Ikasketa plana

Gradu Amaierako Lana

Gradu Amaierako Lana (GrAL) tutore baten gidaritzapean, bakarka eta modu autonomoan, graduan landutako gai bati buruz egindako memoria, azterlan, txosten edo irizpen originala da.

Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzeari buruzko Graduak eskaintzen dituen edukiak, gaitasunak eta trebetasunak eskuratu dituzula frogatu beharko duzu. Horretarako, irakaskuntza gidan batzen diren irizpideak betetzen dituen lana egin eta defendatu beharko duzu.

GrAL irakasgaiak 6 kreditu ditu eta GRALerako matrikula dagokion akademi ikasturtean zehar egin behar da, behin ikasketa planeko irakasgai guztiak gaindituta dituzunean. Salbuespenez, laugarren ikasturteko 6 kreditu falta dakizkioke gehienez.

Kontsulta itzazu izen-ematea, gaiak eta defentsari buruzko argibideak zure zentroko webgunean.