Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Breadcrumb

Sarrera-Matematikako Gradua

Matematikako Gradua

Nested Applications

Matematikako Gradua-presentacion

Matematika zientzia guztien oinarria da, eta ezinbesteko tresna, ingeniaritzan, medikuntzan, gizarte zientzietan edo natur zientzietan. Era berean, matematikaren prozedurak, algoritmoak, tresnak eta arrazonamendu eskemak gainerako diziplinetan ere erabiltzen dira. Bestalde, matematikak gure arrazonamendua garatzen, pentsamendu analitikoa lantzen laguntzen, eta gure adimena bizkortzen du, eta gainera, hainbat aplikazio ditu eguneroko bizitzan. Azken batean, matematikak mundua hobeto ulertzen laguntzen digu.

Matematikako Graduak gaitasuna emango dizu errealitatea modelizatzeko, baita askotariko lanbide eta enpresa arlotan problemak formulatzeko, analizatzeko eta ebazteko, arrazonamendu logikoaz baliatuta eta titulu honen aplikazio praktikoan arreta jarrita.

Bi aipamen eskaintzen dizkizugu aukeran espezializatzeko: Matematika Hutsa eta Matematika Aplikatua, Estatistika eta Konputazioa.

Horrezaz gain, Université de Pau et des Pays de l’Adourekin (Frantzia) titulazio bikoitza lortzeko aukera izango duzu.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Zientziak

Ikastegia

Zientzia eta Teknologia Fakultatea

Campusa

Bizkaia

Harremanetarako

sec-centro.fct@ehu.eus

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

14,39 €

Gutxieneko nota

12,252 ohiko deialdian (2020/21)

Eskainitako plazak

80 plaza

grado-matematicas-boton-folleto

Matematicas-Arrazoiak

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Graduak kualifikazio handiko irakasleak ditu, beren ikerkuntza jarduna mundu mailan aintzatetsia dutenak.
  • Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesezko irakasgaiak ikasi ahal izango dituzu. 
  • Egonaldiak egin ahal izango dituzu beste unibertsitate batzuetan eta titulazio bikoitza lortu.
  • Askotariko irteera profesionalak: banka, finantzak, aseguruak, informatika, telekomunikazioak, aholkularitza, irakaskuntza, ikerkuntza, administrazio publikoa eta industria.

Matematikako Gradua-Perfil

Sarrera-profila

Matematikako, logikako eta asmamenezko problemak ebazteak motibatzen bazaitu, pentsamendu abstraktu eta kalkulu sinbolikorako dohainak badituzu, eta analisi, estrukturazio eta sintesi gaitasun handia baduzu, modelizaziorako trebea bazara eta ezagutza zientifikoak eta teknikoak, eta matematikako eta fisikako nozioak badituzu, ez izan zalantzarik, Matematikako Gradua da aukera onena zuretzat.

Irteera profesionalak

Arlo hauetan lan egiteko aukera izango duzu:

  • Informatika-enpresetan eta telekomunikazio-enpresetan
  • Industria eta enpresen antolakuntza
  • Banka, finantzak eta aseguruak
  • Aholkularitza
  • Ikerketa eta irakaskuntza
  • Zientzia-dibulgazioa