Hezkuntza Premia Bereziak dituzten Ikasleak II26491

Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Titulazioa
Lehen Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2019/20
Maila
4
Kreditu kopurua
4.5
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
26491

Irakaskuntzatoggle-navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala913.5
Gelako p.3654

Irakaskuntza-gidatoggle-navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteatoggle-navigation

Urte osoko irakasgai honek gelan aurki daitezkeen hezkuntza premia berezi desberdinetara hurbiltzeko beharrezko informazioa eskaintzen du.
Halaber ezintasun, ezgaitasun eta goi mailako ezaugarri hauen eragina ikasleen garapenean eta ikastegiko ikasketetan aztertuko dira, beharrezkoa duten hezkuntza erantzuna eta antolakuntza bereiztu eta ezagutuko dira.
Graduko aurreko irakasgaietan, batez ere “Eskola Inklusiboaren Oinarriak” landutakoaren sakontzea eta zabaltzea da helburua. Egoera, kasu praktiko eta dokumentazio teorikoaren inguruan planteatzen da eta espezialitateko practicumarekin lotura handia izango du.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen Emaitzaktoggle-navigation

Irakasgaiaren Gaitasunak hurrengo hauek dira:
• Lehen hezkuntzako eskolen antolamendua eta horren funtzionamenduak eskatzen dituen ekintzen dibertsitatea ezagutzea.
• Ikasleekin eta beren familiekin tutoretza eta orientazioaren funtzioak betetzea, ikasleek dituzten hezkuntza-premia bereziak kontutan izanik.
• Bizitzn zehar irakaskuntza lanak hobetzen eta zientzia, pedagogía eta gizarte arloan gertatzen diren aldaketetara egokitzen joan behar duela onartzea.
• Irakaskuntza-lana berritzeko eta hobetzeko ikasgelan egiten diren praktiken inguruan gogoeta egitea.
• Ikaskunta autonomorako eta lankidetzazkorako ohiturak eta trebetasunak eskuratzea eta ikasleen artean hori sustatzea.
• Lehen Hezkuntzako ikastetxeei eta bertako profesionalei eragiten dieten oinarrizko konpetentziak eta egungo gizartean hezkuntzak betetzen duen eginkizuna eta dituen aukerak eta mugak ulertzea.
• Kalitata hobetzearren hezkuntza-zentroetan aplikatu daitezkeen ereduak ezagutzea.
Irakasgaia ikastearen emaitzak hurrengo hauek dira:
-Hezkuntza Premia Bereziak dituzten kolektibo esanguratsuen ezaugarriak ezagutzen du.
-Kolektibo horiei emandako hezkuntz erantzuna sakontasunarekin ezagutzen du.
-Beharrizan bereziak dituzten ikasleekin eskuhartzeko gai da: banan-banan edo talde txikietan, ohiko ikasgelan edo laguntzakoan, curriculum egokitzapenak edo banakako lan-planak lantzeko.

Eduki teoriko-praktikoaktoggle-navigation

1. Gaia.-HEZKUNTZA PREMIAK ZENTZUMEN-ARLO MOTORIKOAN ARAZO IZATEAGATIK: IKUSMEN
URRITASUNA, ENTZUMEN URRITASUNA ETA MUGIMENDU URRITASUNA DUTEN HAURRAK.
2. Gaia.-ADIMEN URRITASUNAREN ONDORIOZ SORTZEN DIREN HEZKUNTZA PREMIAK.
3. Gaia.-PORTAERA ARAZOAK IZATEAGATIK SORTZEN DIREN HEZKUNTZA PREMIAK.
4. Gaia.-GARAPENEAN ATZERAPENA IZATEAGATIK SORTZEN DIREN HEZKUNTZA PREMIAK.
5. Gaia.-GOI MAILAKO GAITASUNAK IZATEAGATIK SORTZEN DIREN HEZKUNTZA PREMIAK.

