madril.
URTEAGA, E. (2002): Soziologia modernoa eta garaikidea, Dakit, Zarautz.

Aldizkariak

Uztaro, giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (UEU, Udako Euskal Unibertsitatea)
Inguruak, soziologia eta politika-zientziaren euskal aldizkaria (ESPE, EHU)
Papers, Revista de Sociologia (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa)
REIS, Revista Española de Investigaciones Sociológicas (CIS, Centro de Investigaciones Sociológicas)
RIS, Revista Internacional de Sociología (CSIC, Consejo Superior de Investigaciones Científicas)
Contemporary Sociology (American Sociological Association)

Web helbideak

Gaindegia, Euskal Herriko economia eta gizarte garapenerako behategia: www.gaindegia.org
Euskal Herriko Datuen Talaia: www.datutalaia.net
Eustat, Euskal Estatistika Erakundea: www.eustat.es
INE, Instituto Nacional de Estadística: www.ine.es
Acércate a la sociología: www.sociologicus.com

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALDAZ ARREGUI, JUAN
  • ESPI GUZMAN, MARIA TERESA
  • GALARRAGA EZPONDA, AUXKIN

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

calendar
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-20

17:30-19:30 (1)

15:30-17:30 (2)

21-21

17:30-18:30 (3)

15:30-17:30 (4)

22-24

17:30-19:30 (5)

25-29

17:30-18:30 (6)

30-30

17:30-19:30 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.3 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA (1)
  • 2.3 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA (2)
  • 2.3 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA (3)
  • 2.3 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA (4)
  • 2.3 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA (5)
  • 2.3 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA (6)
  • 2.3 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA (7)

16 Mintegia-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

calendar
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
24-29

15:30-16:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.3 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA (1)

16 Mintegia-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

calendar
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
24-29

15:30-16:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.3 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA (1)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

calendar
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-21

18:30-19:30 (1)

22-23

15:30-17:30 (2)

25-29

18:30-19:30 (3)

30-30

15:30-17:30 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.3 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA (1)
  • 2.3 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA (2)
  • 2.3 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA (3)
  • 2.3 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA (4)

16 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

calendar
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
24-29

16:30-17:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.3 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA (1)

16 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

calendar
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
24-29

16:30-17:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.3 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

calendar
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-20

12:30-14:30 (1)

12:30-14:30 (2)

21-21

12:30-14:30 (3)

22-26

08:30-10:30 (4)

27-30

08:30-09:30 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 4.2 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)
  • AULA 4.2 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (2)
  • AULA 4.2 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (3)
  • AULA 4.2 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (4)
  • AULA 4.2 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (5)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

calendar
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
27-29

09:30-10:30 (1)

30-30

09:30-10:30 (2)

12:30-14:30 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 4.2 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)
  • AULA 4.2 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (2)
  • AULA 4.2 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (3)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

calendar
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-24

12:30-14:30 (1)

26-29

12:30-13:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 4.2 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)
  • AULA 4.2 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (2)

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

calendar
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
25-25

12:30-14:30 (1)

26-29

13:30-14:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 4.2 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (1)
  • AULA 4.2 - ZUZENBIDE FAKULTATEA (ERAIKIN NAGUSIA) (2)