Edukira joan
Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Marketineko Gradua

Marketinaren xedea da erankudeen eta haien merkatuen arteko merkataritza harremana aztertu eta hainbat arloz arduratzea: salmenta, publizitatea, merkatuen ikerketa, prezioak, produktuen garapena eta bezeroekiko harremanak. Aurrerapen teknologikoek eta globalizazioak goitik behera aldatu dute esparru hau. Bezero eta kontsumitzaile aktibo eta boteredun bihurtu garenez, gero eta garrantzitsuagoa da enpresentzat eta erakundeentzat marketineko profesionalen laguntza, lehiakideengandik bereizteko eta lehiakorragoak izateko.

Marketineko Graduaren helburua da profesionalak trebatzea, gai izan daitezen marketinean eta merkatuen ikerketan aritzeko, egungo munduan ditugun erronka berri eta zirraragarriei aurre egiteko. Marketinaren diziplinartekotasunaz jabetzeko aukera izango duzu, hainbat alorretara zabaltzen dena: enpresa, ekonomia, soziologia, psikologia eta zuzenbidea.

Gainera, borondatezko kanpoko praktiken bidez, harreman zuzenak egingo dituzu etorkizunean zure lantoki izan ahalko diren enpresa eta antolakuntzekin

Ezagutza arloa

Gizarte eta Lege Zientziak

Ikastegia

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea

Campusa

Bizkaia

Harremanetarako

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 kredituak ECTS

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

14,39 €

Gutxieneko nota

7,516 ohiko deialdian (2019/20)

Eskainitako plazak

60 plaza

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Negozioen ikuspegi orokorra izango duzu eta ikasiko duzu alor guztietako enpresetan estrategia eraginkorrak diseinatzen.
  • Egungo premietara egokitutako edukiekin osatutako ikasketa plana beteko duzu: produktu eta prezio erabakiak, merkataritza komunikazioa, berrikuntza…
  • Hasiera eman ahal izango diozu ibilbide profesionalari erakunde ezberdinetan kanpoko praktikak eginez, ikasitakoa bertan aplikatuta.
  • Hezkuntza osatzeko aukera izango duzu Europa, Kanada, AEB, Asia eta besteko unibertsitateetan egonaldiak eginez.

Sarrera-profila

Pertsona sortzailea bazara, analisirako gaitasuna baduzu, komunikaziorako gizarte trebetasunak, teknologia berriak atsegin badituzu, eta taldean lan egitea eta atzerriko hizkuntzak interesatzen bazaizkizu, Marketineko Gradua da zure lekua.

Irteera profesionalak

Enpresen eta erakundeen marketin, komunikazio eta salmenta sailetan:

  • Merkataritza kudeaketa
  • Marketina eta publizitatea
  • Merkatuen Ikerketa
  • Banka
  • Merkataritza banaketa eta salmentak
  • Bezeroaren arreta
  • Aholkularitza