Hezkuntza premia bereziko motak eta sailkapenak asko dira historian zehar eta gehien topatzen ditugunak aukeratzea erabaki dugu.
Irakasgai honetan ikasleen hainbat ezaugarri identifikatu ditugu, bere eskolarizaio eta behar duten antolakuntza eskolarrean sakonduko dugu.
Euskal Autonomi Erkidegoko egoeran murgilduko gara, eta hezkuntza bereziko irakasleen profila eta pertzepzioak aztertuko ditugu, bera bait da Eskola Inklusibo barruan laguntza zerbitzu garrantsitzu eta esanguratsu bat ikasle hauei behar duten hezkuntza erantzuna emateko.

* Irakasgaiaren edukiak zehaztasun handiagoarekin ikasturte hasieran ikasleen programak.

Metodologiatoggle-navigation

Hurrengo estrategia metodologikoak erabiliko dira:
a)Eduki orokorren inguruan azalpenak irakasleen aldetik.
b)Praktikak: Informazioaren bilketa, dokumento, kasu eta egoeren analisi kritikoa, mapa kontzeptualak egingo dira, debateetan parte hartzea, audiobisualak ikusiko dira.
c)Gelan eta tutoretzetan jarraipenak: indibidualak eta taldekoak
d)Online tutoriak.

Ebaluazio-sistemaktoggle-navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
    • Banakako lanak (%): 10
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10
    • Portfolio (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

Irakasgai honetan ebaluazio mistoa izango da, hurrengo atalekin:
1.-Etengabeko ebaluaketa: Notaren % 40; ikasturtean zehar bi taldeko lan egingo dira: dokumentalak ikusi eta ondoren analisia egin, eta ahozko aurkezpenak irakasgaiaren edukien inguruan..
2.-Azken froga idatzia indibiduala: Etengabeko ebaluaketan baloratu ez diren edukien inguruan. Notaren % 60 izango da.
Kalifikazio orokorra bi puntuazio batu ondoren aterako da. Irakasgaia gainditzeko ezinbestekoa da bi atalak gainditzea.
Ebaluazio hezigarria hurrengo iharduerak aurrera eramaten egingo da:
A) Talde bakoitzak tutoretza orduak izango ditu
B) Lanak entregatu ondoren kalifikatuak izango dira.
Ebaluazio mistoan parte hartu ezin duten ikasleak, arrazoiak dokumento bitartez justifikatuko dute irakaslearen aurrean, azterketa eguna baino 30 egun aurretik gutxienez.
Ikasle hauek konpetentzien lorpena azken froga idatziaren bitartez egiaztatuko dute. Froga honen balioa %100 izango da.
Ikasleek deialdiari uko egin nahi izanez gero, azken frogara ez aurkeztearekin nahiko izango da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

Aparteko deialdian ohiko deialdiko ebaluazio sistema bera izango da:
1.- Ohiko deialdian ebaluazio mistoa jarraitu duten ikasleei gainditutako atalen notak gordeko zaizkie. Beraz, ikasle hauek gainditu gabe duten atalak egin beharko dituzte.
2.- Arrazoi justifikatuengatik ohiko deialdian ebaluazio mistoa jarraitu ez duten ikasleek azken proba idatzi bat egin beharko dute. Proba honen balioa %100a izango da.
Ikasleek deialdiari uko egin nahi izanez gero azken frogara ez aurkeztearekin nahikoa izango da.

Nahitaez erabili beharreko materialatoggle-navigation

1.- Kopistegian utzitako txostena
2.-Ikasgelan erabiliko diren material desberdinak: textu idatziak eta dokumentalak.

