Edukira joan
Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Lehen Hezkuntzako Gradu Hirueleduna

Lehen Hezkuntzako Graduak gaitasuna emango dizu 6-12 urte arteko haurren irakasle jarduteko. Graduaren helburua da haurrek garapen pertsonala zein soziokulturala izan dezaten laguntzea, bai eta euren bizitza osoan zehar izango duten ikaskuntzarako oinarriak prestatzen laguntzea ere. Irakaslearen irudia funtsezkoa da etapa honetan.

Ikasketa planak Pedagogiako, Psikologiako, Soziologiako eta Berariazko didaktiketarako prestakuntza aurreikusten du. Halaber, nahitaezko kanpoko praktikak egingo dituzu. Eskola publiko zein itunpekoetan egiten dira, graduko bigarren, hirugarren eta laugarren mailetan. Gainera, Atzerriko Hizkuntzako Aipamena egitean, espezializatu egingo zara, eta ingelesezko irakasle lana egin ahal izango duzu. Gradua egiteko, gomendatzen dizugu ingeleseko B2 maila izatea gutxienez. 

Lehen Hezkuntzako Graduak gaitu egiten zaitu Lehen Hezkuntzako Irakasle lanbidean jarduteko.

Ezagutza arloa

Gizarte eta Lege Zientziak

Ikastegia

Bilboko Hezkuntza Fakultatea

Campusa

Bizkaia

Harremanetarako

bi-iue.akantola.zuzorde@ehu.es

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 kreditu ECTS

Hizkuntzak

Euskara, Frantsesa, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

14,39 €

Gutxieneko nota

9,921 ohiko deialdian (2018/19)

Eskainitako plazak

50 plaza

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Hezkuntza hirueleduna lehenengo unetik bertatik: euskara, ingelesa eta gaztelania.
  • Metodologia aktibo eta berritzaileak: problemak ebaztea, proiektuetan oinarritutako ikastea eta ikaste kooperatibo eta dinamikoa.
  • Gizarte, hezkuntza eta lan errealitatea ezagutuko duzu, euskal hezkuntza sareko ikastetxeetan 3 praktika aldi eginda.
  • Mugikortasun programak estatuko, Europako, Latinoamerikako, AEB eta besteko unibertsitateekin.

Sarrera-profila

Hezkuntzak motibatzen bazaitu, arduratsua eta metodikoa bazara, baina baita sormen handikoa, malgua eta behatzailea, eta gustuko baduzu taldean lan egitea, entzutea, argudiatzea eta adostea, eta horrezaz gain, analisirako zein egoera korapilatuetan erantzuteko gaitasuna baduzu, Lehen Hezkuntzako Gradua zure aukerarik onena da.

Irteera profesionalak

Egiteko nagusia, hain zuzen, 6-12 urteko haurren prestakuntza arautua eta oinarrizkoa da. Lehen hezkuntzako zikloko irakasleak izango dira, nola ikastetxe publikoetan, hala itunpekoetan zein pribatuetan.

Hauek dira beste okupazio sektore batzuk: ludotekak, museoak, ospitaleetako ikasgelak, presondegietako ikasgelak, gobernuz kanpoko erakundeak, kultur zentroetako hezkuntza sailak, etab.

Halaber, helduentzako hezkuntza zentroetan, argitaletxeetan, enpresa edo erakundeentzako hezkuntza jardueren kudeaketan, edo hezkuntza zerbitzu osagarrien zeinahi eskaintzatan jardun ahal izango dute.