Menua Webgunearen menua ireki/itxi

XSLaren edukia

Ikasketa plana

Eskuratutako gaitasunak

Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:

  • Bezeroak bakarka zein taldean lagundu, aholkatu eta ordezkatzea, eta lan-harremanen eremuetan behar bezala negoziatzea.
  • Enpleguari eta laneko arriskuen prebentzioari lotutako estrategiak eta planak behar bezala diseinatu, garatu, kontrolatu eta ebaluatzea.
  • Enpresak, sindikatuak, erakundeak eta gainerako gizarte-erakundeak arlo soziolaboralean behar bezala kudeatu, aholkatu, ebaluatu eta ikuskatzea.
  • Enpresen eta gainerako erakundeen fiskalitateari eta kontabilitateari lotutako gaietan kudeaketak egitea, aholkatzea eta, hala badagokio, taldean jardutea.
  • Giza baliabideen arloko politikak eta jardun-ildoak enpresaren edo erakundearen posizionamendu estrategikoari jarraiki ezartzea.
  • Gizartearen aldaketa tekniko, sozial eta lan- eta kultura-arlokoei bizitza osoko prestakuntza-prozesu jarraitu baten bitartez aurre egiteko prestakuntza humanista eta profesional bat ematea.
  • Lan-harremanen esparruko diziplinak lotuta erabiltzea.
  • Lan-merkatuari buruzko datu eta adierazle sozioekonomikoak interpretatzea, eta lan-eremuko ikerketa-proiektuak garatzeko teknika egokiak aplikatzea.
  • Lan-munduko interes kontrajarrien ondoriozko gatazkak identifikatu, beren gain hartu, bideratu eta, hala badagokio, konpontzea, eta pertsonen arteko harremanetan eta lan-harremanetan etika sustatzea.
  • Lanaren munduko errealitate sozial juridiko eta ekonomikoa kritikoki interpretatzea, graduan eskuratutako datuak eta jakintzak kontuan hartuta.
  • Problemak eraginkortasunez ebaztea, eta eskuratutako gaitasunak eta abileziak alternatibak identifikatu eta balioesteko erabiltzea.
  • Sustapen sozioekonomikorako eta laneratzeko tokiko estrategiak eraginkortasunez landu, ezarri eta ebaluatzea.
  • Titulazioaren arloei lotutako txostenak, kontratuak, eskaerak eta errekurtsoak Zuzenbideari jarraiki idaztea.
  • Titulazioaren berezko hizkuntza teknikoan ahoz eta idatziz behar bezala komunikatzea, helaraztea eta harremanetan jartzea.
  • Une bakoitzean eskuragarri dauden IKTak trebetasunez aplikatu eta erabiltzea, titulazioaren edukiei buruzko informazioa lortu eta tratatzeko.