Bibliografiatoggle-navigation

Oinarrizko bibliografia

ALCANTUD, F. (2007) (coord). Intervención educativa en niños con trastornos generalizados del desarrollo. Madrid: Pirámide.
BOOTH, T. Y AINSCOW, M. (2005). Guía para la evaluación y mejora de la educación inclusiva. Gobierno Vasco. Vitoria.
CHISVERT, M.J.; ROS, A.: Horcas, V.; (2014). A propósito de la inclusión educativa, una mirada ampliada de lo escolar. Octaedro: Barcelona.
EAST, V y EVANS, L. (2010). Guía práctica de necesidades educativas especiales. Madrid: Morata.
GROSS, J. (2004). Necesidades educativas especiales en educación primaria: una guía práctica. Morata: Madrid.
MARTINEZ TORRES, M. y GUIRADO, A. (2010). Alumnado con Altas Capacidades. Grao: Barcelona.
MATA, F. (2001). Enciclopedia psicopedagógica de necesidades educativas especiales. Aljibe: Archidona. GONZÁLEZ PEREZ, J. (2002). Necesidades educativas especiales e intervención psicopedagógica. Universidad de Alcalá: Alcalá de Henares.
McGRAW-HIll (2004). Manual de evaluación e intervención psicológica en necesidades educativas especiales. Interamericana de España: 2004.
MIÑAN, A. (coord.)(2003). Necesidades educativas especiales y adaptación del curriculum. Natívola: Granada.
VALDEZ, D. (2007). Necesidades educativas especiales en trastornos del desarrollo. Aique: Buenos Aires.


Gehiago sakontzeko bibliografia

AMERICAN PSYCHIATRIC ASSOCIATION: DSM-V (2014): Manual diagnóstico y estadístico de los trastornos mentales. Texto revisado. Barcelona: Masson.
BOOTH, T. Y AINSCOW, M. (2005). Guía para la evaluación y mejora de la educación inclusiva. Desarrollando el aprendizaje y la participación en las escuelas. Gobierno Vasco. Departamento de educación, universidades e investigación. [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/es/contenidos/informacion/dia6/es_2027/adjuntos/RecursosParaLaInclusion/Aurkibidea.pdf]
VAELLO ORTS J. (2009). El profesor emocionalmente competente. Un puente sobre aulas turbulentas. Barcelona: Grao.
ALEGRET, J., SELLARÈS, R. Y CASTANYS, E. (2010). Alumnado en situación de estrés emocional. Barcelona: Graó.
ALSINA, G., ARROYO, À. Y SAUMELL C. (2011) Alumnado con dificultades de regulación del comportamiento. Infantil y primaria (Vol. I). Barcelona: Graó.
ALONSO PEÑA, J.R. (2004): Autismo y síndrome de Asperger. Guía para familiares, amigos y profesionales. Salamanca: Amarú.
DÍEZ-CUERVO, A., MUÑOZ-YUNTA, J.A., FUENTES, J., CANAL, R., IDIAZÁBAL, M.A., FERRARI, M.J., MULAS, F., TAMARIT, J., VALDIZÁN, J.R., HERVÁS, A., ARTIGAS, J., BELINCHÓN, M., HERNÁNDEZ, J., MARTOS, J., PALACIOS, S. Y POSADA, M. (Grupo de Estudio de los Trastornos del Espectro Autista) (2005): Guía de buena práctica para el diagnóstico de los trastornos del espectro autista. Revista de Neurología, 41, 5, 299-31.

Aldizkariak



Revista de Educación; Polibea; Educatio Siglo XXI; Tantak; Aula de Innovación Educativa; Cuadernos de Pedagogía, Siglo Cero.

Web helbideak

Centro de Recursos de Educación Especial de Navarra. Departamento de Educación del Gobierno de Navarra. http://centros.educacion.navarra.es/creena/
Confederación Española de Organizaciones en favor de las Personas con Discapacidad Intelectual- FEAPS. http://www.feaps.org/
American Association on Intellectual Disability-AAIDD. http://www.aaidd.org/ Asociación Española de Profesionales del Autismo-AETAPI. http://www.aetapi.org/
European Agency for Development in Special Needs Education. http://www.european-agency.org/


5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiatoggle-navigation

  • AMENABAR PERURENA, NERE
  • KARRERA JUARROS, IÑAKI
  • MONZON GONZALEZ, FRANCISCO JAVIER

Taldeaktoggle-navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-6

12:30-14:00

Irakasleak

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-9

10:30-12:30

10:30-12:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Aula 1.01 - .
  • Aula 2.09 - .

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-3

12:30-14:30

1-6

08:30-10:30

4-9

10:30-12:30

7-9

08:30-10:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1.1 GELA - DONOSTIAKO IRAKASLEEN U.E.
  • 2.7 GELA - DONOSTIAKO IRAKASLEEN U.E.
  • Aula 0.03 - .
  • Aula 1.03 - .