Edukira joan
Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradua

Lan mundua etengabe ari da aldatzen, eta, are gehiago duela gutxi bizi izan dugun krisiaren ostean: aldatu egiten dira lan harremanak, legeak eta enplegu politikak, baita lanaren antolakuntza eta lan merkatua ere. Horrela, bada, lan harremanen eta giza baliabideen arloa konplexua bezain interesgarria da, eta beti dabil oreka bilatu nahian eragileen artean (enplegatuak eta enplegu emaile diren erakundeak, sindikatuak, patronala, etab.).

Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Graduak diziplina anitzeko prestakuntza emango dizu lan egoera berriak ulertzeko, interpretatzeko eta horietan esku hartzeko. Ikasketa planean arlo hauen oinarri teoriko eta teknikoak lantzen dira: lanaren antolakuntza, langileen kudeaketa, lanaren eta Gizarte Segurantzaren antolakuntza juridikoa, lan merkatuko esku-hartzea, eta laneko arriskuen prebentzioa.

Honako aipamen edo ibilbide hauek izango dituzu espezializatzeko: Enpresari Aplikatutako Kudeaketa, Enpleguaren Kudeaketa eta Prestakuntza Duala Unibertsitatea-Enpresa.

Ezagutza arloa

Gizarte eta Lege Zientziak

Ikastegia

Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea

Campusa

Bizkaia

Harremanetarako

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 kredituak ECTS

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

14,08 €

Gutxieneko nota

5 ohiko deialdian (2019/20)

Eskainitako plazak

90 plaza

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Prestakuntza jasoko duzu arlo juridikoan, ekonomian eta lan eta giza baliabideen antolakuntzan. Honetara, lan egin ahal izango duzu enpresekin eta langileekin.
  • Laugarren ikastaroa zeuk diseinatuko duzu gehien interesatzen zaizkizun hautazkoekin, praktikak enpresetan egiteko aukerarekin.
  • Fakultate parte hartzaile bateko kide izango zara, berdintasun eta justiziarekin konpromezua daukana.
  • Aukera izango duzu graduaren atal bat estatuko, Europako eta Latinoamerikako 60 unibertsitate baino gehiagotan.

 

Sarrera-profila

Lan munduaren alderdi desberdinek erakartzen bazaituzte, inguratzen zaituen errealitate sozial, ekonomiko, kultural eta politikoarekiko sentsibilitatea eta konpromisoa badituzu eta lan munduaren funtzionamendu egokian parte hartu nahi baduzu, Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradua da zure lekua.

Irtenbide profesionalak

Nagusiki, honako arlo hauetan:

  • Aholkularitza eta lan kudeaketa sindikatu edo empresa batean gizarte gradudun moduan
  • Langile eta enpresen ordezkaritza judiziala
  • Giza baliabideen kudeaketa eta zuzendaritza: giza baliabideen arloko estrategiak erakundeetan, berdintasun planak, etengabeko prestakuntzako planak, etab.
  • Lan sustapenerako eta laneratzeko estrategiak landu eta ezartzea
  • Laneko arriskuen prebentzioa
  • Administrazio publikoa: laneko ikuskatzailetza, laneko segurtasuna eta osasuna, etab.