Menua Webgunearen menua ireki/itxi

XSLaren edukia

Ikasketa plana

Eskuratutako gaitasunak

Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:

  • Artearen teoria eta historia kritikoki ulertzea, eta gertaera artistikoak eta haien gizarte-testuingurua eta ikonografia kontuan hartzea.
  • Arteari lotutako prozesuak, prozedurak eta materialak ezagutzea eta Pinturaren, Eskulturaren, Marrazketaren, Argazkigintzaren, Ikus-entzunezkoen eta gailu teknologikoen arloetan erabiltzea.
  • Diziplinaren alderdi praktikoak lanbide-aukera berrietan aplikatzea (hala nola ondare historiko-artistikoaren kudeaketan, azterketan eta zabalkundean), kultura-ondasunei lotutako gaietan hezkuntza-eginkizunak betetzea, eta arrazoiketa kritikoa eta konpromiso etikoa sustatzea.
  • Esku hartzeko irizpideak finkatzea, kasu bakoitzean egokiena den kontserbazio- edo zaharberritze-tratamendua erabakitzea, eta, horretarako, metodologia, tratamendu eta material egokiak aplikatzea.
  • Hainbat arlotan (Pinturan, Eskulturan, Marrazketan, Argazkigintzan, Ikus-entzunezkoetan eta gailu teknologikoetan), ekintza artistikoa behaketari eta ideia eta une artistikoak dauden tekniken bidez irudikatzeari lotutako sorkuntza-prozesuaren ondorio gisa identifikatzea.
  • Iturri dokumental eta/edo historiografikoak menderatzen dituela eta kontserbazio- eta zaharberritze-prozesuak ezagutzen dituela abiapuntutzat hartuta, Kultura Ondasuna dokumentatzea eta horretarako beharrezkoak diren metodologia, terminologia, materialak eta tresnak erabiltzea.
  • Kultura-ondareari lotutako beste profesional batzuekin diziplinarteko elkarrizketa ezarriko duten kontserbazio- eta zaharberritze-proiektuak lantzea.
  • Kultura-ondasunaren aldaketak eta narriaduraren arrazoiak ezagutu eta identifikatzea kontserbazio-egoera ebaluatu ahal izateko, beharrezkoa den tratamendu mota finkatzea, eta kultura-ondasunak erakusgai jartzen, biltegiratzen, garraiatzen eta gordailutzen direnean kontserbatzeko baldintza egokiak ezartzea.
  • Kultura-ondasunaren konposizio materiala eta ondasuna lantzeko erabilitako prozedurak eta teknikak identifikatzea, eta, horretarako, kontserbazio- eta zaharberritze-arazoak konpontzean metodologia zientifikoa erabiltzea ahalbidetuko duten azterketa-tresna eta azterketa-metodo egokiak aukeratzea.
  • Nazioarteko eta Estatuko kontserbazio- eta zaharberritze-politikak eta lanbide-jardunean aplikatu beharreko lege eta arauak ulertu eta aplikatzea.
  • Talde-laneko parte-hartzeari, kudeaketari eta optimizazioari lotutako abileziak eta trebetasunak garatzea, eta erabakiak hartzean eta emaitzak ebaluatzean irizpide arrazoituak aplikatzea.